ANTOLATZAILE

ANTOLATZAILE. AZALPENA ETA ESKERTZA.

Iragan mendeko 90.hamarkada hasieran, musika beltzaren zaletuak ginenontzat gauzak ez zeuden batere ondo. Internet oraindik gurera gerturatu ez zen garaian, zaila zen musika lortzea (dirutza eskura ez bazenuen behintzat, eta ez zen gure kasua :-). Tarteka, biniloren bat erosteko nahiko pezta aurrezten genituen, baina musika, gehien bat, kasetetan egindako grabazioetan lortzen genuen. Honekin edo harekin egindako elkartrukeak ziren, eta grabazio baldintzak txarrak eta informazioa eskasak ziren. Irrati gutxi batzuei esker (Egin irratia, RAd3 edo Molotoff irratia bezalako irrati libreak) musika berria entzuteko aukera genuen.

Gure gustuko taldeak ikustea berriz, ametsa besterik ez zen (Bilbon hasi ziren Massive/Rasta shopeko Jaime, Iñaki Yarritu eta lagunak 1991. urtean reggae kontzertuak antolatzen, Aste nagusian. Burning Spear, Culture, Augustus Pablo etab.  Hernanin berriz, musika beltzari dagokionez, basamortua nagusi bazen ere, 80. hamarkada amaieran Israel Movements izan genituen... harrigarria bada ere :-) 

Gauzak honela bi aukera genituen; bata, taberna zuloan garagardoa eskutan dena kaka bat zela esatea, eta bi, negar egiteari utzi eta gu geuk gustokoa genuen musika bultzatu eta Euskal Herriko lau txokoetara zabaltzea. Azken aukera hau hartu genuen eta hauxe izan da emaitza... 

Eskerrik asko bihotz bihotzez, urte guzti hauetan gurekin batera edo guk antolatu ditugun ekintzetan parte hartu duzuen guztioi. Zuek gabe ezinezkoa izango zen hau guztia...

 

Hona hemen antolatutako ekintza zoroetako batzuk :-)

 

ARTIXTEN TOPAKETA


ASTEBURU MUSIKATUAK


BERTSOUND SYSTEM


GRAFFITI LEHIAKETA


HIP-HOP EGUNAK


KALEJIRA MUSIKATUA


MOLOTOFF IRRATIA FESTAK


MOLOTOFF IRRATIA TXOSNA


MOZORRO FESTA


REGGAE ASTEA


ROCK ASTEA


TXARLA-TAILER-ERAKUSTALDIAK