BRIXTON-records
BRIXTON CATS - The reggaeboys.
Estutzen gaituen sargori itotzailearen aurrean aize freskoa

SARRERA
Itsutzen duen eguzkiaren aurrean itzala maite dugu. Itzalean lan egiten duten talde, musikari, disketxe eta abarren jarraitzaile sutsuak gara, itzalak, eguzki kiskaltzailearen aurrean freskotasuna ekartzen duelako. Brixton Records da Euskal Herrian kiskalitako musika eszenari freskotasuna eta bizia ekartzen dion disketxeetako bat, jamaikar doinuak maite ditugunentzat ur fresko eta bzizigarria. Merkatuaren aizkorak basamortu honetan itzal apurra ematen digun zuhaitza moztu ez dezala guztion esku dago. Ureztatu dezagun eta zuhaitz honen sustraiak nolakoak diren ezagutu dezadun.

E!: Brixton Records, historio laburra. Zer da, nola eta zergatik sortzen da?
Xabi: Brixton Records, ezagutzen genituen talde batzuei diska kaleratzeko aukera ematearren sortu genuen. Talde horiek ez zuten gure ustez merezi zuten harreta jasotzen disketxe eta komunikabideen aldetik eta egoera horri aurre egiteko helburuarekin osatu genuen disketxea. Musika jamaikarrekiko maitasuna da talde horien arteko lotura eta musika horrek merezi duen harreta eskatzen dugu.
E! Brixton Cats izenarekin kaleratzen duzuen bigarren bilduma da, aurrekoan ska erritmoetara gehiago zuzendua eta oraingoan reggaeago. Eboluzio "naturala" da?
Xabi: Bigarren bilduma honetan inguruan eskura genituen talde interesgarriak elkartzea besterik ez dugu egin. Musika aldetik, taldeek izan dira eboluzio hori aurrera eraman dutenak. Orain arte, reggae egiten zutela zioten taldeak egon bazeuden, baina orain da benetan musika jamaikarra lantzen hasi diren taldeak ugaritu den garaia. Bob Marley-taz gain, milaka artista interesgarri daude inspirazio iturri izan daitezkenak eta artista hauek ska eta rocksteady-tik reggae-ra jo badute ere alderantzizko bidea egitea ere ez legoke batere gaizki, jamaikar musikaren aberastasun osoa ustiatu beharra dago, ezin zara soilik estilo bakarrean geratu. Brixton Cats bilduma izpiritu horren emaitza da, berdin dio estiloetan urrera edo atzera egiten duzun, begirunez eta gusto onez lan egitea balio du.
E!: Bilduma disketxearen sampler modura hartu daiteke. Diska asko kaleratzen ari zarete azken aldian. Diska salmentak orohar nola doazen ikusita ez al da erokeria horrenbeste diska kaleratzea denbora tarte laburrean? Osaba aberatsik duzue ala?
Azken aldian, disketxeko bigarren bilduma, New York Ska-Jazz Ensembleren "Minor Moods", Proyecto Secretoren "Bruce Lee is Back", Dave Hillyard & the Rocksteady 7-ren "United Front" eta Alberto Tarin-en "Jazzin´reggae" diskak kaleratu ditugu. Merkatuaren egoeraren ikerketagatik baino gure zaletasunaren ondorioa da horrenbeste diska epe labur honetan kaleratu izana. Jamaikar musika zaletuen txanda da orain. Geroz eta gehiago dira eta azken urteetako lehortea eta gero aukera polita dute orain. Kalitatearen aldeko apostua egin dugu eta katalogo dotorea eta aberatsa lortu nahi dugu, eguneroko lanaren emaitza besterik ez da.
E!: Euskal Herriko, estatuko zein nazioarteko taldeak kaleratzen dituzue. Nolakoa da taldeekiko duzuen haremana eta nola sortzen da elkarlana?
X: Harremana ona da eta hori oso garrantzitsua da New York, Tarragona edo Ganten bizi den jendearekin lan egin behar duzunean. Bertakoekin gehiagotan egoteko aukera dugu baina kanpokoekin, gaur egun dauden teknologiei esker, ondo komunikatuak gaude. Kanpokoak gira Euskal Herrira ekartzen saiatzen gara eta bertakoak kanpoak ezagunk izan daitezen saiatzen gara. Distantzia ez da arazoa gure kriterioen barruan dauden taldeak izanez gero.
E!: Nolako harrera dute komunikabideetan? Jarraipen nahikoa egiten zaie?
