INCOGNITO-Positivity-1993
INCOGNITO "Positivity" 1993Bizitzako arlo guztietan gertatzen den bezala musikan ere gauza batzuk, besteak baino gehiago gustatuko zaizkigu eta bizitzako arlo guztietan bezala musikan ere ukaezinak diren gauzak daude. Incognito taldeak egiten duen musika oso maila altukoa dela da horietako bat eta ez du hori inork ukatuko. Jazza eta soula maixuki nahastea da beraien ezaugarri nagusia. Incognitoren diska guztiak dira onak eta guztiak oso puntuazio altua merezi dute. "Positivity" izeneko honentzat berriz ez da oraindik neurketa sistema egokirik asmatu.
