STARLITES elkarrizketa
STARLITES “ROADS OF LOVE”
MAITASUNAREN BIDEAN

Estatuan egiten den musika jamaikarraren beteranoak dira Starlites. Banana Boats taldean ibilitako jendea 90. hamarkada hamaieran Ska, Rocksteady eta early reggae doinuak zabaltzeko asmoz osatu zuten taldea eta dagoeneko, errioxarrek, hirugarren diska aurkezten ari dira. Ardoaz bustitako jamaikar kuttiziak dastatu nahi?
Entzun!: Maitasunaren bidea izenburua jarri diozue diskari eta maitasuna hitza da diskan zehar gehien errepikatzen den hitza. Zergatik?
Ezequiel: Diskaren kontzeptua maitasunean oinarriturta dago, kantu bakoitzak harremana du maitasunarekin eta gai horren bueltan osatu dugu diska osoa.
Entzun!: Maitasun mezu horiek zabaltzeko garaian ingelesa erabili duzue. Zergatik hizkuntz hori?
E: Jamaikar musika egiten saiatzen gara eta jamaikarrek ingelesez abesten dutenez guk ere hizkuntz hori musika hau egiteko aproposena dela pentsatu dugu. Jamaikar doinura ahalik eta gehien gerturatu nahi dugu eta gerturatze prozesu horretan hizkuntzak garrantzia haundia du nahiz eta tarteka ankasartzeren bat egiten dugu hizkuntzarekin.
E!: Starlites taldeak kaleratzen duzuen hirugarren diska da eta egia esan, nahiz eta oinarrian estilo bera mantentzen duzuen, aurrekoekin desberdintasun nabarmenak aurkitu ditugu. Aldaketa horretan zerikusi haundia izango zuen Roberto Sanchez teknikariaren lanak ezta? (R. Sanchez BDF, Loud & Lone, Lone Ark, Nortones... eta ahinbat taldeetan aritutakoa da).
E: Izugarria. Maixua da Roberto. Asko lagundu digu diska grabatzerako orduan eta eman dizkigun aholkuek diska ederragoa egiten lagundu digute. Teknikoki aditu haundia da eta horretaz gain, ahotsak sartu eta konponketa batzuk egin dizkigu kantuetan. Asko ikasi dugu berarekin.
E!: Aldaketak aaipatzen genituen eta musikalki reggaeagoa atera zaizue agian diska?
E: Bai hasieran egiten zen reggae – early reggae- gehiago atzeman daiteke beti ere ska eta rocksteady doinuak alboratu gabe noski. Diska souleroagoa atera zaigu eta haize sekzioak aurreko disketan baino dizdira eta indar haundiagoa du.
E!: kanturen batean hainbat talde eta abeslari jamaikar aipatzen dituzue. Zuen musikari kuttunak agian?
E: Bai, gure musikan eragin haundia izan duten abeslari eta taldeak aipatzen ditugu “Rocksteady train” kantuan; besteak beste, Winston Francis, Alton Ellis, Ken Boothe, The Paragons, Derrick Morgan, The Maytals, Derrick Harriot, e.a.

E!: Jamaikar musikak ez du arrakasta haundirik estatu mailaan baina badirudi, orain, rap musikaren eskutik ragga-dancehall deritzan estiloa indarra hartzen aridela. Zer iruditzen zaizu?
E: Egia esan, aipatzen duzun estiloa ez dut gehiegi ezagutzen eta ez dut oso gustoko. Askoz gehiago jaarraitzen dut estatu mailan reggae roots musika egiten duten taldeak eta hauekin bai dut harreman estuagoa; Peeping Toms, Lone Ark, Akatz, BDF, e.a. Oso jende ona daago eta mailaa haundiko jamaikar musika egiten dute. Espainian geroz eta gehiago musika honen sustraiak arakatzen doaz eta estiloan asko sakontzen ari dira.
E!: Diska berria, aurrekoak bezala, Brixton disketxearekin kaleratu duzue. Zuena bezalako musika egiten duen talde batentzat ez da errexa izango dizketxea aurkitzea ezta?
E: Geroz eta zailago da diska kaleratuko dizun disketxe egokia aurkitzea. Gaur egun, internet eta pirateoaren kontu guztiarekin oso diska gutxi saltzen dira eta ondorioz disketxeek ez dituzte diska asko kaleratzen. Aurrerantzean zihurrenik taldeak izango dira kantuak zuzenean interneten jartzen dituztenak inolako bitartekaririk egon gabe, auskalo. Taldeek dirua disken salmentetik baino kontzertuetatik eta zuzeneko emanaldietatik atera beharko dute.
Eta kontzertuak aipatu dituela, aurki diskaren aurkezpenarekin hasiko dira eta Euskal Herrira ekainaren 3an datoz, Bilboko Azkena aretoan kontzertua eskeiniko dute eta bertan zuzenean ikusteko eta entzuteko aukera izango dugu. Ongi etorriak!
_ ARITZ SOUND SYSTEM
