INFO
2010. urteko urtarrila hotzean, Eskoriatzako gaztelekua ezagutzeko aukera ere izan genuen. Kasu honetan, Daddy Jeff eta biok eskaini genuen saioa. Musika inguruko azalpena eman nuen nik eta Daddy Jeff-ek berriz, saioko mamia osatu zuen, bere abesteko gaitasuna erakutsiaz eta skratx tailerra eskainiaz.
Daddy Jeff mikroan rapeatzen eta tailerrean parte hartu zuen gazte batek skratxak egiten.
Espazio txikia baina goxoa zen eta giro ederra sortu zen (kanpoan hotz egiten bazuen ere).
Eskerrik asko Maider eta gaztelekuko jendeari bertan saioa egiteko aukera emateagatik. 
HORRELA AIPATU ZUTEN ANTOLATZAILEEK EGINDAKO SAIOA:
Pasa zen larunbatean �scracht ikastaroa izan genuen Eskoriatzajko
gaztelekuan, bertan Haritz Sound System eta Dady Jeffek scratch eta hip-hoparen
hastapenak azaldu zizkien gazteei. Probatzeko eta abesteko aukera ere izan
zuten gazteek
Aste bukaera honetan ere bat egingo dute musikak eta hitzek. Tailer berezi bat antolatu dugu Gaztelekuan. Scratch eta rap euskalduna izango da protagonista Aritz Sound Sistem eta Dady Jeff lagunen eskutik.
Daddy
Jeff Selektah Kolektiboko
abeslaria da eta Euskal Herrian dagoen hip-hop
abeslari, disko jartzaile eta produktore euskalduna. Urteetako esperientzia du
alor honetan eta berarekin batera scratchaz gain,
musika nola egin eta abestiren bat ere zuzenean egin dezakegu,
agian.
Haritz
Sound Sistem, Musikaren
gaixotasunaz kutxatutako adiktoa, eguneroko dosiaren bila etengabe. Urteetan Ixah musikaren sustatzailea izan da bere eskura dituen
baliabide guztiekin; musika jartzailea (musika beltza: reggae, rap, soul, funk, afro-brasildar doinuak,
e.a.), Selektah Kolektiboko sortzaile eta partaidea, irrati esataria (Molotoff
Irratia, Info 7), musika aldizkarietan kolaboratzaile
(Entzun!, Gaztetxulo, Gara-Kaleidos), Bob Marley �Maitasuna, Begirunea eta Askatasuna� liburuaren egilea, sound system eta musika jaialdien
antolatzaile, e.a.