ARITZ SOUND SYSTEM

Azalpen laburra

Aritz Sound System. Hauxe izan da disko jartzaile bezala erabili dudan izen "artixtikoa". Kazetari lan asko ere izen horrekin sinatu ditut. Aritz, nire izena delako eta Sound System, Jamaikako dantzaleku mugikorren omenez; hauen antzera, Euskal Herri osotik, soinu ekipoa furgonetan igo eta musika beltza lau haizeetara zabaltzen ibili naizelako; beti bezala, lagun askoren konpainian.

Mikel Barreirok egin zuen festetarako erabiltzen genuen irudi nagusia. Furgoneta ekipoaz kargatu eta herriz herri...

Su hartuta musika jartzen. (Argzki egilea: Juan Kosmik).

 

BESARKADA ESTUENA ETA ESKERTZA ZINTZOENA

Aritz Sound system izenarekin, bakarka saio ugari eman baditut ere, beti saiatzen nintzen (ahal zen neurrian) saioak beste lagunekin batera egiten. Inoiz ez zait oholtzan bakarrik azaltzea gustatu. Euskal Herrian, zoritxarrez, oholtza gainera igotzen den disko jartzaileari harreta gehiegi jartzen zaio. Jendeak, zerbait ikusgarria noiz egingo dezun zain geratzen zaizu begira, askotan. Nire kasuan, showman bat izan daitekeenaren guztiz kontrakoa izan naiz beti. Ez nuen ezer ikusgarririk egiten, eta lotsa asko pasatzen nuen askotan. Gertatu izan zait, emanaldiarekin ordu erdi eraman eta norbait gerturatzea ea noiz hasiko naizen galdezka :-)

Euskal Herrian jende askori kosta egiten zaio ulertzea disko jartzailearen lana ez dela showa muntatzea edo eszenatoki gainean gauza ikusgarriak egitea (derrigor). Disko jartzailearen lana, diskoak jartzea eta musika eskaintzea da, beste apaingarri berezirik gabe. Jartzen duen musika horrek du garrantzia, eta horrekin jolasten jakin behar du; non dagoen, zein entzule dituen, entzule horien egoera eta testuingurua kontutan izanda. Horrekin jolastu beharra du, jendea ahalik eta gustoen musika horrekin goza dezan. Jende asko uste duenaren aurka, festa edo sesio batean garrantitsuena ez da disko jartzaileak jartzen duen musika. 

Garrantzitsuena nire ustez, musika hori jasotzen duenaren jarrera da. Hartzaileak belarriak zabalik baditu eta musikarekin (eta ingurukoekin) gozatzeko prest badago, ez da besterik behar. Bakoitza bere buruarekin gustura egotea eta dantza egiteko gure buruari jartzen dizkiogun beldurrak eta lotsak alde batera uztea da garrantzitsua, eta horretarako ez da ezinbestekoa sustantzia kitzikagarriak hartzea (batzuetan, eta bere neurrian, lagundu badezakete ere :-)


MUSIKA FAMILIA

Hasieratik esan bezala, nire emanaldi guztietan, lagun artixtekin batera elkarlanean aritzea nahiago nuen. Emanaldia bera aberasten zuen eta niretzako, gozada zen lagunekin batera aritzea. Bidai lagun asko izan ditut urte guzti hauetan , baina horien artean batzuekin harreman berezia izan det eta familia modukoa sortzera iritsi ginen. NIRE ESKERRIK ZINTZOENAK EMAN NAHI DIZKIET GUZTIEI ETA BIHOTZEAN EDUKIKO DITUDALA BETI ESAN, BENETAN. BESARKADA ESTUA GUZTIONTZAT.

Asko izan dira eta seguru baten bat kanpoan geratuko dela (barka diezadala, mesedez) baina horietako batzuk aipatuko ditut hemen:

 

SELEKTAH FAMILIA


Bakarka musika eskaintzen Euskal Herrian zehar hasi eta gutxira, Iñaki Arri Daddy Jeff eta Zigor DZ ezagutu nituen. Niretzako anaiak bezala izan dira.

