MARVIN GAYE-I Want You-1976

MARVIN GAYE-I Want You-1976

MARVIN GAYE "I Want You" 1976

Ezker ankarekin altxa al zara gaur? Hamairu ordu jo ta fuego ibili eta gero lanetik bota zaituzte inungo azalpenik eman gabe, zure seme alaben ama perfektoa izan behar zuenak zure lagun minarekin joan da, zure bihotzeko futbol taldeak partidua galdu eta erregionaletara jeitxi da, tabakoa amaitu zaizu, agineko minak zauze eta buruak lehertarazi behar dizu, kotxea tallerrera eraman behar izan duzu eta etxeratzerakoan bizilagunaren txakurrak txisa egin dizu galtzetan? Lasai. Zure buruaz beste egin edo kalean aurki daitezken droga mota guztiak hartzea aukera bat izan daiteke eta bestea, guk gomendatutakoa, ohean etzan eta diska hau entzutea da. Berdin izorratua jarraituko duzu bainan gauzak beste modu batera ikusiko dituzu.