ASTEBURU MUSIKATUAK 2008

----

2008. urteko Asteburu Musikatuen informazio gutxi daukagu gordeta. 
Hau fundamentua :-) 
Hori bai, aurreko urteetan bezala, maila altuko musika aukeratzaileak izan genituen gure artean eta doinu goxo eta dotoreak eskeini zizkiguten, bakoitza bere estiloan. 
Hauek adibide batzuk: 



RUDE KANKA 
Lehen aldiz izan genituen gure artean Donostiko lagun hauek. Denborarekin Euskal HErriko sound system mugituenetakoan bilakatuko zen eta jamaikar musikarekiko duten maitasuna lau haizeetara zabaldu zuten. 
 




Horela aurkezten zuten euren burua: 

Rude Kanka Sound bi gazte donostiarrek osatutako proiektu berriaren izena da. Reggae musika beraien belarrietara iritsi zenean, zerbait aldatu zen beraiengan, eta kuriositateak mundu honen atzean aurkitzen zena ezagutzera eraman zien. Sustrai zaharretatik hasita reggaearen barruan existitzen diren estilo eta erritmo desberdinak bilatzera eta aurkitzera eraman die, hauen artean hurrengoak aurkitu daitezkeelarik: roots, dub, ska, rocksteady, skank, dancehall, new roots, UK dub.... Bere sesioek reggae musika sound system erara zabaltzean datza, betiere jendeari bibrazio positiboez osatutako egonaldi dibertigarri bat eskainiz. 





BABYLON SUTAN 
Euskal Herriko uhin independienteetan geroz eta gehiago izan dira reggae musikari eskeinitako irrati saioak. Horietako bat izan da Davidek gidatutako Babylon Sutan izenekoa.

 

 

Horretaz gain, musikari trebea da David. Web orri honetako Artixten Topaketan ere aurkitu ahal dezu Rude Kankakoen sound systemarekin batera melodika joaz. 



Urte batzuk beranduago, Tacumah izeneko taldea sortuko zuen, hainbat lagunekin batera eta kantu ederrak sortu dituzte diskoan zein zuzenekaon guztiok goza ditzagun. 




DADDY JEFF 
Ezin falta gure Igandeko Sargorietan. Gutxi iango dira Euskal Herrian musikaren inguruan horrenbesteko indarrez militatu duten musikari, abeslari edo disko jartzaileak. 

Oraingoan ere dotorezi handiko saioa eskeini zigun. Daddy Jeff, Daddy Jeff, Daddy Jeff, Daddy Jeff... (deelay :-)