Daddy Jeff, Zigor DZ eta Aritz. Inauteriak (Tolosako txosnetan saioa egitera abiatu aurretik). Ghetto diska dendan.

 

Ezagutu eta gutxira, Jon Molte Mc eta Iñigo Wankarekin batera, Selektah Kolektiboa osatu genuen.

Zigor Dz, Wanka, Molte Mc eta Daddy Jeff. Bigarren diskoko promoa (Arg: Galder)

Molte Mc, DZ, lagun bat, Kurando, Aritz, Daddy Jeff eta Juan Kaltta. San Joanak Hernanin. Molotoff txosnan saioa eskaini aurretik.

 

SELEKTAH SOUND SYSTEM FAMILIA


Selektah-ko partaide batzuen festa sortzeko modua zen. Kolektibo modura, irekiak egon gara beti beste artixta batzuekin batera aritzera, eta hori bilatu izan dugu, emanaldiak aberasteko bidean.

Mikel Mc edo Raul Black Jiko izan ditugu lagun, beste askoren artean (Paulee, Josu, Adrian, Duran, Josu eta Odei perkusioetan, etab)

 

ARITZ SOUND SYSTEM FAMILIA


Aurrez aipatutakoekin batera, nirekin batera aritu diren beste disko jartzaile eta sound systemak (Kaltta Kosmik, Mik Dirty Vinyl, Dj Talo, Jah B, Salda, Rev Brothers, Dreadrive, Igande musikatuetan edo irratiko txosnan aritutako disko jartzaileak, etab)

Break dantzariak: Txino, Txiki, Marta, Diego, Angel, Amaia, Chimid, Jaione Jaifun eta abar luzea (barkatu guztiak ez aipatzeagatik).

Arrate, Ixone, Maisha, Txiki eta bere aita, arreba eta ama, Aritz, Diego, Marta eta Txino. Ederra familia :-)
 

Break dantzari ugarirekin aritua naiz. Horien artean:

Marta eta Diego Urban 13. Beterano maixuak.

Txino hegalari.

Amaia, Samu eta Angel.

Txiki. Zu bai handia :-)

Chimid.

Jaione Jaifun. Irudiak ez dio justizia egiten Jaioneren dotorezi eta edertasunari. Ea beste irudia lortzen dugun...

Orain bai, hobeto :-)  Dantzan dagoen irudiren bat dago pendiente, hala ere...

Jaifunen bideo batzuk: HEMEN

 

Raperoak: Norte Apache eta 121 Krew, Maisha Mc, eta abar.

(Taupaka elkarte ederraren web orritik ateratako azalpen eta irudiak. https://taupaka.eus):

Norte Apache

Norte Apache Gaizkak eta Raycok sortu zuten 2007 urtean. Bi MC hauek bakoitza bere kabuz ibili ziren euskarazko rap musika egiten, euren indarrak batu zituzten arte. Egun haietan, ez zegoen rapa euskaraz egiten zuen MCrik, Ezkerraldean, eta musika estilo hau goratzeko helburuari begira lanean jarri ziren.

Iaz, Gaizkaren joanarekin batera, bi taldekide berri ailegatu ziren taldera: Aitor (DJ) eta Ibon (MC). Zuzenekoak hobetuz doaz eta ia astebururo kontzertuak dituzte. Horrez gain, Aritz Sound Systemekin batera joaten dira sarritan Euskal Herriko txoko orotatik euskal rap musika zabaltzen.

Aitor, Ibon eta Rayco. Artixta finak eta lagun jatorrak :-)                                              (Arg:https://taupaka.eus)

121 KREW

121Krew 2000 urtean jaio zen Barakaldo eta Bilbo artean. Sorreran bi kidez osatutako talde ireki hau, denborarekin, handituz joan da gaur egun dituen partaideak izan arte. Prozesu luze honetan norbanakoak higidura kolektibo bati eskeinitakoa funtsezkoa izan da, 121Krew-ren nortasun musikala etengabe bilakaeran dagoen izatean bilakatuz.

