HERNANI HIP-HOP EGUNAK

AZALPENA

2004. urtean Hip-Hop Eguna izeneko ekimena martxan jartzea pentsatu genuenean ez genuen uste horrenbesteko oihartzuna izango zuenik. 90.hamarkada hasieratik, Hip-Hopa Euskal Herrian zuen eragin eskasa ikusita, eta mugimendu horren zaletuak izanda, Hip-Hoparen atzean zegoen mundu interesgarri hori gure artean zabaltzeko eta ezagutarazteko helburua jarri genion geure buruari (beste askoren artean :-) 

Asmo horren barruan kokatzen dira Hip-Hop egunak, eta horietan lehenengoak eta guretzat esanahi berezia zutenak, Hernanin ospatutakoak izan ziren.

Eguraldiak uzten zigunean, Tilosetako apsealeku zoragarrian antolatzen genituen.

Aitonak (askoren artean) eraikitako musika kioskoa erdigune eta zuhaitzen babespean :-)

Hip-Hoparen atzean zeuden topikoekin apurtu eta modu praktiko batean, ezagutza hori jende guztiaren eskura jarri nahi genuen. Horretarako tailerrak eta erakustaldiak antolatu genituen. Ikasi eta gozatu. Hori zen asmoa, eta jarraian karpeta desberdinetan ikusteko aukera dituzue emaitzak.

Mila esker Hip-Hop egunetan parte hartutako lagun guztiei.