Info
Lezo herrian saio ugari egiteko aukera izan degu espazio desberdinetan.
TIÑELU HERRIKOA
Gogoan dugula, lehenengo aldia Tiñelu herriko tabernan izan zen, Selektah kolektiboa osatu berri genuela baina diskoa kaleratu aurretik. Ez dut oso garbi. Ondo gogoratzen dudana da nola gazte talde batek, taberna kanpotik "Hau ez da gure estiloa" ohikatu zigun, euskaraz egindako rapa ez omen zelako euskaldunon musika. Lan eta izerdiak pasako genituen hurrengo urteetan, gutako batzuek zituzten aurreiritzi horiek apurtu nahiean...

Tiñelu elkarteko logoa.
TXERRIMUÑO GAZTETXEA
Lezoko gaztetxean, Txerrimuñon ere egin izan ditugu hainbat saio eta horien oso oroitzapen onak ditugu. Zoritxarrez, argazkirik ez.
Horrela aurkeztu genuen saioa:
Lezo txerrimuño
Irailak 11, larunbata.
LEZO. TxerrimuNo gaztetxean.
SELEKTAH SOUND SYSTEM. Musika Beltza festa.
23:00etan.
NON: LEZO. Txerrimuno gaztetxea.
NOIZ: Irailak 11, larunbata. Gaueko 23.00etatik aurrera.
ZER: SELEKTAH SOUND SYSTEM. MUSIKA BELTZA FESTA (Reggae, funk, hip-hop, brasil, afrikar musika, breakbeat...)
PARTAIDEAK:
Aritz Sound System? (musika aukeraketa)
Daddy Jeff (Selektah Kolektiboko abeslaria)
MUSIKA ESTILOAK:
REGGAE, FUNK, SOUL, HIP-HOP, BRASIL, AFRIKARRA...
Txerrimulo, Lezoko gaztetxe ederra.
JAIAK
Urte batean ere, jaien bueltan, Tiñelu ondoko espazio berezi batean aritu ginen. Bertako irudirik ezta ere, zoritxarrez.
HERRIKO PLAZA
Azkenik, herriko plazan ere egin izan ditugu saioak, Bertsound system formatoan eta baita Hip-Hop egunak ere. Hauen berri, webean zehar sakabanatuta aurkituko ditutuze.
Beti bezela, eskerrak eman nahi dizkiegu saio hauen antolatzailee eta bereziki, lehen urteetako saio horietan saltsero nagusi izan zen Eñaut Gantxegiri. Euskal kultura aberasteko bidean, lanean etengabe...

Eñaut Gantxegi, artixta balioanitza :-) (Arg: https://euskalaktoreak.eus)