HONDARRIBI Jaizkibel Bizirik Jaia 2004

Info

Euskal Herriarentzat etorkizun duin eta hobeago baten alde borrokatu eta borrokatzen duten hainbat taldeen emanaldi eta festa aldarrikapenetan parte hartu izan degu urte guzti hauetan. Botere ekonomikoek, diru publikoak xahutzeko asmoz (beste behin ere), Jaizkibel mendi magalean portu erraldoi eta txikitzaile bat aurreikusi zuten. Bost axola zitzaien horrek suposatzen zuen kaltea (ingurugiroarentzat besteak beste). Horrelako mega proiektu txikitzaileak, ezinbesteko aurrerapauso bezala aurkeztu eta diru publikoa euren artean boltsikoratzeko aitzakia besterik ez dira. Kasu honetan, zorionez, herritarron bultzadak eta krisi ekonomikoak, bazter batean utzi zuten egitasmo beldurgarri hura. 

Giro ederra Jaizkibel Bizirik egunean :-)


Proiekto txikitzaile hau gelditu asmoz, milaka herritarrek borrokatu dute urteetan. Antolatzen ziren ekimenen artean, Hondarribin 2004. urtean egindako Jaizkibel Bizirik egunean parte hartzeko aukera izan nuen. Ederra eguna eta are ederragoa oraindik bertan parte hartu zuten lagunak. 

Eskertza berezia eman nahi diogu horrelako saltsetan buru belarri sartuta egon den Josetxori.

Aupa Josetxo, zu bezalako jende gehiago behar du munduak :-)