Info
Donostiako Doka aretoan ere hainbat saio egiteko aukera izan genuen. 2005. urtean, Doka izena oraindik ez zuenean (orduan Kandela deitzen zen) saioa egiteko aukera izan genuen disko jartzaile bezala, bakarka.
Jabeak eta filosofia aldatu zenean eta Doka izena jaso zuenean arduradun berriekin harreman ona zela eta, saio desberdinak egin genituen. Horietako bat izan zen 121 Krew, Norte Apatxe, break dantzariak etab. elkartu zituena.
Eskerrik asko Iñigo, Larraitz, Gorka, Anartz, Ibon, Jon eta Dokako lagun guztiei.
PRENTSAN AZALDU ZEN:

KRONIKA
kontzertuak
Musika beltzarekin dantza egiteko aukera Donostiako Doka-n Aritz Sound Systemen eskutik
2007/07/21 - Larunbata
Rapa, reggaea, funkia, soula eta afro-brasildar erritmoekin gozatzeko aukera izango du gaur Donostiako Doka Kafe Antzokira inguratzen denak, gaueko 23:00etatik goizaldeko 04:00etara. Aritz Sound System hernaniarra eta bere lagunak ariko dira musika jartzen eta horrez gain, Bilboko 121 Krew eta Rayco, Dancin Ladies, Jaifun eta Break dantzariak ariko dira.