2005 urtean lagunen artean geldituko zen La mansión de los 1000 versos / etxe handi ilun honetan”lana prestatzen dute. Bi urte pasata “El surko del tiempo / Denboraren Ildoa” kaleratzen dute MusikHerria disketxearen barnean. 2009 urtean mixtape grabatzen dute Guztiok bat… Euskal Rap!!! 1.Bol, non oso ezaguna egiten den Gora Baraka! Behera Neguri! abestia agertzen den. 2011. urte bukaeran Hiriaren Taupadak”aurkezten dute, aurreko nortasuna eta ikuspegi musikal berriak batzen dituen diska.

Azken lau urteetan taldea etengabe ibili da Euskal Herri osoan zehar kontzertuak ematen. Denbora honetan asko izan dira bidean bizitako esperientziak eta egindako lagunak. 2012.an diska berriaren aurkezpenean murgilduko dira, ikuskizun berri bat prestatuz eta orain arte egin duten moduan, euskal raparen eraikuntzan eta zabalkuntzan lagunduz.

Besteak beste, Endika, Rufo, Maisha eta Lama. Artixta finak eta lagun jatorrak :-)                                 (Arg:https://taupaka.eus)

 

MAISHA MC

Maisha MC (Barakaldo, Bizkaia, 1986) Euskal Herriko artista multidisziplinarra da: musika ekoizlea, DJ-a, euskal rap abeslaria eta zinemagilea. Euskadi Irratiko eta ETB1-eko kolaboratzailea ere bada.

2018. urtetik, Maisha MC Kalifornian bizi da, San Frantzisko hirian.

Maisha Mc. Artixta fina, ipurtaire geldiezina eta lagun jatorra :-)             (Arg:https://taupaka.eus)

 

Bertsolariak: Silbeira, Viñaspre, Muñoa, Maia, Elorza, Iturriaga, etab.

Zer esan gure bertsolari maiteei buruz. Nahikoa ezagunak direnez ez degu testu gehiagorik gehituko :-)

 

Rayco, Aitor, laguna, Silbeira, Lama, Imanol, laguna, Rufo, Endika, Muñoa, Aritz eta Daddy Jeff. Bertsound system.

 

Esklabu laguntzaileak: Aipamen honetatik kanpo ezin utzi, nirekin batera lan izkutua eta zikiña egin duten lagunak. (Batzuk) Artixta izan gabe ere, hor nituen laguntzeko prest beti. Bafleak eta ekipoa muntatu eta desmontatu, antolaketa lanetan lagundu eta abar. Eskerrik asko: Juan Kaltta, Mik, Mikel Barreiro, Jordi, Juanjo Txispi,  Ana, Asier, Mikel Mc, Esther, Amagoia, Laida, Joxe Mari Auzmendi, nire gurasoak, eta lan hauetan era batera zein bestera lagundu didaten guztioi.

Besarkada estua guztiontzat.

Jordi, Ana, Mertxe eta Hanni. Laguntzeko prest beti :-)

 

Aita (Iñaki Usandizaga), laguntzeko prest beti. Gurasoei zor diet, neurri haundi batean egin dudan guztia egin ahal izatea. Inoiz ezingo diet nahikoa eskertu....

 

Joxe Mari Auzmendi. Beti irrifartsu eta beti laguntzeko prest :-) Euskal kulturaren aldeko langile fina eta pertsona ezin hobea. Bihotzean izango zaitugu beti. Eskerrik asko Joxe Mari. (Arg: Jon URBE / FOKU).

