Info-egitaraua-aurrekoaren balorazioa
Hip-Hop egunaren bigarren edizio honetan gauzak errazago izan ziren. Arrakasta izan zuen lehen edizioaren eskema jarraitu genuen eta aurrekoan (eta beti bezala) inguruan izan genuen jendea izan zen dena ondo ateratzeko gakoa. Eskerrak guztiei.
2006ko Hip-Hop egunaren argazki edo irudirik bai?
Kartelaren egilea: Mik Dirty Vinyl
---------
Horrela aurkeztu genuen bigarren edizioa:
HIP-HOP EGUNA 2006
HERNANI
Jaialdiaren helburuak:
1- Hip-Hop aren mundua ezagutaraztea. Ikasi eta erakutsi.
2- Euskal Herrian Hip-Hop kulturaren alor desberdinetan lan egiten dutenak ezagutarazi eta elkar ezagutu daitezela.
EGITARAUA
09:30 Tilosetan zita. Graffitiak margotzeko panelak (12) muntatu eta soinu ekipoa prestatu.
11:00 Graffitiak margotzen hasi (egun osoa edukiko dute)
BREAKDANCE tailerra. Donostiako Diego.
14:00 Bazkaria. Jaialdian parte hartzen dutenei (graffitilari, break dantzari eta abeslari + dj-ei)
15:00 RAP REGGAE sesioak.
16:30 BREAKDANTZARIAK
17:00 EUSKAL HERRIKO RAP ABESLARI GAZTEEN II. TOPAKETA
Partaideak eta ordena:
1- IKER (Microparasitos). 2 abeslari + dj biniloan...............4 kantu.
2- Donostiako 2 abeslari...................................4 kantu
3- UNAI Irun. 3 abeslari + baseak Cdan (beraiek)...............4 kantu
4- JOSU, PAULA ETA ADRIAN. Hernani. 3 abeslari + Baseak Cdan (guk jarri?).....4 kantu
5- IMANOL. Ordizia. 2 abeslari + Dj........................................................3-4 kantu
Amaieran: FREESTYLE. Nahi duten abeslariak tartekatuko dira (denbora mugatua)