2004 MENDARO Urriak 2

SARRERA ETA EGITARAUA

Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak antolatuta, 2004. urtean Euskal Herriko Graffiti Lehiaketa ospatu zen Mendaron. Aurretik, txoko desberdinetako graffiti margolariek euren proposamenak helerazi zizkieten Topaguneari. Hauen artean aukeratutako irabazleekin, Graffiti margoketa eta ekitaldia antolatu zen Mendaron. Gure esku egon ziren eguna musikaz jazteko lanak eta baita Hip-Hoparen inguruko hainbat tailer eta erakustaldi egitea ere. 


Hauxe EGITARAUA

EUSKAL HERRIKO GRAFFITI LEHIAKETA 
GAZTE SORTZAILE SARIAK 


Lehiaketa eguna egituratzeko proposamena 
Urriak 2 larunbata 

10:00-14:00 
Graffiti lehiaketa. Lehiaketa irabazi dutenek herriko hainbat paretetan graffitia margotu. 

Tarte horretan hainbat tailer egongo lirateke jendearen eskura (11:00etatik aurrera). 

1- GRAFFITI TAILERRA. Jendeak graffitiaren teknikak ezagutu eta praktikan jartzeko aukera izan dezan. Monitore bat. Materiala: koloretako spraiak, panelak... 
Monitore lanetan: Donostiako Iñaki. 1. gunea (INDUSTRIALDEA). 

Beste tailerrak 5. gunean izango dira (herriko plazan) 
2- SCRATCH ETA DJ TAILERRA. Musika pintxatzeko, nahasteko eta scratch-ak egiteko teknikak erakutsi. Materiala: Bi plato technics, nahasketa mahaia, soinu ekipoa... 
Monitore lanetan: Selektah kolektiboko partaidea den DZ



3- MUSIKA ORDENAGAILUZ EGITEKO TAILERRA. Bakoitzak bere etxean musika ordenagailu bidez nola egin dezakeen erakutsi + ahots teknikak. Lehen kontaktoa. Materiala: Ordenagailu portatila, soinu ekipoa... 
Monitore lanetan: Selektah Kolektiboko Daddy Jeff. 

Oharra: Azken bi tailer hauek soinu ekipo potentea behar dutenez bata bestearen segidan egingo dira eta ordubeteko iraupena izango dute. 

4- PERKUSIO TAILERRA. Perkusioak jotzen ikasteko gutxieneko ezagutza. Teoria eta praktika. Materiala: Perkusioa. 
Monitore lanetan: Odei. Urtebete eman du Kuban perkusio klaseak jasotzen. 



5- BREAK DANCE TAILERRA 
Gorputzaren espresioa musika eta dantzaren bidez lantzeko teknika. Materiala: Sintasol, soinu ekipoa, musika jarriko duen Dja... 
Monitore lanetan: Intxaurbreak taldeko Diego (+ laguntzailea). Break Dance irakaslea. 


14:30 
Bazkaria.
 

Bazkaldu eta gero graffitiak margotzen jarraituko dute eta bitartean musika jarriko genuke. Bitartean iluntze parteko ekitaldirako eszenatokia teknikoki prestatzen da. 

---------------

EKITALDIA 

17:00 
Sari banaketa. 

Aurkezlea (Sonia edo antolatzaileren bat) + musika. Lehiaketaren berri eman eta irabazleen izenak + sariak banatu. 

17:30 
Jaialdia.
 
Dzren musika + scratch erakustaldia + ekitaldiaren aurkezpena Daddy Jeff-en eskutik (Nor garen, zeintzuk parte hartuko dugun eta zer egingo dugu). 

18:00 
Aritz Sound System eta Dzren musikarekin break dantza erakustaldia Iruñeako lagunekin (10”) 

18:15 
SELEKTAH SOUND SYSTEM 

Aritz Sound System eta Dz musika aukeraketan, Daddy Jeff eta Wanka mikrofonoan eta Odei perkusioetan. Bi edo hiru kantu abestuak (baseak eta letrak abeslarien esku). 

18:30 
Odeiren bakarkako sesioa
(berak aukeratutako basearekin). 

18:45 
INTXAURBREAK breakerren sesioa. 

19:10 
SELEKTAH SOUND SYSTEM II. 

Azken kantu abestuak + perkusioa + breakerrak + mikro irekia... 

--------------
--------------

PRENTSAN 

Horrela aurkeztu zen GAZTEZULO aldizkarian MENDAROKO ekitaldia: 


Graffiti onenak Mendaron 
2004/09/03 


artea 
erreportajea 

Graffiti onenak Mendaron 

Graffiti zalea zara? 
Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak, Euskal Herriko Graffiti lehiaketa antolatu du. Lanak aurkezteko epea hilaren 25an amaituko da, eta urriaren 2an aukeratuko dituzte irabazleak, Mendaron egitekoa den jaian. 

Topaguneak, "gazteen sormena bultzatzeko", Gazte Sortzaileak sariak abiatu ditu aurten, hainbat erakunderen laguntzaz. Bi helburu nagusirekin jaio dira sari hauek: gazteen izaera sortzailea sustatzea eta gazteei kultur jarduerak sortzeko eta zabaltzeko bideak eskaintzea. Aurrerantzean, zenbait esparrutako proiektuak (musika, dantza, komikigintza, marrazkia, antzerkia, gorputz adierazpena) lagundu eta saritu nahi dituzte, eta aurtengoan, graffitien txanda izango da. 

Azken eguna hilaren 25a 

Esan bezala, lehiaketan parte hartzeko epea irailaren 25ean amaituko da eta gaia euskara da. Lanaren zirriborroak honako helbidera bidali behar dira: Topagunea Arlozabal 8 bis, 1. C 
48220 Abadiño Bizkaia 
(tel: 94 6215116). 

Taldeek zein norbanakoek parte har dezakete, eta irabazleak urriaren 2an jakinaraziko dituzte. Topaguneak Mendaron jaia antolatu du egun horretan, eta finalistek euren lanak horma batean paratzeko aukera izango dute. Epaimahaiak erabakiko du zein egile saritu. 

Bestelako kultur adierazpenak 

Graffitigileak izango dira egun horretako protagonista. Hala ere, antolatzaileek egitarau aparta osatu dute, eta bertan ez da faltako gaur egun punta-puntakoak diren beste kultur adierazpen batzuk gertutik ikusteko aukera: Dj-ak eta scratch-a, perkusioa, break dantza? Tailerrak ere egingo dituzte. Festa handia Mendaron, beraz. 

Egitaraua 


10:00-14:00 Finalistak aukeratzeko, parte hartzaileen erakustaldia Tailerrak: graffitiak, Dj-ak, scratch-a, perkusioa, break dantza eta musika ordenagailuz egiten ikasteko tailerra 


14:30 Bazkaria 
17:00 Sari banaketa 
17:30 Scratch eta skate erakustaldiak 
18:00 M.A.K Ipar Euskal Herrikotaldearen kontzertua 
18:30 Aritz Sound System Dj-aren eta Intxaurbreak dantza taldearen erakustaldia 
18:45 Selektha Sound System-en emanaldia