KALEJIRA MUSIKATUA 2010

AZALPENA

Hirugarren eta azken edizioa. Oraingoan Tilosetako gunera bueltatu ginen eta eguraldiak gustiz lagundu ez bazuen ere (bazkaria azkenean kiosko barruan egin behar izan genuen), egun ederra igarotzeko aukera izan genuen, hainbat lagunez inguratuta.

Horrela aurkeztu genuen eguna:

EGITARAUA-kalejiramusikatua2010

Kaixo! Zer moduz? 
Maiatzaren 08an, larunbata, KALEJIRA MUSIKATUA deitu dugun ekimenaren hirugarren edizioa ospatuko dugu. Bertan, kaleak okupatu eta musika lau haizeetara zabaltzea izango da helburua, musika mugimenduan eta sound system erara (ezin ahaztu maiatzaren 11ean Bob Marleyren heriotzaren urteurrena ospatzen dela). Aurreko edizioetan, besteak beste, Rude Kanka, Zestones, Jah Inity sound system, Iban Nikolai didgeridoo, Hernaniko Samba taldea, txalapartariak, Mix6T eta Mulambo perkusio taldea aritu dira, hainbat lagunekin batera. Kalejira musikatuan, musikarekin batera, ezezaguna zaigun kulturaren bat gerturatzen saiatzen gara, dastamenaren bitartez bada ere. Iaz, Gambiako janaria dastatzeko aukera izan genuen eta aurten berriz Kubako janaria izango dugu. 


KALEJIRA MUSIKATUA - 2010  
Maiatzaren 08a, larunbata. 
Tilosak. Hernani.
 

EGITARAUA 

12:00 
AFRIKAR PERKUSIO TAILERRA 
Zestoako Eneko Larrañaga "Tzunye"-ek emandako perkusio tailerra (besteak beste, Ttakunpa, Dugukolo edo Acoustic Glorious taldeetan aritutakoa). Dun-Dunak eta djembeak. Oinarrizko ezagutza. 

14:00 
KUBAKO JANARI DASTAKETA 
Iazko Kalejira musikatuan Gambiako janaria dastatzeko aukera izan genuen eta aurten berriz Kubara goaz, bertako gutiziak dastatzera (arroza babarrunekin .frijoleak-).

Irudia: turismogastronmico.com

Eskerrik asko horren janari goxoa prestatu zigun kubatar emakumeari (sentuitzen det izena ez gogoratzea)


16:00-19:00 
ENEKORA 
Kora emanaldia. Kora 21 sokadun instrumentua da. Hasiera batean arparen soinua dakar gogora baina gitarra akustikoaren sonoritatea ere ematen zaio. Afrikar mendebaldean oso hedatua dagoen instrumentua da (Mali, Ginea, Senegal eta Gambian bereziki). 

Enekoraren Maitatzea nahiago diskoaren azala. enekora.com

CONGA DE BARRIO 
Perkusio Kubatarra eta trobadore kantautorea. 

RAUL BLACK JIKO
Jamaikar doinuekin maitemindutako kubatarra. 

RANDY GANJA MAN 
Rap abeslari kubatarra. 

SELEKTAH STEPI 
Reggae sound sistema. Irungo Iñakik jamaikar musikarekin eskainitako sesioa. Bad Sound System taldeko kidea Euskal Herriko eta nazioarteko eszenatoki askotan aritua da. 

Oharra: Eguraldiak ez zuen lagundu eta egitarauko saio batzuk ezin izan ziren egin. Eskerrik asko guztioi.

Kartel guztien egilea: Mik Dirty Vinyl.

KALEJIRA MUSIKATUA kartel egilea

KALEJIRA MUSIKATUA izeneko saioen kartelaren diseinua Mik-ek egin zuen.
Standfordhell izenpean.