JAMAIKA
JAMAIKA
JAMAIKA. PARADISUA?
Nork ez du inoiz Jamaikako hondartza ederrekin amets egin? Ondar zuri finak zure azala laztantzen duen bitartean, edari freskoa eskutan eta marihuanazko zigarroa ahoan duzula, Bob Marley-ren kantu goxoarekin gozatzen duzu. Zoragarria ezta? Noizbait Jamaikara bazoaz, ametsa, amesgaizto bilakatu ez dadin, hobe jarraian esango ditugunak kontutan hartzen badituzu. Zer dakigu benetan Jamaikaz?
Kokapena
Jamaika Ertamerikako estatua da; Karibeko Antilletako hirugarren irla handiena da. Iparraldean Kuba eta ipar ekialdean Haiti ditu. Jamaika, Blue Mountains (2.292m) izeneko mendikateak gurutzatzen du, ekialdetik mendebaldera. Eguraldia itsas tropikala da, oso hezea, euri askorekin eta oso beroa.
Ekonomia
Irlako ekonomia nekazaritzan oinarrituta dago; lurraldearen %21-a emankorra da. Banana eta azukre kaña dira gehien landatzen diren laboreak eta bertatik, azukrea eta eztia ateratzen dituzte baita horren famatua den rona ere. Garrantzi gutxiago dute kafea, kakaoa, patata gozoa, mandioka, kokoak eta fruta garratzak. Abeltzaintza ugaria da. Industriari dagokionez; bauxita mineralaren erauzketak garrantzi handia du. Jamaika da mundu mailako bauxita ekoizle handiena; bauxitarekin aluminioa egiten da. Horretaz gain, azukrea, bananak eta rona saltzen ditu baita. Erosle garrantzitsuenak AEB, Europa eta Kanada dira eta Jamaikarren inportazio gehienak Europa eta AEBetatik jasotzen ditu; makinaria, lehengaiak eta janaria. Turismoa da irlako beste diru iturri nagusia.
Historia laburra
Jamaika 1494ean aurkitu zuen Kristobal Kolonek, Ameriketara egindako bigarren bidai zoroan. Ordura arte Jamaikan Arawak indioak bizi ziren eta irlari Xaymaka deitzen zioten, euren hizkuntzan, ibai eta mendien lurra. Espainiarrek irlan egindako ustiaketa eta gero, indiar guztiak akabatu zituzten, eta Afrikatik, esklaboak eramaten hasi ziren esku lan merke modura. 1655ean, Ingalaterrak bereganatu zuen irla indarrez, eta azukrea landatzen hasi ziren. Esklabutzarekin jarraitu zuen. Esklabo batzuek irlako mendietara ihesi egin zuten eta komunitate propioa sortu zuten, Cimarons-ak ziren.
Esklabu afrikar askeak ingeles tropei aurre egiten. Iturria: UNIVERSAL HISTORY ARCHIVE, GETTY IMAGES
1833an esklabutza ofizialki indargabetu zuten eta arazo asko izan zituzten landaketekin. 1962an, Jamaikak, independentzia lortuko du nahiz eta Commonwealth erakundearen barruan mantendu. Gaur egun, Isabel II.a da Jamaikako erregina eta gobernadore batek ordezkatzen du. Horretaz gain, Jamaikak lehen ministroa du jamaikarrek hautatua.
Esklabu askeen buruzagia, armak eskutan...
Datoak:
Neurria: 11.000 km2. 1.000 km-ko kostaldea.
Biztanleak: 3 milioi lagun inguru.
Bizi itxaropena: 74 urte. Gizonak 72 eta emakumeak 77.
Etniak: %76 Afroak, % 16a Afro-europearrak, %3a Indiarrak (ekialdekoak), %3a zuriak, txinatar eta Afro-txinatarrak % 1,2 eta besteak % 1,2.
Hiriburua: Kingston. 600.000 biztanle.
Hizkuntza: Ingelesa. Pattoo deitzen dioten hizkerarekin.
Txanpona: Dolar jamaikarra.

