Begoña Bang-Matu elkarrizketak
MAITASUN HISTORIOA
BEGOÑA MEETS RAMICCIA
Jamaikar klasikoen bertsioak osatzen dute Begoña Bang Matu eta Ramiccia italiarren erteko maitasun harreman honen ardatza. Prince Buster, Bob Marley, Ken Boothe, Laurel Aitken baina baita Mano Negra edo Casino Royale izan dira bertsionatuak izateko aukeratutakoak. Ez da beraz edoznolakoa Begoña eta bere lagunek duten gustu musikala.
Harreman bitxi honen berri sakonago jakiteko hitzegin dugu Begoña abeslariarekin eta hauxe berak esandakoa.

E!: Lehenik eta behin Begoña hitzegiguzu zutaz. Nola iristen da Madriden bizi diren etorkin afrikarren alaba italiako elementu hauekin elkartzera?
Begoña: "Beno ni pertsonalki nere lehengusuekin hasi nintzen reggae-a egiten oso gazte nintzela. Afrikar jatorriak ditut eta nere sendian betidnik reggae asko entzun da. Lagun artean jotzen genuen hasieran inungo asmo berezirik gabe. 1993an Malariansekoek abeslari bila zenbiltzana froga batzuk egitera aurkeztu nintzen eta nere kantatzeko era gustatu zitzaienez beraiekin hasi nintzen. Musika ikasi nuen, solfeoa eta jazza egiten hasi nintzen. Maketa bat dut jazz klasikoen bertsioekin. Urte batzuz Madrilgo hainbat lokaletan jazza jotzen ibilia naiz. Horretaz gain Potato taldearekin ere kantatu dut, 1997an kaleratu zuten "PKO Original" diskan eta duela gutxi kaleratu den zuzenekoan ere. Kontzertu asko eman ditut beraiekin koroak eginez. Madrilgo soul talde batekin ere ibilia naiz "Respect" taldearekin. Aurreragorako proiektuak ere baditut bainan nahiago dut horietaz ez hitzegitea gero agian ez dira aterako eta. Zentzu horretan oso "superstiziosoa" naiz".

