Molotoff Irratia txosna 2004

Egitaraua

Martxa hartuta zuen Molotoff Irratiak eta egitarau sendoa ere. Musika jartzaileak mantentzen ziren baina euren aukeraketa aberatsarekin, urteroko musika eskeintza aldatzen zijoan.

Eskertza berezia egin nahi diegu horrenbeste urteetan, irratiko txosnan aritzeko prest egon diren artixta guztiei. Baldintza onenak ez baziren ere, urtero urtero baiezkoa ematen zioten gure proposamenari eta euren militantzia erakutsiaz, ahal zuten onena eskeintzen zuten beti. Zuek gabe Molotoff Irratiko txosna ez zen gauza bera izango.

Txosnako giro aparta. Musikarekiko zaletu ugari elkartzen ziren bertan. Eskerrik asko guztiei :-)

Era berean, aipamen berezia merezi dute irratiko txosnak primerako zerbitzua eskeini ahal zenzan, muntaketan eta barra zerbitzuan aritu ziren lagun guztiek. Irratiko kideek, gutxienez turno bat egin behar izaten zuten (baten bat eskakeatzen bazen ere) baina horrekin nahikoa ez, eta irratiko kideak izan gabe ere, asko izan ziren txosnan musutruk lanean aritu ziren lagunak. Hauek gabe ez zen inoiz horrelako txosna bat muntatu ahal izango.

MILA ESKER ETA BESARKADA GUZTIONTZAT.

 

Orrialde honetan, 2004ko urtean lanean aritutako hanbat lagun gogoratuko ditugu irudietan. Horietako askok, urte batean baino gehiagotan aritu ziren. Aupa zuek!

TXOSNAKO ZERBITZARI FINAK

Koks eta Hanni lehen lerroan, eta txosnako soinuaz arduratzen zen Juanjo Txispi atzekaldean.

Porrusalda saioko laguna (barkatu izena ez gogoratzea), Esther, Antxoka eta Alazne. Profesionaltasuna nagusi :-)

Antxoka eta Alazne. Langile finak. Horrelako gehiago behar genituen :-)

Mik, lanez lepo :-)

Gorka 100 voltio eta Iratxe.

Kamarari interesante itxuraz begira, Patxi (edozein txoisnak behar duen harreman publikoetan aditua :-) eta Gorka.

 

PENA DA, IRRATIKO TXOSNAN URTERO ARITU DEN LAGUN GUZTIEN IRUDIRIK EZ EDUKITZEA. ARTIXTEKIN BATERA, TXOSNAKO ONENA ZIREN ETA :-)

 

 

Irratiko txosnaren dantza logoa. Egilea: Mikel Barreiro artixta handia :-)

 

MOLOTOFF IRRATIKO TXOSNAN DANTZALDIA
SAN JOAN JAIAK 2004

EGITARAUA


Ekainak 23, asteazkena (23:00-07:00)
SELEKTAH SOUND SYSTEM
Selektah Kolektiboko lagunen sound systema. DZ eta ARITZ SOUND SYSTEM musika aukeraketan eta D, Molte MC eta Raul `Black Jicko´ mikrofonoan. Hauekin batera Josu eta Odei perkusioetan eta kale animatzaileak.  Musika Beltza (reggae, rap, funk, soul, afro-brasildar erritmoak...) festa.

Saioa hasi aurretik prestaketa lanetan. Horetan ere ikusleak zeuden :-)

 

Odei eta Josu perkusioetan eta Zigor DZ eta Aritz musika aukeraketan.

Josu, Odei eta Zigor DZ, festan gustiz murgilduta :-)

Josu, Zigor eta Aritz.

 

Ekainak 24, osteguna (23:00-06:00)
BLUE EYE (break, hop eta house)
DJ TALO (Etno-Tekno)

Ekainak 25, ostirala (23:00-07:00)
REGGAE SOUND SYSTEM
DANIEL RAY Jamaikar reggae abeslaria mikrofonoan eta Irungo BAD SOUND SYSTEM-eko jendea musika aukeraketa eta mikrofonoan. Reggae eta Dancehall gaua.

Daniel Ray abesten eta irratiko txosnako festazale fidelak, gustora :-)

Iñaki Steppi musika aukeraketan eta Daniel Ray mikroan. Aritz soinua zaintzen.

.

Raquel Koroma (reggae/dancehall dantzari fina), Iñaki Steppi eta Daniel Ray. Puri purian...

Jendea bero eta gustora :-)

Gorka Jah Lion melodikan, Iñaki Steppi eta Dj Sucio musika aukeraketa eta skratxetan.

 

Ekainak 26, larunbata (23:00-07:00)
BINILOZKO XIRINGAK
DZ eta Sir (rap, funk)
Daddy Jeff (rap, disco, funk)

Mr. Snoid eta Muni “Golpesito” Men (erritmoaren txapeldunak)
Dj Prest (International Karate Drun&Bass)
Kuzu eta Motombo (house)

 

 

 

Ekainak 27, igandea (23:00-06:00)
NIK ERE DJ FAMATUA IZAN NAHI DUT (IV.atala)
Irratiko saioetako ameslarien sesioak