Komunikabide gutxiren babesa jasotzen dugu. Adibidez, kaleratu ditugun diska guztietatik soilik BDF eta The Starlitesena entzun dira Euskadi Gaztean. Baztertuak sentitzen gara. Reggae musikak ez du inoiz komunikabideen harreta erakarri eta komunikabide askorentzat Rock & Roll-a ez dana ez da existitzen. Ez dugu inor presionatu nahi, komunikabideek presiorik gabe lan egin behar dutela uste dugu baina azkenean, egiten diguten jarraipen eskasaren kaltetu nagusiak entzuleak dira. Egoera noizbait aldatuko dela espero dugu.
E!: Noizko Akatz-en diska kalean? Kaleratuko al da noizbait?
X: Azkenean, hamar urte eta gero,lehen iraupen luzea kaleratzear dute, gabonak baino lehen kaleratzea espero dugu. Hasiera batean, "10 años de éxitos" izena jarri behar zioten baina martxa honetan agian "12 años de éxitos" jarri beharko diote. Estilo aldetik anitza izango da eta gainera NYSJE taldeko Fred Rocksteady Reiter saxojolearen laguntza izan dute. Taldean aldaketa batzuk eman eta gero diska zuzenean aurkezteko prestatzen ari dira.
E!: Nola ikusten duzu Jamaikar musikaren egoera gure artean? Eta kanpoan?
X: Jamaikar musikak, gaur egun, Euskal Herrian hip-hop edo bluesak izan dezakeen jarraipena du. Euskal Herrian maila altuko musikariak daude eta jendearen babesa da orain behar dutena. Jamaikar musika lantzen duten talde garrantzitsuak betidanik egon dira hemen baina ez da inoiz eszena propioa edukitzea lortu. Orain, kontzertu gehiago daude, sound systemak... Komunikabideetan ez du ohiartzun haundirik, irrati libre eta Euskadi Irratiko tarteren bat ezik. Mundu mailan jamaikar musika errotutako musika estiloa da eta Frantzia, Alemania edo Italian jarraitzaile asko ditu.

E!: Diskak kaleratzeaz gain, kontzertuak ere antolatzen dituzue. Nola bateratzen dira bi lan horiek? Epe motzera zer kontzertu antolatzen ari zarete?
X: Inguruan kontzertuak eman arren Euskal Herrira inoiz etortzen ez ziren taldeen kontzertuak antolatzen hasi ginen eta gaur egun, barneratutako lana da guretzat. Egia esan, egiten ditugun lanen artean defizitarioena da baina talde horien jarraitzale sutsuak izateak bultzatzen gaitu lan horretan jarraitzea. Udara honetarako, Rico Rodriguez, New York Ska-Jazz Ensemble, Eastern Standard Time eta gure taldeen kontzertuak antolatzen ari gara eta horretaz gain, Erromoko 6. Ska-Reggae jaialdia prestatzen ari gara; Very Big Jahbrass (Frantzia), Granadians del espacio exterior (Granada), Ambasah Dub Generation ( Euskal Herria- Ambassadors, Arawak... taldekideekin) eta sorpresaren batekin. Abuztuak 2an ospatuko da eta Euskal Herrian musika jamaikarrari eskeinitako jaialdi bakarra da.
E!: Aurrera begira zeintzuk dira zuen asmoak? Talde berriak, diskak...?
X: Udara eta gero Alberto Tarinen lehen "showcase"a kaleratuko dugu "Jazzin´Reggae vol.01" izenarekin; horretaz gain, Loud & Loneko Robertoren Lone Ark proiektuaren lehen lana "Sounds from Nazarine Street", Ambassah-ko Dubby-ren "Ambassah meets Dub Generation", Akatz-en diska, Starlites-en bigarren lana eta baten bat gehiago. Udarak indarrak jaso beharko ditugu urte gogorra bait datorkigu. Bestetik, nazioarte mailan dfisketxe modura lanean jarraitzea ahalbideratuko digun ohiartzuna izatea espero dugu eta era berean, gure taldeak Europan duten harrera ona mantzentzea eta kontzertuak antolatzen jarraitzea.

BRIXTON
BRIXTON CATS, GETXOKO KATUEN ARRAMAZKASARRERA
Albiste onak ska jamaikarraren zaletuok garenontzat. Stop. Maila altuko bilduma kalean da. Stop. Brixton Cats izena du.
INTRO
Disketxe txikiak omen dira musika bizirik mantentzen dutenak. Nork kaleratuko luke bestela komertzialki arrakastarik edukitzeko aukera gutxi duen musikarik.
