Info
Harreman berezia egon da betidanik Hernaniko Molotoff irratia eta Egiako Ttan Ttakun irrati librearen artean. Donostiko gure anai-arrebek, irrati saio ederrak egiteaz gain, festak antolatzen badakitela ere erakutsi digute behin baino gehiagotan. Eta a ze nolako festak :-)
Horietako batzuetan parte hartzeko aukera izan dugu. Kartelak ditugularen aitzakian Gazte eszenan antolatutakoak eta Trintxerpeko Mogambo aretoan antolatutakoak aipatuko ditugu.
/KARTELAK/djkartela-ttanttakun2007.jpg)
Egiako Gasteszena gune ederrean, lagun are ederragoekin aritzeko aukera izan genuen Ttan Ttakun festan.
Gaste eszena bezalako gune aproposean musika emanaldiak eskaini ahal izatea plazerra da beti. Ikus-entzule bezala askotan izan gara kontzertu eta disko jartzaileen emanaldi desberdinekin gozatzen (Makalak antolatutako elektronikaldi jaiak, Urban Species edota Dub Sindicaten kontzertuak, etab). Artixta bezala areto horretan parte hartu genuen lehen aldia Selektah Kolektiboarekin izan zen (areto nagusian gainera eta AEK-k antolatuta), oker ez bagaude (a ze garaiak :-)
Areto txikiaz ere gozatu izan degu eta Ttan Ttakunen festa horietako batean bertan izan ginen gaua irekitzen. Gustora eta lagunez inguratuta.
/KARTELAK/Txomin%207%20septiembre%20copia.jpg)
Txomineko gune berezian ere antolatu ditu ttan Ttakunek festak. Eskerrik asko Asier Nokono eta Rev Bros.
/KARTELAK/azaroak15-mogambo-ttanfesta.jpg)
Trintxerpeko Mogambo aretoan ere izan ginen Ttan Ttakuneko lagunak gonbidatuta (Rev Bros). festa ilunak egiteko leku aproposa hori :-) Arazo batzuk izan genituen soinu aldetik baina festa ederra izan zen hura ere.
Eskerrik asko Nokono, Unai eta Iker eta Ttan-Ttakuneko lagun guztiei. Besarkada!