KULTUROLA - HERNANI

2006 urte inguruan, Hernanin kulturaren eta euskararen arloan aurrerapausoak eman asmoz, hainbat lagun elkartu ginen (Joxe Mari Auzmendiren koordinaziopean). Egitasmo berriari Kulturola deitu genion eta Hernanin euskal kultura bere osotasunean indartzeko eta aberasteko asmoa genuen. Horretarako, espazio fisiko baten beharra ikusten zen eta espazio hori kudeatzeko berriz, eredu herritarra (instituzioekin elkarlanean baina independentea). 

Egitasmoak bere ibilibidea egin zuen, herriko talde eta instituzio desberdinekin bilerak egin eta adostasunak lortu genituen. Udaletxeak herrian garai hartan zeuden beharren inguruan galdeketa egin zuen eta bozka gehien lortu zituen Kulturolak. Krisi ekonomikoak ekarritako ondorioek berriz (beste arrazoien artean) egitasmoa kajoi batean geratzera eraman zuten.

Egitasmo honetan lagun talde ederra elkartu ginen eta ni horietako beste bat besterik ez  nintzenez, ez naiz gehiegi luzatuko. Kulturola egitasmoak eta berarekin zekarren ilusioak eta egindako lanak web orri propioa mereziko luke, baina ez hau horretarako gune aproposena...

Bukatzeko soilik esan, egitasmo horren (eta parte hartu izan dudan egitasmo guztietako) gauzik onena, ezagutu dudan jende zoragarria izan dela. Jende jatorra, humila, langile fina, maitakorra eta beti laguntzeko prest.

Mila esker Joxe Mari, Laida, Amagoia, Ixiar, Pako, Juanjo, Nerea, Jokin, Pello, Oier, Santi, Mila, Ane, Janire, Kristiñe, Aitor, Jone, Luix, Ekaitz eta gainontzekoak (barkatu baten bat ahaztu badet).

ARIMAN ETA BIHOTZEAN BETI. BESARKADA GUZTIONTZAT.

 

ORO HAR

Guztiekin familia ederra sortu izan dugu eta artixta bezala bikainak baziren ere, pertsona bezala are hobeagoak direla esan beharra daukat, zalantzarik gabe.

Eskertza tarte honetan, ezin ahaztu niretzat musikalki maixu haundia eta are lagun hobeagoa izan zen MANOLO ARTOLA. Musika eremuak zabalrtzen eta aberasten lagundu zidan eta elkarrekin egin genuen irrati saioak ez ditut inoiz ahaztuko. Molotoff Irratiko fonoteka arduradunak ere izan ginen, (Xabier Erdoziarekin batera). Urte ederrak haiek :-)

Eta eskertzekin amaitzeko, oraingoz, ESKER BEREZIAK EMAN NAHI DIZKIET NIREKIN GOGORATU DIREN ANTOLATZAILEEI ETA EGIN DITUGUN FESTA ETA EMANALDIETARA GERTURATU DIREN PERTSONA GUZTIEI.

----

Tarteka, horrelako kartelak ateratzen genituen emanaldien berri emanez.

 

Kontaezinak dira disko jartzaile modura egin nituen saioak. Jendearekin harremana edukitzea ohikoa zen eta orohar gustora aritzen ginen jendearekin hizketan, nahiz eta batzuetan, saioa zuk nahi bezela egiteko oztopo izan zitekeen (ordu txikitan eta batzuen egoeragatik, bereziki). Horri lotutako iritzi zutabe batzuk idatzi nituen (Gara-Kaleidos atalean aurki ditzakezue) eta horietako bat gogoratu nahiko nuke hemen:

 

ESKATZEA LIBRE

Herriko festak. Goizaldea. ¿Oye, no tienes algo kañero?, Pon bacalau, pon algo conocido, pon esto, pon lo otro. Musika jartzen ibiltzen garenok behin eta berriro entzun beharreko eskaerak dira. Normala omen da. Jendearen gustuak anitzak dira eta zaila da, jende guztiaren nahiak asetzea. Honen aurrean, Musika Jartzaileen Sindikatuko Lagunok zera adierazi nahi dugu:

1- Jendea uneoro kontutan hartzen badugu ere, guk aukeratutako musika jartzeko gaude (horretarako deitu gaituzte).

