DONOSTI KILOMETROAK 09 HIP-HOP EGUNAK

AZALPENA

2009. urteko Kilometroak jaia Donostian ospatu zen. Zurriola ikastolak antolatuta, Hip-Hop gune bat prestatzeko proposamena egin ziguten. Erronka zen guretzat eta ohiko baliabide urriekin, aurrera atera genuen egitasmoa. Asteetako prestakuntza izan zen, bilerak eta jende askorekin harremana. Azkenean, egun osoko egitaraua prestatu genuen. Ohikoa genuenez, goizean tailerrak antolatu genituen , graffiti/break dantza (Urban13 eta lagunak) eta skratx tailerrak (DZ eta Daddy) . Arratsaldean berriz, dantza eta abeslarien erakustaldiak (121Krew, Maisha, etab), eta tartean Bertsoun system saio berria (Silbeira, Binaspre).

Beti gertatzen zitzaigun bezela, nahiko lan genuen soinu ekipoak muntatu, teknikari lanak egin, musika jarri, bokatak eskatu eta banatu eta orohar jende guztia kordinatzearekin. Argazkiak ateratzeko tarterik ez... 

Hemen azaltzen direnak, maila altuko argazkilariak egin zituen, zalantza gabe (eskerrik asko). Zoritxarrez, ez dakigu nork egin zituen eta ez dugu gogoratzen nondik lortu genituen... 


121 Krewko lagunak (Endika, Rufo, Imanol) eta Maisha. Estiloz gainezka. 


Maisha lehen lerroan. Mundua jateko prest. 


Endika Lahaine, erreleboa hartuaz. Daddy Jeff, erreleboaren zain :-)

Seguru gaude, egun hartan egondako jende askok material interesgarria duela web orria osatzeko aproposa :-)