LEMOA GAZTETXEA

Info

Ederra Lemoakoa Karabie gaztetxea, eta are ederragoa bertako jendea (egia esan, ezagutu ditugun gaztetxe guztietan jende ederra ezagutu eta tratu ezinhobea eskeini digute. Euskal gazteri paregabea). 

Lemoako gaztetxearen giro onaren adierazle.

Abenduaren 28 batean imajinatu dezakezue. Hotza kanpoan eta aurretko festetatik nahiko nekatuta iritsi ginen dagoeneko. Data horietan saio mordoa pilatzen zitzaigun (gure osasunaren kaltetan :-( 

Iragarpen kartela.


Harrera oso ona eskeini ziguten eta arratsaldez txarla txikia eskaini eta gero, afari goxoa eta iluntzean saioa egin genuen. Egun horretan, Norte Apatxeko lagunen kjonpainia izan genuen. Niretzat beti zen atseginagoa bakarrik baino lagunekin aritzea, eta Norte Apachekoak kale egiten ez zuten horietakoak ziren.

INFO ETA IRUDI GEHIAGO: TXARLA ETA TAILER ATALEAN.

Besarkada guztiontzat eta eskerrik asko antolatzaileei.