GARA-KALEIDOS

Azalpen laburra

Egin egunkari eta irratiarekin egin bezala, Gara egunkaria eta Info7 irratiarekin lan egiteko aukera izan dut. Esperientzia aberasgarria izan zen, eta pertsona jator asko ezagutzeko aukera eman zidan (eskerrik asko Amaia Ereñaga eta gainontzekoak). Gararen Kaleidos kultur gehigarrirako, zutabe eta disko aipamen ugari idazteko aukera izan nuen, 2005-2010 urte artean. Zoritxarrez, sarean ez da erraza horien arrastorik topatzea (Gara.net web orriaren bilatzailean "Aritz Sound System" idatziz gero, material zenbait topa daiteke). Ahal den neurrian, material guzti hori web honetan jartzeko saiakera egin dugu.

Conny Beyreuther-ek egindako argazki hau erabiltzen genuen nire zutaberako. Belarriarena ez da muntaia :-)

 

 

-----

Nire asteroko zutabeak, beste gauzen artean, irakurlearengan hausnarketa sortzea bilatzen zuen. Zutabe batzuk lortu zuten. Jarraian, sarean irakur zitekeen aipuetako bat:

Eremulauak 
domingo, 2 de julio de 2006 
Aritz Sound System udan bestelako musika topatzeko zailtasunaz: 
Udako jai giroarekin batera gure hiri eta herriak musikaz betetzen dira, baina normalean festazaleak, trago arteko lainoan, ez dio bere buruari galdetzen ez ote den denbora guztian gauza bera entzuten ari. Aritz Sound System kazetari eta musika jartzaile hernaniarrak galdera horixe plazaratu nahi izan du Kaleidosen, eta bide batez musika beltzaren zaletuek gustukoa dutena entzuteko izaten dituzten zailtasunak azpimarratu ditu..

Hona aipu bat: 
"Rocka eta patxangada komertzialak nonahi aurki daitezke; kalitate eta prezio desberdinean (txosnetan, tabernetan, plazetan; herri guztietan dosi berberak aurkituko dituzu). Musika beltzaren adiktuak garenok, berriz, gaizki pasatzen dugu. Reggae, rap, soul, funk edo afro-brasildar dosia lortzeko izugarrizko zailtasunak ditugu. Gaizki ikusiak gara eta itzalean, zarata asko sortu gabe, mugitu behar gara" 
Publicado por txupete en 6:41  
2 comentarios: 


1. Patxi Eremulari5 de julio de 2006, 9:21 
Bat nator Aritz Usandizagarekin. Ondo ikusten dut bere aldarrikapen pertsonala eta egia esaten ari da. Nolanahi ere, honelako iritziak ematen beti zilborrari begiratu eta berak entzun nahiko lukeen musika aldarrikatzen du. Zergatik ez du beste musika minoritario batzuen alde jotzen? Jaietan zaila da musika beltza aurkitzea. Baina baita jazza edo elektronika. Aldi berean, metal musika nahi duenak taberna berezituetan aurki dezake soilik bere "dosia". Benetako heavy metalaz ari naiz, zeren festetan Su Ta Gar jartzea ez da nahikoa. Musika beltzean Marley jartzea bezala. 
Hortaz, orokorrean esan daiteke musika estilo askok ez dutela lekurik festetan. Hoberena, etxean lasai entzutea da eta herriko festetan entzutea nahi baduzu diskoa zuk zeuk eramatea txosnara. Konponbidea ez da erraza. 

2. tosh3 de agosto de 2006, 9:21 
Aupa Aritz Sound system!! 

 

Aupa zuek :-)