Begoña: "Ramicciako taldea nahiko talde bitxia da. Nahiz eta diska honetan reggae eta ska doinuak izan nagusi beraiek rock eta folk musika ere egiten dute. Neurri haundi batean Mano Negraren parekotasun haundia hartzen diet nik, abeslaria Sandokan Radici del Cementorekin jo izan du eta gaur egun Ferminekin batera doa Dub Manifest taldearen partaide modura. Malariansekin abesten nuenean Italiara joan eta orduan ezagutu nituen. Duela urte ta erdi gutxi gora behera Gridalo Forteko "kapoak" Davidek deitu zidan eta Italiako talde batekin joko nuen galdetu zidan. Reggae eta ska klasikoen bertsioez osatutako diska kaleratzeko asmoa zuela esan zidan. Hasiera batean Italiako talde desberdinetatik hartutako jendearekin osatu behar zen taldea bainan guztiak kordinatzeko zailtasunak zeudenez azkenean Ramicciakoekin egin zen".
E!: Kantuak aukeratzea lan zaila izango zen ezta?
B: Ezin duzu imaginatu zerbaterainoko lana suposatu zigun kantuak aukeratzea. Udara osoa egon ginen gure artean eztabaidatzen ea zein kantu sartuko genituen. Nik zerbait klasikoago bilatzen nuen, jamaikar kantu klasikoak eta beraiek berriz zerbait berriagoa, nahastuagoa nahi zuten. Azkenean ados jarri ginen eta diska Katarain estudiotan grabatu genuen Kaki Arkarazorekin, beno berarekin ahotsak grabatu genuen eta musika Erroman. Oso esperientzia ona izan zen jendearen arteko giroa aparta izan zen eta hori nabari da diska entzutean. Grabazioaren lehenengo egunetik barrezka lehertzeko zorian egon nintzen eta askotan kantatzeko zailtasunak izaten nituen. Oso ondo egon zen".
E!: Diska promozionatzen ari zarete orain eta kontzertu ugari duzkazue aurreikusita udazkena eta negurako ezta?
B: "Bai, orain urrian zehar estatuan aurkeztuko dugu 18tik 22ra oker ez banago. Balentzian, Granadan, Tarragonan, Bartzelonan, Madrilen eta Ohiartzunen izango gara. Ohiartzunen Pagoa aretoan. Euskal Herrian lehenago ere jo izan dut Potatorekin bereziki eta egia esan oso giro ona izan da beti euskaldunak oso festazaleak zaretela argi geratu da. Beldur naiz jende gutxi etorriko ote den zonalde horretan oso ezezagunak garelako, ni madriden bizi naiz eta besteak italiarrak dira".
E!: Ikusiko dugu. Egia esan Euskal Herrian zorionez erritmo jamaikarrek beti izan dituzte jarraitzaileak ez kopuru haundian baina bai oso fidelak. Nola ikusten duzu orohar musika honen egoera estatuan.
B: "Oso gaizki. Geroz eta indar gutxiago du mobida honek. Jailadi gutxi daude eta gainera daudenei trabak jartzen zaizkie. Dr. Martins Festivalean adibidez kontzertua eskeini behar genuen eta suspenditu egin zen aitzaki tontoak erabiliaz. Lotsagarria izan zen. Katalunia da mugimendu haundiena duena eta neurri batean baita Euskal Herria ere baina orohar estatu mailan egoera oso kezkagaria da. Eta beste musika estiloekin berdin gertatzen da, jazzarekin adibidez oso musikari eta abeslari onak daude ikasketak egiten dituzte ordu pila sartzen dituzte ensaiatzen azkenean lau xoxa besterik ez jasotzeko. Komunikabideen papera lotsagarria da ere, disketxe haundien zerbitzura eta soilik talde eta abeslari kopuru mugatua promozionatzen dituzte"
Arrazoi duzu Begoña eta horregaitik da horren garrantziskoa zu bezalako jendeak egiten duen lana.
--------
BEGOÑA BANG-MATU
MUSIKA BELTZAREN ZALETUAK GOGOAN
Sustraiak Afrikan baditu ere Madrilen bizi da eta musika beltzaren uhinak lau haizeetara zabaltzen eman du bizitza gehiena. 1989an hasi zen rhythm&blues musika egiten zuen talde batean eta hortik aurrera etenik ez. Malarians ska taldearekin zortzi urte eman zituen eta gira ugari, Potatorekin, Laurel Aitken, Ramiccia italiarrekin, Fermin Muguruzaren Kontrabanda taldean eta orain berriro bakarlari modura bigarren diskoa aurkeztera dator “I´m Thinking about you”. Estatuan musika beltzaren ahotsa da Begoñarena, goxoa eta indartsua.

E!: Zure ibilbidea ezagututa Euskal Herriarekin harreman estua duzula ezin uka. Bigarren disko hau osatzeko garaian Euskal Herrira etorri zara eta bertako musikari eta ekoizleekin lan egin duzu. Zer nolako harremana izan da?
Begoña: Gasteiz nire bigarren etxea dela esan daiteke. Urte asko daramat euskal musikariekin lan egiten eta bigarren disko hau osorik Euskal Herrian grabatu dugu, Mekoleta estudioetan Gasteizetik oso gertu. Soinu teknikaria Timoteo Ozaeta izan da “Dr. Jalas”, bere garaian Potato taldearekin aritu zena eta musika jamaikarra oso ondo ezagutzen duena. Musikariei dagokionez, Madrilgo bi musikari kenduta gainontzekoak Gasteizkoak dira; bai Potato eta baita Arawak taldeetan ibilitakoak gehienak.
E! Euskal Herriko musikari askorekin lan egin duzu baina agian orain egin zara ezagunagoa Fermin Muguruzarekin Kontrabandan parte hartu eta gero ezta?
B: Fermin eta Kontrabandarekin egindako girak ate asko zabaldu zizkidan eta asko ikasi dut. Mundu osotik ibiltzeko aukera eman dit eta aurretik Malarians edo Potatorekin ere girak egin nituen baina honetan gehiago eskatzen zitzaidan. Ferminek oso garbi du musikari bakoitzetik zer nahi duen eta asko motibatzen zaitu.
E!: Disko berri honekin ere dagoeneko kontzertu asko eman dituzue. Zer nolako harrera jaso duzue?
B: Diskoa otsailean edo kaleratu genuen eta dagoeneko zuzenean frogatzeko aukera izan dugu. Horrenbeste musikari dituen banda mantentzea zaila da baina ondo moldatu gara orain artean eta hemendik aurrera ere kontzertu ugari eman behar ditugu. Euskal Herrian, abuztuaren 5ean Erromon eta 18an Donostian izango gara.

