Info
Zizurkil herrian saio ugari egin izan ditugu eta oso oroitzapen onak ditut bertan egindakoaz eta bertakoen harrera ederraz. Azken saioak Aurrera tabernan egindakoak ditut gogoan. Nola ahaztu :-) Oso giro berezia sortzen zen Aurrera tabernan eta oso gustura aritzen ginen. Musika jartzeko gure leku kuttun horietaka zen. Giro ona sortzen zen, soinu baldintza onak eta beti bezela, onena festetan izaten genuen konpainia zen. Musika aukeraketan,a skotan Zigor DZ anaiarekin eta dantza giroan Zizurkil eta inguruetako hanbat lagun eder.
/ARGAZKIAK%20%20GALERIA/Juan-Aritz-Zizurkilgaz.jpg)
Zizurkilgo gaztetxea izan zenaren atarian, Juan Wicked tunes/Kaltta/ Kosmik-ekin batera :-)
Zizurkilera musika jartzera joan ginen lehen aldiak berriz, beheko errekatik gertu zegoen garaje moduko batean izan ziren. Zizurkilgo garai hartako gaztetxea (urteak ere ez ditut gogoan :-)
Espazio txikia zen baina atsegina. Hainbat emanaldi eskaini genuen bertan. Ea norbaitek nik baino detalle gehiago gogoratzen dituen :-)
Eskerrik asko, beste behin ere, Zizurkilgo gazte antolatuei.