AZALPENA
Gaztezulo aldizkariak gonbidatuta, saioa eskeini genuen Donostiako Tabakalera zaharrean (oraindik berritu gabe zegoela). Industri aroko ingurune horretan, bertsolariak (Xabier Silbeira, Inaki Binaspre) eta rap abeslariak (121 Krew, Maisha Mc, Invert) elkartu genituen, Rufo beatboxerra eta breakdantzariekin batera. Euskal eta estatu batuetako afroamerikarren kulturen arteko talka irudikatzen zuen iragarpen kartelak baina azkenean, maitasun harremanean bilakatu zen, giro ederrean igarotako saioa :-)
Gaztezuloren festari amaiera emateko berriz, funk eta rock doinuak izan genituen, Ortophonk taldearen eskutik.
Emanaldi honi buruzko xehetasun gehiago Kazetari/Gaztezulo/100ale tartean: HEMEN.