Nanny, Cimarroi esklabuen erregina jamaikako bileteetan irudikatuta.
Erlijioa: Protestanteak % 62-a, Katolikoak % 4-a eta besteak % 34-a (hemen barruan rastafarismoa kokatzen da beste sinesmenekin batera).
Egoera soziala
Jamaikarren eguneroko bizitza ez da batere erreza. Biztanleriaren gehiengo bat, pobreziaren eremuan bizi da, eta nahiko lan izaten du eguneroko ogia lortzeko. Jamaikako ekonomiaren datuak, pixkanaka hobetzen doala diote baina, hobekuntza hau, ez dute jamaikar herritar xumeek atzematen. Karibean, horren ohikoak diren haizeteak, gainera, egoera asko okertzen. Azken hilabeteotan gertatutako haizete bortitzek, ekonomikoaren egoera okerrera egitea eraman dute. Jamaikar asko nekazaritzatik bizi dira eta haizeteen ondorioz uzta asko galdu egin dira aurten.
Jamaikako ghettoetako sound systema. Iturria: Gettyimages.
Bortizkeria
Ia hiru miloi biztanle dituen irla txikia izan arren Jamaikan urtean 1.500 lagun hiltzen dira bortizkeriaren ondorioz. Horietatik, 150 inguru poliziaren esku hiltzen dira. Jamaikan eguneroko ogia dira erailketak; suzko armaz edo arma zuriaz hiltzen diren gizon emakumeak asko dira. Erailketa horietako asko oinarri politikoa dute. Jamaikan nagusi diren bi alderdi politikoen arteko borroka gogorra da eta hauteskunde garaian ugaritu egiten dira hildakoak. Poliziaren esku hiltzen diren pertsonen kopurua ere ez da txantxetakoa. Urtero 150 lagun inguru hiltzen dira poliziaren esku eta erailketa hauek argitzeko poliziak berak egiten dituen ikerketak oso eskasak izan ohi dira. Geroz eta gehiago dira poliziaren gehiegikeria salatzeko aurkezten diren salaketak baino oso gutxi izaten dira salaketa horiek argitzeko aurrera ateratzen diren epaiketak. 1999. urtetik, 800 lagun inguru hil dira poliziaren esku eta erailketa horiek argitzeko egin diren epaiketetan ez da polizia bat bera zigortu.

Zazpi urtetan poliziak 800 lagun hil ditu eta ez da polizia bat bera zigortua izan. Salbuespen bakarra 2006ko otsailean eman da, polizia bati bizitza osorako kartzela zigorra ezarri diote Michael Dorsett hiltzeagatik. Epaiaren arabera, poliziak bizkarrean tiro egin zion Michael Dorsett-i. Poliziak esan zuenez, hildakoa izan zen polizi patruila tirokatu zuena eta berak soilik erasoari erantzun egin ziola. Epaiketan aurkeztutako frogek horrela gertatu ez zela argitu dute. Erailketez gain, asko dira poliziaren bortizkeriagatik aurkeztutako salaketak. Asko dira, poliziak atxilotu eta gero tratu txarrak eta torturak jaso dituztela salatzen dutenak. Salaketa hauek ezerezean geratzen dira.

Poliziaren basakeria salatzeko konzentrazioa. 2014ean, Nakiea Jackson langilea poliziaren esku hil zen... Iturria: www.amnesty.org
Legedi gogorra
Jamaika estatu demokratikotzat du bere burua, baina, giza eskubideak defendatzen dituzten nazioarte mailako tratatu asko ez ditu ez sinatzen ezta errespetatzen ere. Jamaikan, heriotza zigorra indarrean dago eta asko dira (50 lagun inguru) heriotza zigorraren zain dauden presoak. Urteak dira praktikan jarri ez dutela baina, hala ere, heriotza zigorraren baliogabetzea eskatzen dioten nazioarteko erakundeei, ez die inongo jaramonik egiten Jamaikar gobernuak. Are gehiago, azken hilabeteotan, politikari askok heriotza zigorrak berehala praktikan jarri daitezela eskatu dute. Kartzeletan egoera ere ez omen da txantxetakoa. Kartzeleroen esku jasandako jipoi eta tratu txarrei, kartzeletako baldintza eskasak gehitu behar zaizkie. Kartzela askotan sei presok hiru bider bi metroko ziega konpartitu behar dute.
Homosexualitatea
Jakina da jamaikar gizartea oso tradizionala dela eta oso gaizki ikusia dago gizon eta emakumeen homosexualitatea. Are gehiago, Jamaikan homosexualek debekatua dute legez sexu bereko pertsonekin harremanak edukitzea. Debeku horren aurka lanean ari diren giza eskubideen erakundeek urtarrilean gobernuari legea bertan behar uztea eskatu zioten eta gobernuak uko egin dio eskariari. Ingalaterrak, 2005-eko urritik, asilo politikoa eskaintzen die Jamaikatik ihes egin behar duten homosexualei. Musika mailan ere, asko dira, homosexualen kontra abesten diren kantuen letrak eta abesti horiek egiteagatik, arazoak izan dituzte jamaikar reggae abeslari ezagun batzuk, Jamaika kanpoko merkatuetan.
Emakumeen aurkako bortizkeria
Jakina da jamaikarra oso gizarte matxista dela. Oso ondo ikusia dago emakume askorekin dabilen gizona eta oso ohikoa da, haurrak bakarrik hesitzen dituzten emakumeak ikustea. Horretaz gain, urtean, 1000 bortxaketa inguru ematen dira Jamaikan, eta gutxi dira, bortxaketa horiek salatzera ausartzen diren emakumeak. Talde batzuek salatu dutenez, 15 eta 19 urte arteko bost emakumeetatik bat, harreman sexualak mantentzera behartzen dute.

