AFRIKA-elkarrizketa

AFRIKA - ENTZUN
Euskal soulak Afrika izena du.
Etsaiak taldearekin kolaboratu izanagatik ezaguna den arren Afrikak, diska kaleratu aurretik, beste proiektu anitzetan parte hartu eta oraindik ere parte hartzen du. Horien artean, aipatzekoak dira Keu, Etsaiakeko beste partaidearekin egindako elkarlana, Rudo & Friends Sound System house proiektua eta bere garaian, Ke Rule reggae taldearekin egindako ibilbidea. Orain berriz, buru belarri sartuta dago bere priektu pertsonalean eta horren emaitza kaleratu berri duen diska da.
E! Hainbat musika proiektuetan murgilduta ibili zara azken urteotan eta orain, bakarlari modura diska kaleratu duzu. Nola izan da prozesua?
A: Hiru urte dira Fermin Muguruzak diska ateratzeko proposamena egin zidala baina garai hartan ez nuen nire burua eszenatokien aurrean talde bat zuzentzen ikusten eta hiru urte behar izan ditut erabakia hartzeko. Horretan asko lagundu dit Rudo & friends sound systemekin aritu izana nik nintzelako abeslari nagusia eta orain nire burua gai ikusten dut zuzenean taldea gidatzeko.
E!: Azken urteotan musika estilo oso desberdinak jorratzen dituzten proiektuetan aritu zara. Estiloen aniztasun hori diskan nabaritzen da?
A: Bai neurri batean. Diska honetan musika estilo desberdinak entzun daitezke eta hori nire gustu musikalen islada da, denetarik entzuten dut eta diskan dauden kantuetan ere estilo desberdinak nabarmendu daitezke.
E!: Diska egiteko garaian ere hainbat lagun izan dituzu kolaboratzaile modura baina agian horietatik Israel Monzoncillo eta Ernesto Maestro azpimarratu beharko genituzke ezta?
A: Bai. Israel eta Ernestorekin ekoiztutako diska da, hiruron artean egindako diska da nahiz eta aurpegia nik ipintzen dudan. Horretaz gain, kolaboratzaile pila izan dut diskan; Sorkunek ahotsekin lagundu dit, Bigie Mok ere olof hizkuntzan abesten du, Jon Urrutia pianoetan, Borja Berrueta baterian, Gorka Escauriaza baxuan, Travisen scratchak eta Fermin Muguruza eta Kontrabandako jende guztia ere. Oso pozik nago eta asko eskertzen diet guztiei emandako laguntza.
E!: Musikari asko izan dituzu lagun baina horrelako musika estiloak jorratzen dituzten disketan geroz eta musikari gutxiago aritzen dira, erritmo kaxak, sanplerrak eta konputagailuek musikarien lekua hartu dute.
A: Bai baina niretzat musikariak dira inportanteena. Letrak eta ahotsak edonorrek sartzen ditu baina zenbat eta musikari gehiagok parte hartu orduan eta osatuagoa izango da emaitza eta borobilagoa ematen duzun ikuskizuna.

Afrika zuzenean. (Arg: Piru Lamiako. bilbaoenvivo.wordpress.com)
E!: Zuzeneko emanaldietarako ere inportantea izango da musikarien presentzia baina ahots gehienak zuk sartu dituzula kontutan izanda nola moldatuko zara zuzenean?
A: Egia da diskan Sorkunekin grabatutako kantuetaz gain ahots gehienak nik sartu dituda baina zuzenekoetarako lagun bat edukiko dut ondoan eta berarekin egingo ditut koroak.
E!: Diska Garate esutioetan grabatu duzue eta Kaki izan da soinu teknikaria. Kontutan izanda Kakiren ibilbide musikala nola moldatu da zuena bezalako musika estilora?
A: Kaki profesional haundia da eta oso ondo moldatu da gure musikara. Esperientzia haundiko musikaria da eta denbora osoan egon da aholkuak ematen. Letrekin ere lagundu digu Bizkaiera txarto geratzen dela esaten zigun brometan eta nola esan behar genuen esaten zigun. Oso ondo moldatu gara berarekin.
E!: Diska kalean da dagoeneko eta orain promozio lana eta kontzertuak ematen hasiko zarete. Dena den, Euskal Herrian horrelako musikak duen ohiartzun txikia ikusita lan haundia dago oraindik egiteko. Euskal Herrian baino kanpoan arrakasta gehiago izan dezakeela uste duzue?
A: Guk lantzen dugun musika ez da oso ezaguna Euskal Herrian eta gutxiago euskaraz egiten bada baina Euskal Herrirako diska egin dugu eta gero, hemendik kanpo entzuten bada primeran.
E!: Askotan esan da euskara oztopoa dela kanpora irtetzeko garaian. Ados zaude horrekin?
A: Ez dut uste. Ferminek euskaraz kantatzen du eta kontzertuak mundu osoan zehar ematen ditu. Nik erderaz abesteko aukera izan dut beti baina euskaraz egiten dut.
ARITZ SOUND SYSTEM
