Egitaraua Hip-Hop eguna 2008 Hernani
Laugarren edizioan eguraldiak ez zigun lagundu eta Hip-Hop Eguna Atsegindegiko plazako estalpean egin behar izan genuen. Ez zen gauza bera baina jendearen berotasunak goxatu zuen giroa :-)
Ekitaldiaren eskema aurreko urteotakoa izan zen. Hori bai, Mi, Dirty Vinnyl-ek bi kartel prestatu zzkigun. Aupa Mik :-)

V.
HIP-HOP EGUNA. HERNANI
ABESLARI GAZTEEN, SCRATCH, GRAFITI ETA BREAK DANTZARIEN EGUNA
SARRERA
Euskal Herrian geroz eta gehiago dira Hip-Hop kulturagatik erakarrita sentitzen diren gazteak. Hip-Hopa 80. hamarkadan AEB-etako auzo txiroetan sortutako mugimendua da, espresiobidea. Ideiak eta sentimenduak adierazteko modua da Hip-Hopa, eta horretarako, idei eta sentimendu horiek adierazteko, baliabide desberdinak erabiltzen ditu:
Rap musikak, doinu eta letren bitartez, ahozko espresioa adierazten du, kantatzeko eta musika egiteko modu berezia (scratcharen teknikak lagunduta).
Break dantzak gorputzaren espresioa ahalbideratzen du. Gorputza, lurrarekin harreman estuan eta musikaren laguntzaz, mugimendu ikusgarrien bidez, espresio tresna bilakatzen da.
Grafitiarekin, idei eta sentimenduak, irudi bihurtzen dira. Espraiaren teknikaz baliatuz panel edo paretak orri zuriaren papera jokatzen dute.
Hip-Hop mugimenduaren espresio desberdin hauek Hernanin erakutsi nahiko genituzke HIP-HOP EGUNA ren bidez. Aurtengoa laugarren urtea da Hip-Hop eguna antolatzen dugula eta aurreko edizioetan jaso duen harrera ona edukitzea espero dugu.
EKITALDIA
Lekua: Atsegindegiko plazan.
Data: 2008 -ko maiatzaren 17a, larunbata.
Eguna bitan banatuko genuke:
A- IKASI.
Goizean zehar. Hip-Hop mugimendua ezagutzeko tailerrak.
11:00-14:00
Tarte horretan hainbat tailer egongo lirateke jendearen eskura.
1- GRAFFITIA. Jendeak graffitiaren teknikak ezagutu eta praktikan jartzeko aukera izan dezan. 12 panel egongo dira guztira eta horietako batzuk aurrez bananduta egongo dira, besteak momentuan gerturatzen den jendearen esku (edo aurrez abisatuta: ixa74@hotmail.com edo 675 703 276.
2- SCRATCH ETA DJ TAILERRA. Musika ipintzeko, nahasteko eta scratch-ak egiteko teknikak erakutsi. Selektah Kolektiboko DZ-ren eskutik (egun Fermin Muguruzaren eta Esne Beltza taldeeko partaide da). Konfirmatzeko dago.
3- BREAK DANCE TAILERRA
Gorputzaren espresioa musika eta dantzaren bidez lantzeko teknika. Monitore lanetan: Intxaurbreak taldeko Marta.
14:30
Bazkaria.
Bazkaldu eta gero graffitiak margotzen jarraituko dute eta bitartean musika jarriko genuke.

B- GOZATU
15:00-17:00
Rap eta reggae musikarekin saioak.
17:00-19:00
ABESLARIEN TARTEA
Asko dira Euskal Herrian, rap musikaren bidetik abesten hasi diren gazteak. Gutxi dira ordea, jendearen aurrean eta baldintza egokietan, beraiek konposatutako kantuak aurkezteko dituzten aukerak. Jaialdi honetan gustura aritzeko aukera eman nahi diegu. Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako abeslari gazteak izango ditugu eta aurten euskarari tarte berezia eman nahi diogu (zoritxarrez gutxi dira oraindik euskara hutsez abesten duten rap abeslariak baina geroz eta gehiago dira, kanta gehienak erdaraz eduki arren, kantuak euskaraz egitera animatzen direnak.
19:00-20:00
BREAK DANTZARIEN ERAKUSTALDIA
Aritz Sound System-en musikarekin break dantza erakustaldia.
Break dantzariak euren trebetasuna erakusten, jendea adi begira dagoela.
Urte guzti hauetan, Euskal Herriko break dantzari gazteenetakoa izan den Txiki izan degu gurekin (famili ederraz lagunduta :-)