2- Eskaera, errespetuz egiten bada, eta jartzen ari garenarekin bat egiten duela uste badugu, gustura jarriko dugu.

3- Zure gustuko musika aurkitzen ez baduzu, animatu zaitez eta gustuko musikarekin festa antolatu.

4- Gazteleraz ulertzen dugun arren, euskaraz bizitzen saiatzen gara.

5- Musika, ez dugu hizkuntzaren arabera aukeratzen.

6- Sindikatuko lagunok, ez gara festetan jartzen dugun musikak eragin ditzakeen ondorioen erantzule egiten.

7- Hemen idatzitakoak ez dira egi absolutuak eta denborarekin edo diruaren eraginez aldatu daitezke. 

                        

ARITZ SOUND SYSTEM

 

----------

BITXIKERI BATZUK

KAMISETAK

Sarean kuxkuxeatzen ari nintzela, web orri batean nire izenarekin kamisetak salgai zeudela ikusi nuen.

Zur ta lur geratzu nintzen. Aritz Sound system kamisetak 15€tan salgai. Ez det uste bat bera ere salduko zenik baina, bitxia iruditu zitzaidan.

WIKIPEDIAN

Wikipedian, garai batean niri buruzko informazioa ere azaldu zen, gero desagertu zena. Informazioa bere garaian genuen Ixah izeneko web orritik jasotakoa zen, neurri haundi batean. Horrela zioen:

ARITZ SOUND SYSTEM
Musika adiktoa, eguneroko dosiaren bila etengabe. Musika zaletu amorratua da eta musika estilo asko entzuten baditu ere, musika beltza eta elektronikoa dira gehien maite dituenak (Reggae, rap, soul, funk, afro-brasildar doinuak, etab.). Gustukoak dituen doinuak Euskal Herrian zabaltzeko eta ezagutarazteko helburuarekin bitarteko desberdinak erabili ditu.

DISKO JARTZAILEA
Aritzek gustukoak dituen doinuak lau haizeetara zabaltzen dihardu etengabe. Disko jartzaile modura lehen pausoak Molotoff Irratiko txosnan ematen ditu 1994. urtean. Orduz geroztik, etengabea izan da bere jarduera. Inolako promoziorik egin gabe, eta bere harridurarako, Euskal Herriko txoko desberdinetatik deitu dute urte guzti hauetan (ahoz aho zabalduta). Aritzek ez du ezer ikusgarria egiten eta teknikoki ere ez dio nahasketari garrantzi gehiegirik ematen. Saioetan estilo desberdinak jartzen ditu, beti ere, festa egiten den tokiaren eta dagoen jendearen arabera. Soinu ekipo propioa eramaten du. Aritz Sound System izena erabiltzen du, Jamaikako sound systemen omenez. Berarekin batera abeslariak eta break dantzariak ere doaz askotan.

SELEKTAH KOLEKTIBOA
Historia laburra

1999. urtean, rap eta orohar, musika beltzaren zaletu amorratuak garen Zigor Dz, Molte Mc, Daddy Jeff, Wanka eta Aritz Sound System-ek Selektah Kolektiboa sortzen dugu. Hasieratik, kolektibo izaera ematen diogu egitasmo berri honi, Kolektiboko partaide bakoitzak, bere aldetik, independenteki eta askatasun osoz gauzak egiteko aukera izan dezan eta era berean, hasieratik, Kolektiboko partaide izan ez arren baina gure helburuekin bat egiten duen orori, ateak zabalik utziaz.

Helburuak

Euskal Herrian oraindik ezezaguna den musika beltza zabaldu eta ezagutarazi eta Euskal Herrian, konpromiso politiko batetik, musika beltza euskaraz egin daitekeela erakutsi.

