Info
Web harri honetan zehar behin baino gehiagotan azaltzen da Andoaingo gaztetxea aipatuta. Askotan esan dugun bezela, Euskal HErriko gaztetxe aitzindari eta erreferentea izan da beti. Saio ugari egin ditugu bertan eta horien artean, aipatzekoa da gaztetxeko urteurren ospakizunetan egiten genuen saioa. Break dantzarien txiribueltek txundituta zituzten gaztetxeko lagunak eta saio horietara gerturatzen zen oro. Gaztetxearen eszenatokia oso iluna bada ere, argien laguntzarekin eta dantzarien magiarekin, saio ikusgarriak antolatzen ziren. Ikus Hip-Hop egunak atala.
Naked Iruñeatik gira bueltaka.
DREADRIVE
Break dantzariekin saioak egiteaz gain, bestelako emanaldiak ere eskeini genituen Andoaingo gaztetxean. Horietako bat DREADRIVE sound systemarekin batera egindakoa izan zen. Donostiko Diego Bello eta Ibon Castrok osatu zuten Dreadrive izeneko sound systema 2001. urtean. Orduz gerotik, emanaldi ugari eskeini dituzte eta diskoetxe propioa ere garatu dute hinbat disko eder kaleratuaz. Informazio gehiago: http://www.dreadrive.com

Ibon eta Diego, prestaketa lanetan.
Dreadrive sound systemak reggae musikaren sustraiak arakatzen ditu, biniloaren soinu bereziaz lagunduta, Jamaikako irlako altxor preziatuenak gure artean zabalduaz.

Emanaldi hartarako gure sound systema erabili genuen.
Zorionak beti Andoaingo gaztetxeari eta urte askotarako!


