ANOETA GAZ

Info

Tamainan txikia da Anoeta herria baina bertako gazteen indarra izugarria iruditu zaigu beti. Herri erdigunetik kanpora dagoen Gaztetxe ederra antolatu dute eta bertan emanaldiak eskaintzeko aukera izan degu behin baino gehiagotan.

Anoetako gaztetxearen magia...

Gaztetxetik gertu bizilagunik ez edukitzea abantaila da, zalantzarik gabe. Espazio egokia du era desberdinetako emanaldiak eskaintzeko. Emanaldiaren aurretik tailer modukoak ere egin izan ditugu eta ondoren erakustaldiak.

Zigor DZ, platoak erabiltzen erakusten.

Selektah Sound System bezela aurkezten genituen saioetan, Selektah-ko hainbat kide elkartzen ginen sound system formatoan. Soinu ekipoa guk eramaten genuen eta gaztetxekoek prestatutako afari goxoaren ondoren, emanaldiak egiten genituen. 

Gaztetxeko jendeak prestatutako afaria goxoak...
 

Ondo afaldu ondoren, musika jartzen...

Zigor Dz eta biok, eskuz esku...

Giro ona sortzen zen gure festa gehienetan :-)

Zigor Dz eta biok musika aukeraketan eta Daddy Jeff mikroan. Beste talde batzuekin batera ere aritu izan gara bertan. 

Daddy Jeff mikroan eta Zigor DZ musika aukeraketan.

Oso oroitzapen onak ditugu saio hauetaz...

Eskerrik asko Anoetako gazte asanblada eta gaztetxeko jende ederrari. Besarkada guztiontzat.