Sizzlaren zuzenekoei boikota. Iturria: http://ehgam2009.blogspot.com
Topikoak apurtu
Ikusten denez, Jamaika ez da guk uste bezain paradisu. Turismo txartelen atzean dagoen irudia, erakusten zaiguna baino askoz ere garratzagoa da. Jamaikak, topiko asko ditu, eta horietako batzuk apurtzera goaz jarraian.
Jamaikaz dugun irudian, jamaikarrak, dreadlocks-ekin (hileko txurroekin) ikusten ditugu beti, marihuanazko zigarroa ahoan dutela, eta ur garden eta ondar zuriko hondartzan etzanda. Benetako Jamaikan, Rasta erlijioaren jarraitzaileak gutxiengoa dira eta oso gaizki ikusiak daude (hemen ijitoekin gertatzen denaren antzera; bien artean dauden desberdintasun guztiekin noski). Zailtasun handiak dituzte lana aurkitzeko eta ez dira Jamaikar gizarte “normalean” integratu. Marihuana (Jamaikarrek, beste izen askoren artean, Ganja deitzen diote) landatzea eta erretzea guztiz debekatua dago, eta marihuana erretzen edo landatzen harrapatzen bazaituzte, kartzelara joan zaitezke. Jamaikako hondartza ederrenak esku pribatuetan daude eta horietara sartzeagatik ordaindu egin behar da. Hotel askok hondartza pribatua dute eta bertara ezin dira jamaikarrak sartu. Jamaikarrek harrizko hondartzekin konformatu beharra dute askotan (hauek ere ederrak izan arren).

Reggae zaletuentzat oharra
Reggae zaletu amorratua zara eta zure ametsetako Jamaikara joan nahi duzu?. Ondo. Kontutan hartu ezazu Bob Marley duela 25 urte utzi gintuela, eta gaur egungo Jamaikak, ez du zer ikusi handirik duela 25 urteko Jamaikarekin (musikalki bereziki). “The Harder They Come”, “Rockers”, “Prisoner In The Street”, “Heartland Reggae” eta antzeko pelikula/dokumentalek zoratzen bazaituzte, eta film horietan ikus daitekeen Jamaikaren bila bazoaz, hobe denbora makina erosten baduzu.

Egun, Jamaikako sound systemetan arrakasta duten doinuak, ragga-dancehall doinu bortitzenak dira, eta musikalki, ez dute zerikusi handirik reggae klasikoarekin (roots reggae delakoarekin alegia). Eta hori, noizbait Jamaikar sound system bat ikusteko aukera baduzu. Oso kontaktu ona izan behar duzu sound systemak antolatzen diren ghettoetan sartu ahal izateko, eta hala ere, zure azal zuri horrekin, inork ez dizu segurtasuna guztiz ziurtatuko. Diruaren usaina du zure azalak lagun. Eta Jamaikara bidaiatzeko diru asko beharko duzu.
ARITZ SOUND SYSTEM
JAMAIKAR MUSIKAREN GARAPENA
Jamaikar musikari buruz hitz egiterakoan, guztioi reggaea datorkigu burura; Bob Marley eta bere taldekideen reggaea zehatzago izateko. Jamaikar musikaren historian, reggaearen eremua gainditzen duten musikak egon dira noski (soca, mento edo calypsoa eta baita espainiarrak iritsi aurretik Jamaikan bizi ziren indiarren musikak, adibidez). Jamaikar musikaren garai zehatz batetara mugatuko gara; 50. hamarkada erdi bukaeratik, gaur egun arte doana.
Zuhaitzaren adarrak (urteak gutxi gora beherakoak dira)

SKA (1958-1964)
AEB-etako jazz, rhythm and blues eta Karibeko mento eta calypsoaren arteko maitasun harremanetik sortutako erritmo zoroa da ska musika. Jamaikaren independentziaren urteetan indarrean egon zena, eta garai haietan, irlan bizi zen itxaropen eta alaitasun sentimenduak primeran islatzen dituen musika da.
Ezinbestekoak: Laurel Aitken, Derrick Morgan, Prince Buster, The Maytals, Skatalites, e.a.