Xabi: Hasiera batean Euskal Herriko taldeekin osatutako bilduma kaleratzea pentsatu genuen bainan hau oso zaila da eta azkenean estatuko eta estatutik kanpoko taldeekin osatu behar izan genuen. Bilduman dauden taldeen artean Peeping Toms aurki dezakegu; Malarians-en ibilitakoak dira eta oso ezagunak dira estatu mailan. Proyecto Secreto taldea berriz Belgika eta Txileko hainbat musikarik osatutako taldea da, lagunak dira eta ia urtero gerturatzen dira Euskal Herrira kontzertuak ematera. Eta azkenik Starlites daude, errioxarrak, aski ezagunak gure artean eta rocksteady goxoa lantzen dutenak. Gainontzekoak Euskal Herrikoak dira.
E!: Nola da posible Euskal Herrian izan ditugun reggae-ska talde guztiekin eta musika hauekiko "betidanik" egon den zaletasuna edukita diska bat osatzeko horrenbesteko zailtasunak edukitzea?
Xabi: Beno, egin nahi duzun diskaren kontzeptuak ere badu bere garrantzia. Euskal Herrian erritmo jamaikarrak lantzen dituzten taldeak egon badaude bainan guk soinu konkretu baten bila genbiltzan, oinarrian ska jamaikarra duten taldeen bila genbiltzan eta horiek gutxi dira.
E!: Diska honekin erritmo hauek berpiztuko direla uste duzu?
Xabi: Hori da guk bilatzen duguna. Ttak edo Akatz taldeak dagoeneko oinarri sendoa lortu dute bainan bilduman Cyprinidians talde gaztea aurki daiteke eta diska honekin horrelako proposamenei ateak zabaldu eta bultzada ematea bilatzen dugu. Ea gazte jendea animatzen den.
E!: Hala eta gustiz ere bildumako maila ikusita ez dut uste edozer gauzarekin konformatzen zaretenik?
X: Urte asko daramatzagu musika honen zaletu izaten, asko izan dira jamaikar musikaren inguruan bizitako esperientziak, kontzertuak antolatzen ditugu eta oso argi geneukan zer soinu nahi genuen bildumarako. Denbora asko eman digu bilduma osatzea.
E!: Ez da hau kaleratu duzuen lehen errefentzia eta espero dugu azkena ez izatea. Hitzegiguzu zigiluaren ibilbideaz.
X: Zigilua hasiera batean Starlites taldearen musika kaleratzeko sortu zen eta horrela DDT-rekin batera "RockSteady Explosion" izeneko maxia kaleratu genuen, lau kanturekin. Hori izan zen hasiera eta hortik aurrera beste taldeekin jarri ginen harremanetan; Proyecto Secreto eta Cyprinidians-ekin duela urtebete gutxigora behera. Ondoren Starlites taldearen lehen iraupen luzea kaleratu dugu.
E!: Zein da sekretua Xabi. Nondik ateratzen dituzue indarrak horrelako "marroi" batean sartzeko?
X: Lehenik eta behin musika hau sentitu eta maite behar duzu eta komertzialki, egia esan, Euskal Herritik kanpo hemen baino askoz eragin haundiagoa izango duelako. Hau da, horrelako bilduma batek askoz ere harrera beroagoa izango du Katalunian, Alemanian edota Frantzian. Exportazioei esker bizi gara, argi eta garbi.
E!: Gogorra da hori entzun behar izatea.
X: Euskal Herrian oso ska talde onak daude. Ttak edo Akatz taldeak edozein Europako puntako ska taldeen pareko dira baina ez dute behar bezalako ohiartzunik. Bultzada horren beharra dute.
E!: Eta komunikabideen aldetik zer nolako jarrera nabaritu duzue diskarekiko?
X: Nahiko harrera ona eman zaio. Diska berria da eta jendeak ondo baloratuko duela uste dugu.
E!: Eta diska promozionatzeko zuzenekoak antolatu dituzue.
X: Abenduaren 7an, ostiralez Cyprinidians, Ttak eta Starlites-ek eskeiniko dute kontzertua Bilboko Kafe Antzokian. 17an Bartzelonan egingo da aurkezpena eta aurrerantzean Iruean eta Donostian ere antolatu nahi ditugu kontzertuak.
Adi egongo gara zuzeneko horietara eta bitartean jamaikar zaletuak ghettotik irten eta kaleak artzera gonbidatzen ditugu. ONE LOVE.