BERGARA GAZ

info

Webean zehar ikusi ahal denez, Euskal Herriko herri eta espazio oso desberdinak bisitatzeko aukera izan degu baina nork esango liguke gartzelartik ere pasako ginela :-) 
Gure emanaldi eta ekintzekin ez det uste ezer txarrik egin degunik (nahita behintzat) eta ez det uste gartzelan egotea merezi degun (norbaitek merezi ote du?). Gauza da Bergarako gaztetxea gartzela zaharraren eraikinean osatu zela eta bertara ere gonbidatu gintuzten. 

Gartzela sarreran, Iñigo, Juan, Mikel eta lagunekin :-)

 

Kanpotik ez dirudi gartzela (gaur egun ezagutzen ditugunak bezala) baina barruan oso espazio bereziak ditu. 

Mikel Mc mikrofonoan eta Daddy Jeff baseekin.

Selektah Sound System modura aritu ginen gure gustuko doinuak eskainiaz eta Daddy Jeff eta Mikel Mc-k mikrofonoa astintzen aritu ziren (Dady Jeff-ek ere musika jartzen). Bertako gazte batzuk ere animatu ziren abestera eta gu pozik, beti esan degulako gure saioetan jende guztiak duela parte hartzeko aukera (minimo oso minimoak beteta, noski :-) 

Gazte belaunaldientzako gure mikroak beti eskura :-)

 

Eskerrik asko Iñigo Herreros (R sound) eta gaztetxeko jende guztiari. Eutsi goiari!