Bitartekoak

1- Diskoak eta kontzertua
Bi disko; Euskal Hip-Hop (Esan Ozenki) eta Esperientzien etorbidetik (Metak) eta diskoen kantuekin ehunka kontzertu eman ditugu (eskerrak antolatzaile eta ikus entzuleei)

2- Festa eta sound systemak.
Euskal Herrian musika erakusteko eta musikarekin gozatzeko moduak zabaldu nahian, jamaikar sound systemak oinarri hartuta, hainbat festa egin ditugu.

3- Bestelakoak (irrati saio, idatzi, e.a.)

2005

Kantu berriak prestatuta, eta Metak diskoetxearen babes guztiarekin, diskoa grabatzen hasten gara. Bizitzaren gora beherak medio, guk nahi dugun emaitza lortzeko baldintzarik gabe, oraingoz diskoa ez kaleratzea erabakitzen dugu.
Selektah Kolektiboko partaideok, Selektah bezala edo bakoitza bere aldetik (orain arte egin bezala), musika beltzaren bidean jarraituko dugula argi dugu eta denborak esango du, disko berria aterako dugun ala ez. Gogo faltagatik ez da izango behintzat.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Metak diskoetxeko lagunei eta urte guzti hauetan, nola edo ala, babesa eta maitasuna eman diguten guztioi. Azkenik, publikoki barkamenak eskatu nahi ditugu, diskoaren iragarpenak sortuko zituen eragozpenengatik.
Musika beltzaren itzala zabaltzen jarraitzen dugu!

Riddim Selektah!


ANTOLATZAILE
Oso gaztetik musikaren inguruko ekitaldiak antolatu izan ditu. Hernaniko Rock Astearen antolatzaile izan zen bi urtez eta Hernaniko jaietan parte hartze garrantzitsua du (Jai Batzordea, txosna batzordea eta soinu ekipoa). Molotoff Irratiak San Juan jaietan antolatzen duen txosnaren koordinatzailea da eta txosna horrek duen musika egitarauaren arduraduna. Horretaz gain, Igande Musikatuak, Artixten Topaketa, Kalejira Musikatua edo Hip-Hop egunen antolatzailea da.

IRRATIA
1989. urtean Hernaniko Molotoff irrati librean saioa egiten hasi zenetik etengabea izan da irratiarekin izandako harremana. Molotoff Irratian Sound System saioa egiteaz gain, EGIN irratian ere izen bera zuen saioa egin zuen lau urtez (1998. urtean Garzonek irratia eta egunkaria indarrez itxi zituen arte). Astigarragako Irrintzi irratian ere saioa egin zuen bi urtez (Manolo “Rebel Radio” rekin batera) eta Euskadi Irratiko kolaboratzaile izan da hiru urtez “Siestarik ez” saioan, disko berrien aurkezpenak eginez.

Sound System saioa

Sound System saioa 1992. urtean hasi zituen bere emanaldiak. Aurretik, Aritzek “Tope Bwana” izeneko saioa egiten zuen Molotoff Irratian (1989. urtetik) eta hau ere musika beltzari (reggaeari) bereziki eskainitako saioa zen. Sound System izenarekin saioa egin duen urteetan, milaka kantu eta ehunka lagun elkarrizketatu ditu saioan. Saio bereziak ere ugari izan dira: zuzeneko sesioak, abeslariekin saioak, etab.

Sound System saioa “Musika Beltza” eta “Elektronikoa” delako musikei eskainitako saioa da. Saioan musika da protagonista. Aipatu estiloetako musikak jartzen dira (reggae, rap, soul, funk, afro-brasildar doinuak, drum& bass, jungle, dub, etab.) eta disko berri eta nobedadeei ematen zaie lehentasuna. Musika asko entzuteaz gain, tarteka, musika horren egileak elkarrizketatzen dira; musikariak, festa eta jaialdi antolatzaileak, etab. Musika, elkarrizketak eta agenda. Aritzek gustuko dituen doinuak Euskal Herri osotik zabaltzen ditu disko jartzaile modura aritzen denean, eta agendan, lehentasuna ematen zaie festa eta sound system hauei.

