iNFO
Astigarraga herriko jaietan ere egon izan gara bertako gazte mugimenduak gonbidatuta. Beti bezala, oso tratu ona jaso genuen eta ez dakit merezi ote genuen horren ondo tratatzea :-)
Joseba barandiaran plazan jarritako karpa haundi batean aritu ginen eta oroitzapen askorik ez badegu ere, kartelak iragartzen duenez Daddy Jeff mikroan, Odei perkusioetan eta Intxaurbreakeko break dantzari fidelak izan nituen ondoan, euren esku utziz lan gogor eta zailenak :-)
/KARTELAK/astigarraga2005.jpg)
Eskerrik asko antolatzaile (barkatu izenak ez gogoratzea) eta Astigarragako gazteri ederrari.
HORRELA IRAGARRI GENUEN:
Uztailak 25, igandea.
ASTIGARRAGA.Herriko jaiak.
SELEKTAH SOUND SYSTEM. Musika Beltza festa.
00:30etan. Joseba Barandiaran plazan.
MUSIKA BELTZA FESTA
NON: ASTIGARRAGA. Herriko jaiak.
NOIZ: Uztailak 25, igandea. Gaueko 00:30etan.
ZER: SELEKTAH SOUND SYSTEM. MUSIKA BELTZA FESTA (Reggae, funk, hip-hop, brasil, afrikar musika, breakbeat...)
PARTAIDEAK:
Aritz Sound System (musika aukeraketa)
Daddy Jeff (Selektah Kolektiboko abeslaria)
Intxaurbreak (break dantzariak)
Odei (perkusioan)
MUSIKA ESTILOAK:
REGGAE, FUNK, SOUL, HIP-HOP, BRASIL, AFRIKARRA...