TURNTABLISM
ZER DA?
Turntablism-a, diskoak jartzeko aparailua, instrumentu bezala erabiltzeko teknika da. Disko jartzaileak, aparailuak, diskoak jartzeko erabiltzen dituzte. Diskoa jartzeko aparailuan (platoan), biniloa ipini eta orratza biniloa ukitzen duenean entzuten da musika. Turntablismean, diskoa platoan jartzeko modu bereziarekin, soinuak egiten dira. Azken finean, platoa eta biniloa musika entzuteko baino, soinuak sortzeko erabiltzea da, diskoan dagoen musika doinu berriak sortzeko erabili alegia. Dilated People taldeko Dj Babu izan zen Turntablism hitza erabiltzen lehena. Modu honetan, diskoak bata bestearen ondoren ipintzen dituzten dj-ak eta disko horiek, instrumentu modura erabiltzen dituzten dj-ak bereizi nahi zituen. Diskoak instrumentu bezala erabiltzeko teknika zaharra da ordea.

Zigor DZ-ren urrezko eskuak. Euskal Herian degun Dj turntablism egile onena (gure uste apalean :-)
Historia laburra
Turntablism-a Hip-Hop mugimenduaren parte bezala jaiotzen da (nahiz eta egun, raparen eremua gainditu duen eta beste estiloak jorratzen dituzten disko jartzaileek ere teknika hau erabiltzen dute). Hip-Hopa kultur mugimendua da. 70. hamarkadan AEBetako New York hiriko afroamerikar auzoetan jaio zen ( Brooklyn, Bronx eta Queensen bereziki). Auzo hauetan “Block Party” deritzan festak antolatzen ziren eta festa hauetan, auzotarrak kultur ekitaldiak ikusteko elkartzen ziren. Musikak, garrantzia handia zuen eta antolatzen ziren festen artean, Kool Herc disko jartzaileak antolatutakoak, arrakasta handia zuten. Kool Herc, Jamaikar jatorriko etorkina zen eta Jamaikako sound systemen erara antolatzen zuen festa. Reggae musikarekin batera; funk, soul eta disko musikak nahasten zituen eta jendea dantzan mantentzearren, kantuen zati erritmiko eta instrumentalen gainean hitz egiten zuen, jendea zirikatuz eta dantzara animatuz (Jamaikako Toaster-en erara). Zati erritmiko edo instrumental hauek nahiko laburrak zirenez, Herc-ek, kantuaren perkusio zatia behin eta berriro errepikatu (“backspin” edo errekuperaketak) eta isiluneekin ere jokatzen zuen. Tarte oso laburrak izaten zirenez hizlariak oso azkar hitz egin behar zuen eta bere hitz jarioa musikaren doinura moldatzen saiatu behar zuen. Horrela sortu zen Rap-a, abesteko era bezala. Kool Herc oso ezaguna egiten hasi zen eta berarekin batera joaten ziren bi abeslariekin (Coke La Rock eta Clark Kent “MC”-ak; Master of Ceremony) batera, Kool Herc & The Herculoids kolektiboa osatu zuen. Pixkanaka, rap abeslariak edo MC-ak, perretxikoak bezala ugaritzen hasi ziren. Bakoitzak berezko ezaugarriak eta abesteko era zituen. Bata bestetik desberdintzearren hizkera eta gai desberdinak erabiltzen zituzten, baina guztiek, jendearen arreta deitzea zuten helburu.

Kool Herc beteranoa. Arg: Minusbaby CC BY 3.0
Scratch
Scratcha, turntablismaren teknika garrantzitsuenetakoa da. 1979an Dj Grand Wizard Theodorek asmatu omen zuen. Diotenez, etxean musika entzuten ari zela, bere amak deitu eta zer esaten zuen entzuten ez zuenez, biniloa eskuarekin geratu zuen. Joko horretatik sortu omen zen scratch-a. Denborarekin noski, biniloa gelditu eta manipulatzeko teknika garatzen joango zen. Kantuaren zati bat behin eta berriro errepikatu, diskoaren abiadura aldatu sonoridade bat edo bestea lortzearren, e.a. Asko dira egun scratch-ak egiteko erabiltzen diren teknikak. Scratcharen teknikak izan duen garapena ulertzeko ezinbesteko beste izena Dj Grand Mixer DXT-rena da. Bi plato erabiliz, bi kantu berdin era berean nahasten zituen eta bera izan zen, 1982an, scratch bat telebistan lehen aldiz egin zuena. Grammy sarien banaketan, Herbie Hancock –en “Rock It” kantuan izan zen. Imagina ezazue ikusleen harridura, biniloa zuzenean “raiatzen” ikusi zutenean.
Denborarekin eta teknologiaren aurrerapenekin, scratch-ak garapen handia ezagutu du. Nahasketa mahaiei “fader” edo ekualizazio funtzioak gehitu zizkiotenean adibidez aukera berriak zabaldu zitzaizkien.
Daddy Jeff, scratch eta dj laneatan maixu, beste gauz askotan bezala :-)
Izarrak
Egun, disko jartzaileak, festaren txoko batean musika jartzetik, festaren “protagonista” izatera pasa dira kasu askotan. Musika elektronikoaren munduan, milaka pertsona mugitzen dituzte, eta hip-hopean, edozein festa edo kontzertuen ezinbesteko osagaia dira. Neurri handi batean, beraiek dira abeslarien “banda”. Diskoen bidez jartzen dituzte, abeslariek erabiliko dituzten base erritmikoak; eta horretaz gain, teknika desberdinak erabilita, musika zuzenean egiten dute. Dj-en trebezia neurtzen duten lehiaketak ere antolatzen dira, eta horien artean, DMC izenekoa da ziurrenik ezagunena.

Egun, turntablism teknikak erabiltzen dituztenen artean, Q-Bert da ezagunena. Horren adibide da, “Wave Twisters” pelikulako musika osoa bere platoekin konposatu izana. Dena den, badira beste asko oso onak direnak; Rob Swift-en kasu.

Mundu osoan, milaka dira, egunero, platoak, nahasketa mahaia eta biniloak erabilita, raparekin edo beste musika estiloekin, jolasean dabiltzan gazteak. Baita Euskal Herrian ere. Eta guk dakigula, azken urteotan ikusitakoaren arabera, Selektah Kolektiboko Zigor DZ da, zalantzarik gabe, gure artean dugun maisu handienetakoa. Urrutira joan gabe.

Zigor DZ, Mendaroko Graffiti egunean belaunaldi berriak hezitzen :-)
ARITZ SOUND SYSTEM