REVOLUTIONARY BROTHERS MIXTAPE2008
SARRERA
Zer esan Iker eta Unairi buruz. Musikalki, anaiak izan direla urte askotan eta zorte haundia izan degula beraiek eazagutu eta beraiekin hainbat ekimenetan elkarrekin aritzeagatik. Pertsona zintzo eta jatorrak iruditu zaizkigu beti. Gertukoak eta atseginak harremanean. Umiltasunez, proposatutako edozein ekimen zoroan parte hartzeko prest beti:-)
Musikalki militante eta hiperaktibo :-)
Web orri honetan azaltzen diren antzeko artixta askorekin gertatu bezala, zorretan gaude beraierik. Euskal kultura aberasteko bidean izugarrizko lana egin duten beste lagunak dira, ea noizbait merezi duten errekonozimendua jasotzen duten.
Eskerrik asko Iker eta Unai.

Elkarrizketa
REVOLUTIONARY BROTHERS
IRAULTZA ANAIEN AURKEZPEN TXARTELA
Iraultza anaiek pauso berria eman dute. Urteak dira maite duten musika irrati saio eta disko jartzaile sesioen bidez zabaltzen dutela Euskal Herri zein kanpoko txoko desberdinetan. Antolatzen dituzten sound system eta sesioekin nahikoa ez eta orain, jamaikar musikaren zabaltze bidean mixtapea grabatu dute. Aitzaki hori hartuta gurean ditugu berriro grabazio honi buruz hitz egiteko.
A: Mixtape deitzen diogu baina dagoeneko aro digitalean gauden honetan kaseteak nahiko ahaztuta daude, ezta?
Iker: Bai, teknologi berriek ematen dituzten aukeraz baliatu gara eta digitalean grabatu dugu ondoren sarean jartzeko guztion eskura. Barcelona Reggae Town web orriaren bitartez zabaltzen dugu dohainik.
A: Nola izan da grabatzeko prozesua?
Unai: Nahiko korapilatsua izan da eta bi urte eman ditugu grabazioa prestatzen. Teknikoki eta aukeraketaren aldetik lan txukuna egin nahi genuen eta horrek denbora asko eskatzen du.
A: Eta musika aukeraketa?
Iker: Reggae zaharra eta berria nahastu ditugu nahiz eta roots reggaearen new roots delakoa nagusitzen den. Riddim klasikoak sartu ditugu eta baita azken ekoizpenak ere. 2007ko ekoizpen dezente erabili ditugu.

A: Grabazioaren berezitasunetako bat dubplate delako kantuetan dago; hau da, abeslari batzuek espreski zuen sound systemarentzat grabatutako kantuak.
Unai: Dubplate-ak King Konsulekin hasi ditugu gure abeslaria delako eta besteak bidean topatu ditugun abeslariak dira. Guri dagokigunez Utan Bassum (madrilgo abeslari ona), Yanu Donostiako mc-a, Luciano, Sister Nancy, Morodo, eta abar. Gustukoak ditugun abeslariak aukeratu ditugu.
A: Guztia aurkezteko dossier txukuna prestatu duzue, informazioa ugarirekin eta ondoren BCN Reggae town-eko jendearen bidez interneten eskegi duzue.
Unai: Bai, eurek lan bat eskatu ziguten web orrian jartzeko eta orduan, prestatzen ari ginen mixtapea web orrira moldatu genuen BCN Reggae Towneko jingle eta moldaketa batzuekin.
A: Grabazioa dohainik banatzen duzue. Nola lortu dezake jendeak.
Iker: Bi aukera daude. Bata errazena BCN Reggae Town web orrian sartzea da eta bestea, gure myspacetik hartzea da (myspace/revolutionarybrothers.com). Download free aukeran zanpatu eta listo. Oso erraza da.
A: Grabazioaren aurretik festa askotan parte hartu duzue. Behin mixtapea kalean dagoela ate gehiago zabalduko dizkizuela uste duzue?
Unai: Bereziki Madril eta Bartzelonatik jende askok idatzi digu sesioa gustatu zaiola esanez eta grabazio honek ezagunagoak egingo gintuen kanpoan. Dena den, ez da erreza kanpoan aritzea eta ez pentsa orain askoz ere ate gehiago zabaldu direnik.

A: Oker ez banaiz duela gutxi Ingalaterran eta Galesen egon zarete saioa eskaintzen. Zer moduzko esperientzia izan da? Desberdintasun handiak aurkitu dituzu, maila musikalean,Euskal Herriko egoerarekin?
Iker: Oso ondo pasa dugu. London eta Newport-en egon gara eta reggae munduko jendea ezagutzeko aukera izan dugu.
Unai: Musikalki jendeak kultura musikal handiagoa du. Gure festetara etorri direnak ez zuten reggae zaletu itxura handia eta batzuk agian ez ziren soilik reggae zaletuak baina asko apreziatzen dute musika hau eta ondo ezagutzen dute. Kultura musikal handia dute.
ARITZ SOUND SYSTEM

Unai eta Iker, biniloen aztiak :-)
