Info-egitaraua
Lehenengo edizioa izaki, urduritasuna eta ilusioa zen nagusi. Ez genekien zer moduz joango zen baina zorionez, inguruan genuen jende ederrari esker, ondo atera zen dena. Tilosetako gune pribilegiatuan elkartu ginen goizetik eta egun osoan zehar, tailer eta erakustaldiekin, musika, dantza eta margoarekin, ikasteko eta gozatzeko aukera izan genuen.
Irudiak falta ditugu ordea. Badakizue...
-----------
Horrela aurkeztu genuen ekimena:
HIP-HOP EGUNA 2005
HERNANI
Ongi etorriak Hernaniko Hip-Hop egunera. Jaialdiaren helburuak:
1- Hip-Hop aren mundu interesgarria ezagutaraztea. Ikasi eta erakutsi.
2- Euskal Herrian Hip-Hop kulturaren alor desberdinetan lan egiten dutenak ezagutarazi eta elkarezagutu daitezela.
EGITARAUA
09:30
Tilosetan zita. Graffitiak margotzeko panelak (12) montatu eta soinu ekipoa prestatu.
11:00
Graffitiak margotzen hasi (egun osoa edukiko dute)
SCRATCH tailerra. Selektah kolektiboko Zigor DZ.
BREAKDANCE tailerra. Donostiako Intxaurbreak.
Tartean, skate-a frontoian.
14:00
Bazkaria. Jaialdian parte hartzen dutenei.
15:00
RAP REGGAE sesioak.
17:00 edo 18:00
EUSKAL HERRIKO RAP ABESLARI GAZTEEN I. TOPAKETA
Partaideak eta ordena:
1- IKER (Microparasitos). 2 abeslari + dj biniloan...............4 kantu.
2- UNAI Irun. . 3 abeslari + baseak Cdan (beraiek)...............4 kantu
3- Donostiako 2 abeslari...................................2 kantu
4- XABI ÂGosh + Iruneako lagunak. 2 abeslari + Dj..........4 kantu
Tartean BREAKDANTZARIAK
5- JOSU, ADRIAN ETA PAULA. Hernani . 3 abeslari + Baseak Cdan (guk jarri?).....4 kantu
6- LEO Lasarte (?)
7- IMANOL. Ordizia. 2 abeslari + Dj........................................................3-4 kantu
Amaieran: FREESTYLE. Nahi duten abeslariak tartekatuko dira (denbora mugatua)
---------------
LEHENENGO EDIZIOAREN BALORAZIOA:
2005eko Hip-Hop eguna ekimen berria izan da Hernanin ( baita Euskal Herri mailan ere). Bereziki gazte jendearen artean duen erakargarritasunagatik eta gure ustez, zoritxarrez, mugimendu honen inguruan dagoen ezjakintasunak bultzatuta erabaki genuen horrelako ekimena antolatzea. Ikusi eta ikasi. Helburua denen ahoan dagoen Hip-Hop hitzaren atzean dagoen mugimendu zabal eta aberats hori gehiago ezagutzea zen eta horretarako Hip-Hoparen adarrak diren graffitia, breakdantza eta rapa landu genituen tailer eta zuzeneko emanaldien bitartez.
Emaitza oso ona izan da gure ustetan. Graffitiari dagokionez 12 panel jarri genituen eta horietan 20 gazte baino gehiagok irudia eta kolorea erabili zuten espresiobide modura, bi monitoreen laguntzarekin. Donostiako Intxaurbreak taldeko break dantzariek gorputzaren espresioa lantzen lagundu ziguten eta arratsaldeko erakustaldian Euskal Herri osotik etorritako hainbat break dantzariek erakustaldi ikusgarria egin zuten.
Selektah Kolektiboko Dzak scratch-aren teknika erakutsi zigun eta arratsaldez, Tilosetako musika kioskoan Euskal Herri osotik etorritako ia 20 abeslari gaztek abestu zuten. Gazte hauek ez dira batere famatuak eta horregatik askorentzat lehen aldia zen jende aurrean eta baldintza tekniko egokietan abesteko aukera zutela. Hori ere ekimen honen helburuetako bat zen eta aski bete zela esan dezakegu.
Aritz Sound System