01-TOPE BWANA

Info

Tope Bwana, 1989an Molotoff Irratian emititzen hasi ginen irrati saioaren izena zen. La polla Records taldearen izen bereko kantuan oinarrituta, esklabutzari eta zurien kolonialismoa basatiari erreferentzi eginez. Saio musikala, orohar, reggae eta funk-rock doinu beltzak uztartzen zituen, tarteka, zuzeneko nahasketa ganberroak eginez (perkusio edo baxua soinuak zuzenean. Iñaki Esnal, Rikar eta antzeko gonbidatuekin :-) Eskerrik asko guztiei.

Aurretik, Baxilada irrati saioa egina genuen Hernaniko koadrilarekin. Molotoff Irratiak udal eraikinean izan zuen lehen egoitza "mitikoan" :-)