Info
Selektah Kolektiboa noizbat eratuko genuela pentsatu aurretik ere, Añorgako lokalean saioa eskeini genuen Zigor DZ, Daddy Jeff eta hirurok. Lehenengo emaladiak ziren. DZ eta Daddy Jeff elkarrekin lehen saioak (gutxi batzuk) ematen hasiak ziren Daddy Jeff izenpean. Hernaniko EHE eta Molotoff irratiak antolatuta...


Daddy Jeff eta Zigor DZaren hastapenak. Teknikoki erenola aldatu diren gauzak :-)
Añorgako lokalarekin betidanik izan degun harremana bereziaren adierazle izan ziren lehen saio hauek.

Webean zehar, Añorgako lokalean egindako hainbat saioen berri ematen degu baina nik uste hauxe izan zela lehenengoa. Aurreko mendeko 90. hamarkadaren azken urteak izango ziren...

Garai hartan ezagutu genuen Añorgako gazte jendeak hurrengo urteetan zein jende ederra den berretsiko ziguten behin eta berriz. Aupa zuek!