ROCKSTEADY (1964-1967)
Independentzia lortzearekin batera, turismoak indar izugarria hartzen du Jamaikan. AEBetako aberatsak, Jamaikara doaz eguzki eta lasaitasunaren bila. Turistentzat aproposak diren erritmoak garatzen dira irlan; lasaiak eta goxoak dira, baxu elektrikoak protagonismoa hartzen du eta kantuen letrak, maitasunari buruz hitz egiten dute gehienbat.
Ezinbestekoak: Alton Ellis, Ken Boothe, The Paragons, The Techniques, Delroy Wilson, e.a.

EARLY REGGAE (1968-1974)
Musika, jendeak sentimenduak adierazteko tresna da. Independentzia lortu eta gero piztutako aurreikuspenak ez dira bete eta jamaikar gehiengoa miseria gorrian bizi da. Ezin egon hori, musikaren bidez islatzen da eta rocksteady-aren erritmo goxoetatik, reggae-aren lehenengo erritmo garratzetara pasako dira. AEBetan, pil pilean daude afro- amerikarren eskubideak aldarrikatzen dituzten mugimenduak eta mugimendu horien eragina Jamaikara iritsiko da.
Ezinbestekoak: Bob Andy, The Heptones, John Holt, Upsetters, Wailers, Ethiopians, e.a.

ROOTS REGGAE (1974-1981)
Jamaika, lehertzear dago. Beltz harrotasunaren mugimendua, Afrikarako itzulera, Rastafari erlijioa eta ghettoetako bizi baldintza kaskarrak bat egiten dute Jamaikan inoiz ezagutu den musika/giza mugimendu iraultzaileena sortzeko. Sustraietan oinarritutako musika da reggaea. Giza eskubideak eta beltz izatearen harrotasuna. Musikalki, bateria eta baxuaren taupadak nagusi dira; perkusioa, danbor eta haize sekzioaren laguntzaz. Mezu konprometituak eta erlijiosoak nagusi. Reggaea nazioartera zabaltzen da.
Ezinbestekoak: Burning Spear, Culture, The Abyssinians, Dennis Brown, Augustus Pablo, Gladiators, e.a.

DJ edo TOASTERRAK (1969-Gaur egun)
Sound systemetako animatzaileak, mikroa eskutan dutela jendea zirikatzeko eta animatzeko helburuarekin sortzen dira. Denborarekin reggaearen azpi estiloan bilakatuko da eta diskoak etengabe kaleratuko dituzte. Hitz jario musikatua.
Ezinbestekoak: U-Roy, Dennis Alcapone, Big Youth, Dillinger, Prince Far I, e.a.

DUB (1972-Gaur egun)
Grabazio estudioetako teknikoek abesti originalari egindako nahasketa berria. Baxua eta bateria lehen mailan jarri eta gainontzeko osagaiak; ahots horien artean, bigarren mailan doaz era guztietako interferentzi eta soinu efektuekin. Gaur egun, musika elektronikoaren baitan horren ezagunak diren erremixen aitzindari.
Ezinbestekoak: King tubby, Mad Professor, Lee Perry, Prince Jammy, Scientist, e.a.

DUB POETRY (1976-Gaur egun)
Olerki musikatuak. Reggaearen oinarri musikalaren gainean, olerkiak errezitatzen dituzten olerki-ariak. Gai sozial eta politikoak nagusi.
Ezinbestekoak: Mutabaruka, Linton Kwesi Johnson, Oku Onuora, Benjamin Zephaniah, etab. 
DANCEHALL (1981-1989)
Bob Marley hil da. Reggaeak indarra galtzen du nazioartean eta jamaikarrak berriro barruko merkatuari begira jarriko dira, sound systemetara begira. Mezu konprometituek pisua galduko dute eta festarako kantuak nagusitzen dira.
Ezinbestekoak: Barrington Levy, Sugar Minnot, Barry Brown, Don Carlos, Roots Radics, Freddie McGregor, Yellowman, e.a.

