HERNANI HIP-HOP EGUNA 2010

HIP-HOP EGUNA-Hernani - 2010

2010. urtekoa, guk antolatutako azken Hip-Hop eguna izan zen Hernanin. Dagoeneko osasunez oso pattal genbiltzan baina, beti bezala, inguruan izan genituen lagun ederrei esker, aurrera atera ahal izan zen ekimena. Eguraldia ere lagun izan genuen eta Tilosetako guneaz topera gozatzeko aukera izan genuen.

Arratsaldean espazio berean TXalaparta festa ospatzen zela eta (klasiko bat ere Hernaniko kultur mugimenduan), oraingoan goiz-eguerdira mugatu behar izan genituen ekintzak.

Harrigarria bada ere, oraingoan, behingoz bada ere, esandakoaren lekuko diren argazkiak ditugu (ez nahi bezain beste, hala ere :-)

 

HIP-HOP EGUNA HERNANIN 
EUSKAL HERRIKO ABESLARI GAZTEEN, SCRATCH, GRAFFITI ETA BREAK DANTZARIEN EGUNA 


Beti bezala, kartelaren egilea: Mik Dirty Vinyl artixta paregabea :-)

VI. edizioa 

Aurkezpen testua ere, betikoa :-)

Ez genuen burua gehiegi berotzen horretan :-)


Euskal Herrian geroz eta gehiago dira Hip-Hop kulturagatik erakarrita sentitzen diren gazteak...

EKITALDIA 
Tilosetan.

MAIATZAREN 22a, LARUNBATA 

11:00-13:00 

1- GRAFFITI TAILERRA + MARGOKETA. Jendeak graffitiaren teknikak ezagutu eta praktikan jartzeko aukera izan dezan. Monitore bat. Materiala: koloretako spraiak, panelak, eta abar. 

Gaztetxoenek ere euren lehen margoketak egiteko aukera zuten.


2- BREAK DANTZA TAILERRA 
Gorputzaren espresioa musika eta dantzaren bidez lantzeko teknika. Materiala: Sintasol, soinu ekipoa, musika jarriko duen Dja eta abar. 
Monitore lanetan: Intxaurbreak taldeko Marta-Diego (+ laguntzailea). 

Jende asko animatzen zen tailerrean parte hartzera.

Monitore lanetan Marta, Diego, Angel eta Amaia aritzen ziren normalean. Artixtak :-)

Daddy Jeff, platoekin duen maixutasuna erakusten.

 

13:00 
Break dantza eta rap erakustaldiak. Tailerretan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera. 

Breakdantzarien klasiko bat :-)

Hip-Hp egunak iraun zuen orduetan, musika aukeraketa Mikel eta Daddy Jeffen esku egon zen. Mikelek jamaikar inguruko doinuekin gehien bat eta Daddy Jeff-ek berriz, rap eta break apurtuak.

Mikel Sound Selektah, jamaikar erritmoak zabaltzen :-)

Daddy Jeff eta Marta Urban 13, Hip-Hop Egunen ezinbestekoak :-)


Txino, Jordi eta Txikiren aita.  Edozer gauza garraiatzeko gai zen Turboa atzean dutela :-)

Besteak beste, horrelako jende jatorrari esker egin ahal izan ziren Hip-Hop Egunak.
ESKER BEREZIA EMAN NAHI DIET URTE GUZTI HAUETAN HIP-HOP EGUNA POSIBLE EGIN DUTEN LAGUNEI.

Horietako gutxi batzuk argazkietan ikus daitezke baina gehienak itzalean mantentzen dira...

MILA ESKER BIHOTZ BIHOTZEZ GUZTIEI !!!