Begoña, Shake It Ups taldekoekin zuzenean. Arg: Brixton records.
E!: Disko honetan Jamaikar doinuak dira nagusi; reggae, rocksteady, ska nahiz eta soul eta jazzaren eragina nabarmena den Horrelako doinuak udararekin, hondartzekin eta maitasun kantuekin erlazionatzen dira soilik baina zure kantuak entzunda, bestelako gaiak ere entzun daitezke.
B: Bai, normalean Jamaikar musika topiko horiekin erlazionatzen da baina ezagutzen duenak badaki gai konprometituak asko direla eta reggae musika musika konprometitua dela. Entzun bestela Bob Marley edo Luciano. Jamaikaren egoeraz ari dira.
E!: Gaurkotasuna duten gai sozialak eta maitasun kantuak ere entzun daitezke zure diskoan.
B: Noski, gizakia naiz eta sentimenduei abesten diet. Maiteminduta sentitzen banaiz maitasunari abestu nahi diot.
E! Eta hizkuntzari dagokionez, kanta gehienak ingelesez daude eta bi gazteleraz. Zergatik?
B: Jamaikar doinuak edo soul eta jazza ingelesez entzun dut beti eta gustatzen zait hizkuntza horrek duen sonoritatea. Horregatik abesten ditut kanta gehienak ingelesez. Bestetik, gazteleraz mintzo naiz eta gazteleraz kanta batzuk ere egin nahi nituen.
E! Euskal Herrian eztabaida egon da hizkuntzaren kontuarekin eta askoren ustetan, euskaraz abesten dutenak ezin dute nazioartean oihartzunik eduki inork ulertuko ez dielako.
B: Hizkuntza guztiak dira baliagarriak. Bakoitzak bere sonoritatea du eta abeslari bakoitzak moldatu beharko du kantaren musikari. Ferminek euskaraz abesten du eta nazioartean oso harrera ona izan du. Hizkuntza ez du muga izan beharrik.

Elkarrizketako diskoa kaleratu eta urteetara eskeinitako kontzertu baten kartela.
E!: Diskoko kanta gehienak zuk konposatutakoak dira baina hiru bertsio egin dituzu. Aurreko diskoetan jamaikar musikaren bertsioak egion dituzu, oraingoan berriz soul edo jazz klasikoenak. Zergatik?
B: Oraingoan soul eta jazz kantuen bertsioak egitea nahiago izan dut. Reggae eta ska musika da gehien gustatzen zaidana baina soula eta jazza ere asko gustatzen zaizkit. Soul eta jazz musikaren klasikoak jamaikar erara bertsionatzeko gogoa nuen eta horregatik Henry Manciny, Stevie Wonder eta Bobby Hebben klasikoak aukeratu ditut.
E!: Eta aurrera begira, diskoaren aurkezpena eginez jarraituko duzue ezta?
B: Bai, oraingoz kontzertu ugari ditugu hitzartuta eta Belgika eta Holandara ere bagoaz. Udara eta gero, jazz musikarekin bueltatuko naiz eta jazz laukote baten parte izango naiz zuzeneko emanaldi batzuk emateko.
.jpg)
Eta elkarrizketa eta urteetara kontzertuak eskaintzen jarraitu du...
OHARRA: Elkarrizketetako testuekin batera dijoazten irudi asko elkarrizketa egin eta gerokoak dira. Irudien faltan...
ARITZ SOUND SYSTEM