AZALPENA
Gasteizko gaztetxeak 20 urte eta Hala Bedi irrati libreak 25 urte betetzen zituela ospatzeko, merendolara gonbidatu gintuzten antolatzaileek.


Iristerakoan ordea, ez genituen Nocilla bolloak edo gusanitoak aurkitu (Caca-colarekin lagunduta), eta horren ordez, lanerako eta gizarte hobeagoa lortzeko helburuarekin etengabe lanean ari den gazteria topatu genuen. Ez gintuen harriduraz hartu. Aurretik hainbat saio eginda genituen Gaztetxean eta bagenekien zein ondo antolatuta dagoen hego euskal herriko hiru probintzietako hiruburua omen den horretan bizi den gazteria.
Aupa zuek!

Besoak zabalik jaso gintuzten Gasteizen, beste behin ere :-)

Gune dotorea prestatu zuten antolatzaileek eta jendea erruz gerturatu zen.
.jpg)
Saioa aztear zegoela, beroketa lanak egiten.
Amaitezina den egitarau baten barruan, gure alea jartzen saiatu ginen. Horretarako, gure bertsolari trebeenak (Xabier Silbeira, Inaki Binaspre eta Ekaitz Samaniego) aurrez aurre jarri genituen Bilbo eta Barakaldoko Maisha MC, Endika Lahaine eta Rayco Norte Apacheren aurrean. Breakdantzariak berriz, Angel Mekhoy eta Amaia (besteen artean?).
Saioko irudiak ez ditugu, ordea. Ondo atera zen, hala ere :-)
.jpg)
Saioan aurkari ziruditenak, lagun artean erlaxatuta, saioa amaitzean :-)
Ez genuen Gasteizko izotza urtutzea lortu baina gutxigatik...

Egitarau oparoa prestatu zuten antolatzaileek

Hauxe bai Gaztetxe dotorea! Euskal Herriko gazte mugimenduaren indarraren erakusle.
URTE ASKOTARAKO, HALA BEDI !












