ASTEBURU MUSIKATUAK 2010

Aurkezpena

Igande musikatuak izeneko ekimenaren azken urtea izan zen hau. Dagoeneko osasun arazoekin nenbilen eta zoritxarrez ez zuen jarraipenik izan. 
Edizio honi buruzko informazioa ere apenas aurkitu degu gure artxibo desastrosoetan. 

Hori bai, hiru saioetan aritutako lagunak gogoan ditugu (gure saioaz aparte) 

Hauek: 


MIKEL - SOUND SELEKTAH 
Molotoff irratian musika saioa zuen Mikelek eta disko jartzaile lanetan ere aritu zen. Seguruenik, Tilosetako saioetan izan degun musika aukeratzaile gazteena izan zen bera. Jamaikar doinuak eskaini zizkigun. Aupa Mikel Skound Selektah!!! 


IGOR - KROKOMBO 
Hau ere Molotoff-eko arrobietatik ateratako disko jartzailea. Krokombo saioan aritu zen urteetan eta garatu zuen musikarekiko maitasunak bultzatuta saioa eskeini zigun Tilosetan. 
Informazio hau prestatu genuen prentsan iragartzeko: 

ZER: IGANDE MUSIKATUAK/ IGANDEKO SARGORIA 
NOIZ: Irailaren 26a, igandea. 18:00etatik 20:00etara. 
NON: Tilosetan. 
MUSIKA AUKERAKETA: IGOR. 

IGOR. Reggae, rap eta dub doinuak eskainiko ditu sesio modura. 
Igor ez da oso ezaguna disko jartzaileen munduan baina urteak darama musika kontuetan. molotoff Irratian hasieran eta hainbat tabernetan ondoren. Musika zaletu amorratua eta fina. 

Oharra: Datozen saioetan musika aukeraketa egin nahiko lukeen norbait ezagutuz gero, jarri dadila gurekin harremanetan. 

MILA ESKER ETA ONDO IZAN 


--- 

DADDY JEFF 
Eta azken edizio honetan ere, DADDY JEFF haundia ezin falta. Urte guzti hauetan bidelagun fidela izan degu. 
Horrela iragarri zuten Kronikan: 

igande musikatuak 
Daddy Jeff, gaur Tilosetan 
2010/10/17 - Igandea 
Disko jartzaile puntakoa izango da gaur Tilosetan, 18:00etatik 20:00etara, Igande Musikatuak programaren barruan. Daddy Jeff bakarlaria ariko da disko jartzen, Selektah Kolektiboko abeslaria izandakoa, eta diskoa atera berri duena. 




-------- 
PRENTSAN IGANDE MUSIKATUAK IRAGARTZEKO OHARRA: 
HERNANIN IGANDE MUSIKATUAK 

2010 - UDAZKENA 
Aurreko edizioak ( 75 asteburu dagoeneko, 8 urtea) izan duten harrera ona ikusita eta beti ere, Hernanin dagoen eskaintza musikala aberastu nahian, Igande musikatuak izeneko ekimenaren jarraipena proposatu nahi dugu 2010ko udazken honetarako. 

ZER: 
Disko jartzaileen sesioak. Musikan adituak (eta adiktoak) direnek eskainitako saioak. Normalean entzuten ez ditugun musika estiloak ezagutu eta musika horiekin gozatzea izango da helburua (reggae, rap, afrikar musika, brasildarra...). 
Horretaz gain, aurten, disko jartzaileetaz gain, musikarien zuzeneko emanaldiak aurreikusten dira, modu akustikoan (gitarra akustikoa, perkusioa...). 

NOIZ: 
Asteburu eta jai egunetan. Arratsaldez. Jende aurrean eskainitako musika gauarekin eta festarekin erlazionatu ohi da, ekimen honekin eremu hori gainditu eta egun argiz ere musikarekin gozatu daitekeela aldarrikatu nahi da. 
Saioak arratsaldez dira. Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara (erreferentzi modura) 
NON: Tilosetako kioskoan ( eguraldi txarra eginez gero eta leku alternatiborik aurkitu ezean sesioa beste egun baterako utziko zen). 
NORK eta NOLA: Musika estilo desberdinetan aditua den jendeak prestatuko ditu saioak. Bi ordutako sesioak izango dira eta askatasun osoa izango du nahi bezala nahasteko. Ohikoak ez diren musika estiloek; kultura desberdinen oihartzun direnak eta erritmo lasaiak bultzatuko dira. 

 


---- 
HERNANIKO KRONIKAN ERE HAINBAT ALBISTE AZALDU ZIREN 

IGANDE MUSIKATUAK 
Udazkenarekin batera, Igande Musikatuen saioak bihar hasiko dira 
2010/09/25 - Larunbata 
Azken zortzi urtetan Igande Musikatue­tako saioek izan duten harrera ona ikusita, bihar denboraldi berriarekin hasiko dira. Tilosetan musika jartzen Igor arituko da, reggae, rap eta dub doinuak jarriko ditu. Saioa arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara izango da, Tilosetan. 



ETA AZKEN SAIOA AURKEZTUZ: 

Igande musikatuak 
Udazkeneko azken saioa bihar, Tilosetan 
2010/10/30 - Larunbata 
Igande musikatuetako azken saioa izango da, udazkeneko azkenekoa, bihar Tilosetan. Musika jartzen a­ri­ko dira arra­tsaldeko 18:00etatik aurrera.