DV-Spraikada festa Mutriku 2009

DV-Spraikada festa Mutriku 2009

MUTRIKU
'Spraikada-09' ekitaldiak kolorez eta ikuskizunez beteko ditu kaleak
Euskal Herriko VI Graffiti Lehiaketa Mutrikun izango da larunbatean


15.07.09 -
A. GORRITIBEREA
| MUTRIKU.

'Spraikada-09' ekitaldiak kolorez eta ikuskizunez beteko ditu kaleak
Mutriku quedará engalanado con diez murales ciertamente llamativos a partir del sábado. /GORRITIBEREA
DV.

 

Graffitiak orain arte askotan arrotzak izan baziren, erabat integratzaileak bilakatuko zaizkigu oraingoan. Izan ere, Mutriku sortu zeneko 800. urteurreneko ekintzen artean, Spraikada-09, Euskal Herriko VI. Graffiti Lehiaketa Mutrikun ospatuko baita hurrengo larunbatean egun guztian zehar.
Topagunea, Euskara Elkarteen Federazioko Gazteen sailak eta Mutrikuko Udalak elkarlanean antolatu duen ekimenak, erantzun polita izan du, izan ere lehiaketara 25 lan aurkeztu bai dira, horietatik 10 aukeratu dira jadanik, eta hamar horien artean izango da lehia larunbatean. Lehen hirurek puntako sariak izango dituzte Udaleko Kultura zinegotzia den Iratxe Garagartza eta Topaguneko teknikaria den Sonia Perez-ek atzo aurreratu zutenez.


Baina ez da hau ekintza bakarra izango, izan ere herriko hamar guneetan beraien lanak margotzen dituzten bitartean, Dj, break dance eta baita Bertsound System delako emanaldiak izango bai dira.
Muralak margotuko diren hamar guneak dagoeneko zurituta daude larunbatean margotuak izan daitezen, hamar gune horiek erabat integratuak geldituko direlarik.