Info
Ederra Elorrio herria bere paisai, etxe zahar eta jauregiekin. Ederragoa oraindik bertako jendeagatik. Behin baino gehiagotan aritu gara bertan. Parra tabernan egindako saioen berri eman dizuegu webean zehar.
ATENEOA
Elorrioko ateneoan ere izan ginen behin, zinema eta musikaren arteko jardunaldi batzuen arira. Bitxia izan zen, afaldu auretik saio txikia egin genuen eta afal ostean, zinema aretoan Ghost Dog filme ederra ikusteko aukera izan genuen.
Filma eta gero ekin genion saio berriari. Egia esan ideia ona bazen ere, bapo afal ostean eta Ghost Dog bezalako filma ikusi ondoren, festarako gogo gutxi geratzen zitzaizkigun. Esperientzia ona izan zen dena den.
JAIAK
Elorrion izan ginen beste batean, herriko jaiak ziren eta plaza moduko batean horrelako txiringitoa muntatu zuten, argi gorriekin eta ez dut oso ondo gogoratzen baina, bitxia izan zen gau hura ere.
GAZTETXEA
Oroitzapen garbiagoak ditut (argakiekin batera), Elorrioko gaztetxean izan ginenekoak. Areto aproposa zuen gurea bezalako emanaldia burutzeko. Daddy Jeff eta biok aritu ginen Selektah Sound systemaren izenpean, Juan Kosmiken laguntzarekin eta hainbat lagun ere gerturatu ziren (Mik eta Iratxe horien artean).

Daddy Jeff mikroan, baflrez inguratuta eta Aritz itzalean :-)

Daddy Jeff, hitzak zorrozten...
/ARGAZKIAK%20%20GALERIA/Elorriogaz-lagunak.jpg)
Lagunez inguratuta...
Eskerrik asko Elorrioko gazteri konprometituari eta gaztetxeko jendeari.
