ANOETA TXOSNAK

Info

Aurrez aipatu bezala, Anoeta herriko gaztetxean hainbat festa egin izan ditugu, oso giro onarekin , beti ere.

Herriko jaietan ere deitu ziguten txosna gunean musika jartzeko.

Festa aurretik trastoak muntatzen Juan Kosmiken laguntzarekin :-)

Txosna guneak (Hernanikoa kenduta :-) ez dira inoiz espazio errazak izan musika beltzarekin aritzeko baina ezin huts egin eskaintzari. Eszenatokia bazegoen baina txosnetatik nahiko urrun geratzen zen eta gure soinu ekipoa, ona bazen ere, bere mugak zituen zoritxarrez :-) Txosnetako megafonia ere kable bidez lotzen saiatu ginen baina tira, soinua ez zen guk nahi bezalako izan. Ahal izan genuena egin genuen...

Horrelako espazio baterako ekipoa ez zen nahikoa eta argirik ez :-(

Baldintza onenak ez baziren ere, ahal genuen saio txukunena egiten saiatu ginen, beti bezela :-)

Gau horretan gure ohiko festakidea zen Daddy Jeff-ekin batera, perkusioetan Josu eta Odei ere izan genituen. Luxu bat beraiekin aritzea...

Odei eta Josu, perkusioetan maisu :-)

Eskerrik asko antolatzaileei.