Sound System saioa Molotoff Irratiko estudioetan grabatzen da baina, Arrosa sarearen bitartez, Euskal Herriko hainbat irratietan entzun daiteke. Saioa, astearte eta asteazkenetan emititzen da (22:00etatik 23:00etara) Molotoff Irratian (91.8fm) Hernaniko irrati librean (www.molotoffirratia.com). Era berean, ostegunero (22:00etatik 23:00etara) Info7 irratian (www.info7.com) entzun daiteke eta Arrosa irrati sarearen bitartez, Hala Bedi, Txapa, Txolarre, Uhinak eta Antxeta irratietan.

PRENTSA IDATZIA
Ugariak dira Aritzek prentsa idatzian egindako kolaborazioak. Egin eta Euskaldunon egunkarietan egindakoez gain, egun, Gara egunkarian ostegunero disko berrien aipamenak egiten ditu eta hiru astean behin, iritzi zutabea idazten du (www.gara.net). 

Ghetto Sound System
1996. urtean euskara hutsez idatzita eta musika beltza eta elektronikoari eskainitako fanzine honen lehen alea kaleratu zen. Fanzinearekin batera zinta bat (k7) banatzen zen fanzinean irakur zitezkeen edukien musikarekin, Aritzek nahastuta (A aldean jamaikar doinuak eta B aldean doinu elektronikoak). Fanzineak harrera oso ona izan zuen Euskal Herriko musika beltzaren zaletuen artean, eta askorentzat Sizzla, Luciano, Transglobal Underground eta antzeko talde eta musikariak ezagutzeko lehen aukera izan zen. Bigarren alea, 1997. urtean kaleratu zen, eta hirugarren alea idatzita egon arren (zinta ere grabatuta zegoen), ez zen inoiz kaleratu. Info + : ixa74@hotmail.com

Entzun!
Aldizkaria kaleratzen hasi eta gutxira hasi zen Aritz kolaborazioak idazten. Musika beltzaren inguruko erreportaje, disko aipamen eta elkarrizketak egin ditu hasieratik. Denbora terte batean aldizkariko koordinatzaile lanak ere bete zituen. Egun, aldizkariko kolaboratzaile da (www.entzun.com). Aldizkariak antolatutako hainbat festetan disko jartzaile ere aritua da.

Gaztezulo
Aldizkariaren lehen aletik kolaboratzaile izan da. Erreportajeak, elkarrizketak eta disko berrien aipamenak. Horretaz gain, gazte aldizkariak antolatutako festa eta jaialdietan parte hartu du disko jartzaile lanetan (www.gaztezulo.com)

Bob Marley: Begirunea, maitasuna eta askatasuna liburua
Aritzek ez du idazle sena baina 2002. urtean, Txalaparta argitaletxeak eskatuta, Bob Marley: Begirunea, maitasuna eta askatasuna izeneko liburua kaleratzen du. Hasiera batean Bob Marley-ren biografia izan behar zuena, izen ezagun horren atzean dagoen mundu ezkutu eta interesgarria arakatzeko nahia bilakatzen da; esklabutza garaia, Jamaikako historia, reggae musikaren sorrera eta garapena, rasta erlijioa, ganja, etab. 80 orrialde eta irakurtzeko oso erraza (www.txalaparta.com)

GHETTO DISKAK
1998. urtean Ghetto diskak izeneko disko dendak ateak zabaldu zituen Hernanin. Aritzen aspaldiko ametsa egi bihurtuta. Zortzi urtez, gustuko doinuak jendearen eskura jartzeko aukera, eta bide batez, Euskal Herri osotik etorritako musika zaletuak ezagutzeko ohorea. Zenbat eta zenbat kantu elkarrekin entzuteko eta gozatzeko aukera… Interneten zabalkundearekin pauso handia eman da musika munduan, eta era berean, aldaketa sakonak ekarri ditu. Ghetto diskak disko dendak 2006. urte amaieran itxi zituen ateak.