SOULJAZZ RECORDS

SOULJAZZ

SOUL JAZZ RECORDS 

Soul Jazz Records London hiriko diska denda bezala jaio zen. Musika beltzean espezializatua (Soul, Jazz, Rocksteady, Funk, Ska, Samba, Blaxplotation...) gaur egun oraindik ere Ingaleterrako hiriburura joanez gero (eta musika onaren maitale izanez gero) derrigorrezkoa da bisita. Musika mota honetako diska asko dagoeneko deskatalogatuak edo lortu ezinak zirela ikusirik disketxe propioa sortzea erabaki zuten Universal Sound Records bezala hasieran eta Soul Jazz Records bezala 1991ean. 



Hasiera batean Black Jazz Records disketxeak 70. hamarkadan kaleratutako diskak berreskuratzen hasiko dira. Zigiluko lehen bost urteetan Doug Carn, Calvin Keys edota Walter Bishop belako musikarien diskak berreskuratu eta reeditatuko dituzte, 20 Cd eta Lp guztira. Black Jazz zigiluaren ezaugarrietako bat multinazional haundiekiko mantentzen zuen independentzia zen eta honek sormen haundiko lanak kaleratzeko aukera eman zion. 
Honetaz gain, Soul Jazz disketxeak "Nu Yorica" izenpean, 70. hamarkadan New York-eko cubatar eta portorikoar komunitateak egindako musika asko josotzen duten bi bilduma kaleratu berri ditu, afroamerikar eta latinoen arteko soinu nahasketek inoiz eman duten emaitza onenak jasoaz. 


Latin, soul eta jazz doinuak kaleratzeaz gain Soul Jazz disketxeak ere Reggae, Funk eta aurrez aipatutako musika estiloen arteko harremana zein estua den erakusten duten bildumak ere kaleratzen ditu, "100% Dynamite" izenpean. Bertan Lee Perry, Toots and the Maytals, Jackie Mittoo, Augustus Pablo, Tommy McCook edota Skatalites-en grabazio nahiko ezezagunak jasotzen dira eta guztietan Karibea eta EEBBetako komunitate afroamerikarraren arteko gertutasuna usain daiteke. Bilduma hauek gainera arrakasta haundia lortzen ari dira Ingaleterran. Soul Jazz-ek kaleratzen dituen disken kalitate musikala oso haundia izateaz gain, disken aurkezpena eta barruan talde eta musikariei buruz aurki daiteken informazio anitza azpimarratzekoak dira. Horretaz gain Soul Jazz-ek Dj-en sesioak eskeintzen ditu ,"100% Dynamite Session" deiturikoak, eta Europa osoko club desberdinetan fama haundia lortzen ari direnak. 




BANDA BLACK RIO 
Rio de Janeiroko Samba eskoletan sortutako talde honek Sambacon, Jazz eta Funk estiloak maixuki nahasten zituen. Oberman Magalhaes-ek sortu zuen eta hiru diska grabatu zituzten. EEBBetako Black Panters mugimenduarekin erlazio haundia zuen Black Rio mugimenduko partaide izan ziren. 


NU YORICA 2 
70. hamarkadan Nueva York-eko komunitate latinoak grabatutako doinuak jasotzen dituen bilduma da. Funk, Jazz eta Soul erritmoak doinu latinoekin uztartuta. Orain artean nahiko ezezagunak ziren taldeekin osatutako bilduma. 


BARRIO NUEVO 
New York-en Portorrikoko komunitateak "nuyoricas" izena jaso bazuen Los Angeles-en mexikoko emigranteek "chicano" ezizena jaso zuten. Barrio Nuevo izeneko bilduma honetan ere sustrai latinoak eta musika afroamerikarraren arteko nahasketa entzun daiteke. Originalki Salsoul zigiluak kaleratu zuen. Salsoul zigilua disko musika kaleratzen zuen disketxeen artean maila altuenetakoa mantendu zuena izan zen. 


FAITH 
Erlijio desberdinen musik jasotzen du. Soul Jazz zigiluak hasieratik musika mota hauen sustraietan ikertzeko borondatea erakutsi du eta diska honetan ahotsak eta danborra eta perkusioek dute garrantzia. 



300% DYNAMITE 
Jamaikako sustraiak: Ska, Rocksteady, soul, reggae, dub...Augustus Pablo, Jackie Mittoo, Shark Wilson eta abar luze bat. Azalpen gehiagorik behar? 

Eguraldi ona datorrela dirudien honetan haurrak baino gehiago gozatuko dut nik. 

(erreportaje hau Microklimak idatzi zuen)
MICROCLIMA