RAGGA-DANCEHALL (1989-Gaur egun)
Erritmoak bortitzagoak dira orain. Erritmo kutxak eta soinu digitala nagusi da. Gorputza astintzen dizuten kolpeak. Ahotsak, Dj edo toasterren garapenaren ondorioz, zakarragoak bilakatu dira, zatarrak. Kantuetan sexua, drogak, bortizkeria eta dirua dira gai nagusiak; beti ere, modu arinean landuak.
Ezinbestekoak: Shabba Ranks, Tenor Saw, Cutty Ranks, Chaka Demus & Plier, Lady Saw, e.a.

NEW ROOTS (1994-Gaur egun)
Sustraietan oinarritako reggae musikaren itzulera. Gauzak musikaren bidez aldatu nahia. Mezu konprometituak. 70. erdi bukaerako reggae erritmoak gaurkotuak, soinu eta instrumentazio digitalarekin. Abeslarien artean abesteko era melodikoa eta raggarena tartekatzeko joera; sing-jay estiloa.
Ezinbestekoak; Garnett Silk, Luciano, Everton Blender, Morgan Heritage, Sizzla, Bushman, Anthony B, e.a.

-------------------
REGGAE MUSIKAREN KRONOLOGIA
1494-1981 urte artean Jamaikaren historia eta reggaea ulertzeko ezinbestekoak diren hainbat gertakari ematen dira. Horietako garantzitsuenak laburbiltzen saiatu gara jarraian:
1494
Cristóbal Colon Jamaikara iristen da. Bertan bizi ziren Arawak herritarrek Xaymaca deitzen zioten irlari.
1523
Afrikatik indarrez lehenengo 300 esklaboak iristen dira Jamaikara. Espainiarrek irlako indiar guztiak akabatu dituzte.
1655
Ingalaterrak Jamaika bereganatzen du eta Afrikatik ekarritako esklabutzarekin jarraitzen du.
1692
Lurrikara izugarri batek Port Royal hiria urperatzen du. Port Royal Karibeko piraten gotorleku zen. Munduko hiri gaizto eta aberatsena omen zen garai hartan eta era berean, kultur maila handikoa (Londonen pareko).
1739
Ingelesen atzaparretatik ihesi, irlako erdialdean dauden mendietan ezkutatu diren esklaboek, autonomia lortzen dute. Afrikako ohiturak mantentzen saiatzen dira. Cimarons-ak dira.

1887
Marcus Garvey jaiotzen da. Garvey izango da beltz harrotasunaren eta Afrikarako itzuleraren bultzatzaile nagusia. Afrikan, mundu osoko beltz esklaboak askatu eta ama lurrera bueltatuko dituen errege beltza koroatuko dela iragartzen du.
1930
Etiopian, estatu golpea eman eta gero, Rastafari Makonnen jauntxoa, Etiopiako enperadore koroatzen da. Haile Selassie da, erregeen errege, jaunen jaun, Judeako leinuaren lehoi konkistatzailea. Jamaikarrek Marcus Garvey-k iragarritako salbatzailea dela sinistu nahi dute eta jainkoaren ordezkari izendatzen dute. Rasta erlijioa sortzen da.
1945
Otsailaren 6an, Robert Nesta Marley jaiotzen da St. Ann´s konterriko Nine Miles-en.
1948
Milaka jamaikar Ingalaterrara doaz lan bila.

1953
Bunny eta Skully-k Jamaikako historian lehen grabaketa egiten dute. Kantua “I Love You” izena du.
1954
Clement Coxsone Dodd-ek Studio One grabazio estudioa sortzen du. Jamaikar musikaren historia ulertzeko ezinbestekoa.

1962
Jamaikak independentzia lortzen du. Bob Marley-k bere lehen kantua singela du “One Cup Of Coffee” eta “Judge Not” abestiekin. Jamaikan danborrak eta perkusioak debekatuak daude, rasta erlijioarekin eta marihuanarekin lotura dutelako.
1966
Haile Selassie Etiopiako diktadoreak Jamaika bisitatzen du. Jamaika AEB-etako turismoaren erreferente bilakatzen da.
1972
Bob Marley eta Wailers-ak Island diskoetxearekin sinatzen dute. Nazioarte mailako arrakastaren hasiera da.
1973
Jamaikar jatorria duen Kool Herc-ek sound systema estreinatzen du New York hirian. Raparen hastapenak dira.
Flyer Kool Herc festa. Iturria: www.rimador.net
1975
Haile Selassie hiltzen da. Burning Spear musikariak “Marcus Garvey” diskoa kaleratzen du. Sustraizko reggaearen urrezko aroa hasten da.
1981
Maiatzak 11, Bob Marley hiltzen da. Reggaeak nazioarte mailan duen oihartzunak indarra galtzen du.