Info
Zumaia da Euskal Herriko nire beste herri kuttun horietakoa. Herri ederra izateaz gain, bertako jende oso jatorra ezagutzeko aukera izan det. Kokaleku eta formato desberdinetan egin ditugu saioak bertan eta horien artean azpimarratuko nituzke:
01-TXOSNAK
Txosna guneak gurea bezalako mjusikarentzat eremu zaila zirenean ere, Zumaiako gazte asanbladatik apostu garbia egin zuten musika aniztasunaren alde. Urte askotan zehar, herriko jaiak (San Telmoak) ospatzen ziren egunetan gonbidaytzen gintuzten saioa egiteko. Lehen urteetan, baldintza nahiko kaskarrak ziren (oholtza ere ez genuen. Ikus Selektah Sound system emanaldiak) eta hala moduz moldatu behar genuen. Eskerrak gure ekipo propioa eta ezer gutxi behar izaten genuen jaia muntatzeko.
/ARGAZKI%20AUKERATUAK/Zumaia-txosnak-2004%20(3).jpg)
Txosnako barra parean, ahal genuena egiten :-)
Aurrerago berriz, oholtza jarri zen eta bertan egin genituen hainbat saio Maisha Mc, 121 Krew eta Norte Apacheko lagunekin batera, besteak beste. Break dantzariak ere animatu izan dira Zumaiara :-)
Urte batean Hernaniko Josu eta Adrian ere animatu ziren abestera baina eguraldi oso txarrak ezinezkoa egin zuen saioa.
/KARTELAK/Zumaiafestaktxosna2009.jpg)
2009ko jaien kartela. Dagoeneko aurreko urte askotan ere parte hartu genuen...
Azpimarratzekoa da oholtzarik ez zegoen urteetan ere, beti afari oso goxoak eman izan dizkigutela (oparoegiak saioa txukuna egin ahal izateko, baina tira).
Oso eskertuta gaude Zumaiako gazte asanblada eta txosnak antolatzen aritzen ziren lagun guztiei (Aratz, Asier Etxaniz, etab.).
Horrela iragartzen genuen urteetako batean (2008) prentsan:
Kaixo guztioi! Zer moduz?
Sartu gara jaien zurrunbiloan. Sinistekoa ere. Hemendik aurrera festaz festa ibiltzeko aukera izango da Euskal Herrian zehar. Herriko jaiak nonahi. Guri dagokigunez, Zumaiako San Telmoak izango dira lehenengoak. Azken lau urteetan egin bezala, aurten ere, musika beltzaren doinuak gerturatuko ditugu Zumaiara. Iaz bezala, 121 Krew eta Norte Apatxe rap taldeak izango ditugu lagun. Rap, reggae, afro-brasildar doinuak, etab. Laburbilduz:
ZER: Musika Beltza festa
121 Krew, Norte Apatxe, Aritz Sound System eta gonbidatuak.
NOIZ: Martxoaren 28a, ostirala. 23:00etatik aurrera.
NON: Zumaia. Txosna gunea.
MILA ESKER ETA ONDO IZAN 
02-IHINTZA TABERNA
Urteetan Euskal Herrian musika beltzaren zaletuentzat erreferente bihurtu zen Ihintza taberna. Bertan lan egiten zuten Salda eta Esther (besteen artean) eta horien eskutik reggae eta bestelako erritmo beltz eta dotoreak entzun zitezkeen tabernan. Saioak ere antolatzen zituzten eta behin baino gehiagotan izan gara bertan. Azpimarratzekoa jendearen harrera ona (belarriak goxatuta zituzten dagoeneko :-) eta guztiaren gainetik, tabernakoen tratu goxoa.
Eskerrik asko Salda, Esther, Luna, eta tabernako beste lagunak (barkatu izenak oraintxe ez gogoratzea...)
03-BILTEGIA
Esther-ek eta Txindurriko Alaznek antolatuta (udaletxeko baimenarekin) Zumaiako Biltegian ere saioa egin genuen. Bitxia lekua eta bitxia gaua ere.
Eskerrik asko antolatzaileei.