INFO
Festak egiteko gogoak bultzatuta (irratian zegoen giro onaren adierazgarri :-)
eta Hernanin antzekorik egiteko espazio egokiaren faltan, Andoaingo gaztetxeko lagunek esku zabalik jaso gintuzten (eskerrik asko Txin eta gaztetxeko jende guztiari).
Festa berezia izan zen Andoaingo gaztetxean antolatutakoa. Batetik Manolo Artola irratikide eta maixua omendu nahi genuen eta bestetik, euskal presoentzako opari bilketa egin nahi genuen, gure ondar apurra jarriaz.
Jendearen erantzuna oso ona izan zen eta Hernaniko zein Andoain eta inguruetako jende asko bildu zen festan. Egitarauan parte hartu zuten artixta guztiek ere euren onena eskein zuten eta guztion artean, oso festa onaz gozatu ahal izan genuen. Festa amaituta ere, parrandan jarraitu nahi zuenik ere bazegoen eta gutxigatik ez genuen Santa Barbarako gotorlekuarekin festarekin jarraitu :-)
Sare sozialetan honelako aipamenak ere izan zituen festak:
Autor: oskar
Fecha: 07-04-2006, 14:08
menuda fiesta xabi, yo creo que me voy a sacar un bono para todas las fiestas de la molotoff en los proximos años.
The zepo era la primera vez que jugaba fuera de casa, porque creo que ya ha realizado dos conciertos anteriormente pero con cambios en el grupo, cuando se llamaban SUAN, les mando animos desde aqui, y a seguir dando caña.
Plan B, es un grupo que no conocia y que me gusto bastante. Hacen un rock bien rapido y dinamico, con mucha energia,...fue curioso que empezaran el concierto con una version, de MCD.
Djs, hip hop, reage, house, fue muy completa la fiesta,...para quitarse el sombrero.
Zorionak molotof.

Irratikideak (Harkaitz eta Haizea) barra antolatzen. Geroago egingo zen zozketa mundialaren aurkezle mundialak izan ziren :-)
------
FESTA ERA HONETAN AURKEZTU GENUEN: 
Kartelaren egilea: Mik Dirty Vinyl.
Irratiko Festa. Hernaniko irrati libreak, Molotoff Irratiak (99.2), antolatzen dituen festak famatuak dira mundu osoan. Eraso berriarekin gatoz orain. Apirilak 1ean (larunbata) izango da hurrengoa eta Hernanin, zoritxarrez, guk nahi bezalako festa egiteko azpiegitura egokirik ez dagoenez, Andoaingo gaztetxean egitera behartuta gaude. Festa, arratsaldeko 19:00etan hasiko dugu eta hiru zatitan banatuko dugu:
A- 19:00-23:00
Festaren aurkezpena.
Break dantzarien erakustaldia
Morau abeslariaren akustikoa (otsailean utzi gintuen Manolo Artola irratikide eta laguna gogoan izango dugu)
.jpg)
Andoni Morau, irratikide historikoa eta artixta (eta pertsona) aparta.
.jpg)
Putre eta Morau duetoan :-) Euskal kulturak ez die oraindik bi artixta haundi hauei merezi duten errekonozimendua eman, egin duten aportazio izugarriagatik.
Manolo Artola irratikideari omenaldi hunkigarria eskeini zitzaion. Gogoan eta bihotzean izango degu beti. Besarkada Arantxa, Ixiar eta senitarteko eta lagun guztiei.
---
Pintxo afaria muxutruk
Gaztetxeko azpiegitura aprobetxatuta pintxo afaria prestatu genuen gerturatu zen guztientzat. Horretaz gain, festan parte hartu behar zuten artixta eta lagunen backstage delakoan ere afaritxoa prestatu zen.
.jpg)
Irratiko historikoak (Sera eta Andoni) eta lagun onak tartean (Agurtzane, Ruben, Diego Stamer, etab.)
Afal ostean...
B- 23:00-01:00
Rock kontzertua PLAN B eta THE ZEPO taldeekin.
.jpg)
The Zepo taldeko kideak euren onena eskaintzen.

Jendea gustora taldeekin.
D- 01:00.05:00
MOLOTOFF SOUND SYSTEM (Dantza doinuak irratiko disko jartzaileen eskutik)
Musika aukeraketan: Zigor DZ, Gorka 1000 Voltio, Daddy Jeff eta Aritz Sound System.
Mikrofonoan: B. Jiko eta Daddy Jeff (mikro irekia egongo da)

Mikro irekiaren tartean, BAd Sound System, Mix6T eta Selektahko Daddy Jeff elkarlanean. Festa gutxitan ikusi ahal da horrelakorik :-)
.jpg)
Festara hurbildutako lagunek gustora dantzan musika estilo anitz eta aberatsekin.
SARRERA: Sarrera irekia izango da jende guztiarentzat baina festara doan jendeari disko bat edo liburu bat eramatea eskatuko diogu (plastifikatua bada hobe). Jasotzen dugun materiala herriko presoen senitartekoei emango diegu presoei bidaltzeko. Liburu edo diskorik eraman ezean borondatea ere onartuko da.
Eta horrela egin genuen. Diskoa eta liburu asko jaso ziren eta Etxerat elkartearen esku utzi genituen, presoen artean banatu zitzaten.












