Info
Elorrio Parra tabernan (beste nunbaiten esan dugun bezala) behin baino gehiagotan izan gara (Daddy Jeffekin batera edo bakarka).
/ARGAZKIAK%20%20GALERIA/AritzSS-ElorrioParra.jpg)
Parra tabernako txokoan jartzen genuen aparailuen kabina :-)

Daddy Jeff, mikroan maixu...

Baldintza zailenetan ere :-)
Taberna ederra bezain berezia da eta oso harrera ona eskaini izan digute beti bertako arduradunek.
/ARGAZKIAK%20%20GALERIA/Parra-Elorrio-Aritz-festak.jpg)
Giro ederra sortzen zen tabernan :-)
Eskerrik asko Ander Garaizabali, musikarekin horrelako hausarta eta aitzindaria izateagatik. Besarkada estua.

Ander Garaizabal. Super izarren posean :-) Ikus Durango Atsu Fun orrialdea...
SALTSA ASKOTAN MURGILDUTA
Ander Garaizabal, artixta bezain saltsero. Horrela iragartzen da Hordago Ardoa web gunean:
Hordago Ardoan entzumenak badu bere menua; zuzeneko musika, soinuak, zaratatxoak eta isiltasuna; kupelaren egurra, kopen kristala, ardoaren jario ederra, kantua, euskara eta musika elektroniko atsegina. Logela Multimedia konpainiako musikaria eta soinu teknikaria naiz. Oraingoan, sorkuntza lan berriak ardo eta lagun artean aurkeztuko ditut.