HERNANI HIP-HOP EGUNA ETAPA BERRIA

AZALPENA

2010. urtean antolatu genuen azken Hip-Hop Eguna.

Osasun arazoak behartuta, hortxe amaitu zen gure antolatzaile ibilibidea :-( 

Hazia landatuta zegoen ordea eta pozik ikusi degu, Euskal Herriko txoko desberdinetan, Hip-Hop egunak izenarekin antzeko ekimenak sortu direla, baita Hernanin ere. Desberdintasunak desberdintasun, Hip-Hop egunek (izen horrekin behintzat) jarraipena izan zuten 2016. urtetik aurrera. Oraingoan, Molotoff Irratiaren baitan saioak egiten zituzten hainbat irratikideek sortutako ekimena izan da (Nathan, Snow, Sax, Lander, Kosmik, etab).

 

 

Antolaketa horretan, ekimenaren hasieratik bezala, ezinbestekoa izan da Donostiko Urban 13 kolektiboaren parte hartzea.

 



Ez dugu material askorik baina zerbait jasotzeko aukera izan degu. 


 

KRONIKA

Hernaniko Kronikan ere jarraipena egiten kjarraitu dute: 

2017 
Hip Hop eguna, datorren larunbatean 

Kronika - Erredakzioa 2017-10-22 02:00 
Urriaren 28an, larunbatean, Hernaniko Molotoff Irratiak Hip Hop eguna antolatu du. Goizean dj saio paregabea eskainiko dute Nathan eta Dj Sax-ek, arratsaldean ordea, graffiti erakusketa eta Break Dance tailer paregabea izango da David Txino dantzariaren eskutik. Bukatzeko, gauean kontzertuak egongo dira: Nizuri tazuneri, Beñaranks, Acto & Damai eta Parasitos XXL. Egun osoan zehar Righeous Way jarriko dute sound systema. 


--------- 
Hip Hop Eguna, Tilosetan 

Kronika - Erredakzioa 2017-10-28 02:00 
Bronxen sortua den hip hop mugimendu kulturalak e­ra­bateko protagonismoa har­tuko du gaur egun osoan zehar Tilosetan. 
Izan ere, Hernaniko Mo­lotoff Irrati Libreak Hip Hop Eguna antolatu du. Eguerdian hasi eta gaueko ordu txi­kietaraino hainbat ekintzez gozatzeko aukera izango da, eta euria egiten badu A­tse­gindegin antolatuko dira ekintza horiek guztiak, Ti­losetan beharrean. 

Musika, tailerra eta beste 
Eguerdiko 12:00etan hasi eta 14:00ak bitarte, dj saio paregabea eskainiko dute Nathan eta Dj Sax bikoak. Arratsaldean, berriz, 16:30­etatik aurrera graffiti e­ra­kusketa eta Break Dance tailerra antolatu dira. David Txinodantzariren eskutik, 
i­lun­tzeko 20:00ak arte lu­za­tuko dira. Eta, eguna bo­robiltzeko, gauean hainbat kontzertu izango dira: Nizuri tazuneri, Beñaranks, Acto & Damai eta Parasitos XXL. Kontzertuok, gaueko 21:00etan hasiko dira, egun osoko soinua Righeous Way Sound System-ek jarriko du. 

 


 

2019 
Hip Hop doinua izango du Hernanik, bihar 

Kronika - Erredakzioa 2019-10-04 02:00 
Hip Hop doinua izango du Hernanik, bihar 
Urtero bezala, Hip Hop eguna antolatu du Molotoff irratiak, eta estilo horretako musi­ka­rekin zipriztinduko du herria, bihar. Arra­tsalde osoan zehar aritu­ko dira Tilosetan; euria egiten badu, aldiz, Kontra­kantxa gaz­tetxean izango dira. 
16:00etatik aurrera, festa 
Arratsal­deko 16:00e­tan eman­go zaio hasiera egun berezi honi, Break Dance eta Graffiti era­kus­taldiarekin. Ondoren, Nathan vs SAX DJ setek jarriko dute erritmoa, Tilosetako kios­kotik. 
Kontzertuak gauean, Kontrakantxan 
Tilosetatik Kontrakantxa gaz­te­txera joango dira iluntzen denean, bertan jarraituko bai­tu Hip Hop egunak. 
Gaua girotzen jarraitzeko, hainbat kon­tzer­tu eskainiko dira bertan. Taldeen artean izango dira, hain zuzen, Rush Blacka, Agresión Verbal, Su­kal­dea Records, RPE, eta azke­nik Dj Rask eta Sukaldea Beats DJ set hoberenarekin buka­tuko da. 
Ondo pasatzeko gogoa duenari gonbidapena luzatu dio Molotoff Irratiak.
 

FACEBOOK

Irratiko facebook orrian horrela aurkezten zuten 2019ko ekimena: 

Molotoff Irrati Librea 91.8fm 
1 de octubre de 2019 ·
 
Hemen daukagu aurtengo Hernaniko HIP HOP Eguna. arratsaldeko 16:00etatik aurrera break dance eta graffiti erakusketa izango ditugu eta ondoren Nathan vs SAX dj set tilosetan. Euria eginez gero Kontrakantxa gaztetxean egingo dugu. 
Gaueko 22:00etatik aurrera kontzertuak Kontrakantxa gaztetxean: 
-Rush Blacka 
-Agresión Verbal 
-Sukaldea Records 
-RPE 
Ondoren dj Rask eta Sukaldea Beats dj set hoberenarekin festa amaitzeko 
Aquí tenemos la HIP HOP Eguna de Hernani de este año. 
De las 16:00 en adelante tendremos las exhibiciones de Break dance y graffiti y a continuación Nathan vs SAX dj set. Si llueve lo haremos en el gaztetxe Kontrakantxa. 
De las 22:00 de la noche en adelante conciertos en el gaztetxe Kontrakantxa: 
-Rush Blacka 
-Agresión Verbal 
-Sukaldea Records 
-RPE 
Después dj Rask y Sukaldea Beats con el mejor dj set para acabar la fiesta