AZALPENA
Laudioko gazte mugimenduak proposatuta saioa egin genuen 2009. urtean. Eskerrak GAztetxeko jendeari eta Asierri, bereziki.
Beti bezala, ahalik eta saio txukunena egiten saiatu ginen.
HORRELA IRAGARRI ZEN:
LAMUZA ENPARANTZAN
2009 Mar 14 19:00
BertsoSoudSystem
Maisha + Aritz Sound System + Lagunak + Break Dantzariak

Iragarpen txartela.
Iragarpen kartel/txartelean ikusi daiteke Maisha, break dantzariak eta ni neu iragartzen gintuztela. Ez dut saioa oso ondo gogoratzen (kotxearekin iristea kosta egin zitzaiguila, hori bai. Eta eszenatokiak ere ez zituela baldintza onenak).
.jpg)
Eszenatoki haundiagotan aritu izan gera... baita txikiagotan ere :-)
Argazkiak ere ez dira kalitate handikoak baina bertan Xabier Silbeira ikus daiteke eta beraz, Bertsound systema egiteko aukera izan genuen.
.jpg)
Silbeirarekin ezin inoiz jakin, azalduko ote zen ala ez :-)

Txiki txiribueltaka, Maisha master of ceremonies paperean (aztean ezkerretara), Mhekoy eta Amaiaren begiradapean.
.jpg)
Gauaren iluntasunean, jende dexente gerturatu zen :-)
Antolatzaileak eta ikus entzuleak gustura geratuko ziren, antza, ze handik gutxira, herriko jaietako txosnetan aritzeko proposamena egin ziguten (Eskerrik asko Lander eta Laudioko GAzte asanbladako jendea).
Azkenean ezin izan zen saioa berri ghori egin baina hauxe izan daiteke adibide ona jendea konsziente izan dadin zein zaila den ekitaldi bat antolatu eta koordinatzea.
SAIO BAT ANTOLATZEKO ZAILTASUNAK
Askotan, ikus-entzule modura emanaldi batera joaten garenean, ez gara konsiente emanaldi hori antolatzeak aztetik duen lanaz. Jarraian, saio bat antolatzeak izan ditzakeen zailtasunetan zertxobait gehiago jabetzeko, antolatzaile batekin eklkartrukatutako mezu batzuen berri ematen degu, adibide txiki modura (emanaldi sinple bat antolatzeko bada ere).
01 EMAILA
Aupa:
Lerrotxo hauek idazten dizkizut Laudioko Gazte Asambladatik. Zure emaila ta telefonoa Asierrek eman dizkit, Laudiora etorri zinenean hitzegin zenuen mutilarekin. Ni XXX naiz ta daramat pixkat jaietako egitaraua antolatzea. Gustatuko litzaiguke asko zuek konbidatzea txupinazoa egunean (abuztuak 15), txosna gunean jotzea. Ahal ta nahi izanez gero gustatuko litzaidake jakitea ze ekipo beharko zenukete ta zenbat diruren truke ere, gauzak doainik egiten ez bait dira ta gutxiago krisialdi honetan.
Espero dut zure berri izatea emailez edo bestela ere pasatuko dizut nire mugikor zenbakia
02 EMAILA
Kaixo XXX! Zer moduz?
Eskerrik asko gonbidapenagatik. Gustura egingo genuke zerbait berriro Laudion.
- Laudion aurrekoan egon ginenean Bertsound sistema egin genuen. Bertsoundaren formatoaz gain beste eratara egiten dugu saioa. Zuek nahi duzuena Bertsounda da, ezta? Galdetzen dut ze batzuetan bertsolariak lortzea zaila da eta bertsolaririk gabe saioak ere egiten digutu.
- Abuztuaren 15ean diozu, zein ordutan hasiko ginateke? Iraupena?
Aldez aurretik esaten dizut abuztuaren 15a ez dela guretzako egunik onena ze igandean saioa dugu Bilboko jaietan (txosnetan hemen ere) eta normalean, bi saio jarraian egitea ebitatzen dugu.
- Ekipoarena ez gaitu kezkatzen guk geure ekipoa dugulako. Gure saioa egiteko espreski ekipo bat alokatu beharrean nahiago gurea eramatea eta egun horretan gauza gehiago daudelako ekipoa derrigor alokatu behar baduzue gure aldetik ez dugu behar handirik. Hiru mikrofono, nire nahasketa mahaiarentzat irteera eta monitoreak. Dena den, guztia aurrea badoa zehaztuko dugu soinu ekipoaren kontua.
- Diru saria. Antolatzaileak herrri mugimenduko taldeak direnean, nahiago izaten dugu zuek proposatzea diru saria. Badakigu taldeentzat zein zaila den dirua lortzea (gu ere antolatzaile gara) eta horregatik, zuen aukeren arabera eskaintza egitea nahiago dugu. Dirua ez luke arazoa izan beharrik gauzak egiteko garaian baina gu ere ez gaude dirua galtzeko (nahiz eta behin baino gehiagotan "galdu"). Normalean 8-10 lagun elkartzen gara eszenatokian eta leku desberdinetakoak garenez (Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarrak normalean) lau edo bost kotxeetan mugitzen gara. Horri eguneko janari edaria eta guztiak kordinatzeko deien gastua eta erabiltzen dugun materiala gehitu beharko litzaioke, denbora eta suposatzen duen esfortzua kontatu gabe. Hori prezioa jarriko bagenio herritar talde gutxik ordaindu ahal izango lukete, dirutan behintzat...
Beno XXX, edozertarako idatzi edo deitu lasai eta hitz egingo dugu.
MILA ESKER ETA ONDO IZAN
Aritz
03-EMAILA
Aupa Aritz:
Lehendabizi mila esker hain goiz erantzuteagatik eta hain erraz azaltzeagatik guztia lerroa haueta.
Aztertuko dugu guztia, ta kontuan hartu arazotxo guzti hauek eta gure artean eztabaidatzen dugunean, hemndik aste batera gutxi-gorabehera beste email bat bidaliko dizut, ta kontatuko dizut. Saiatuko naiz ahalik eta detaietxo guztiak lotzen.
Besterik gabe, agur ta hemendik egun batzutara nire berri izango duzu berriro
04-EMAILA
Aupa Aritz.
Txona Batzordean komentatu egin nuen zure emailean jasotako guztia eta baloratzen. Eguna aldatzea ezinezkoa ikusten dugu eta diruaren kontua bakarrik XXX � eskeini al dugu. hau gutxi balitz ez daukagu egun horretarako ekipoa alokatzeko asmorik, hala ere guk gaztetxean badugu mikroak, monitore desente ta klaberen bat ere.
Orain erabakia zuen eskutan uste dut, badakit gauza hauek adostea zaila izaten dela eta ikusita normalean bi saio jarraian egiten ez dirtuzuela zuen erantzuna ezezkoa izanez gero ez litzeteke ezer gertatuko.
Agur bero bat
05-EMAILA
Aupa Aritz:
Kontzertua arratsaldean izatea nahiago dugu, 18h aldera, gainera badakigu ordu horietan jendea animatuko dela herrian ezer gehiago ez litzatekelako egongo, ta txosna gunea petatuko zenuketelako.
EGUNA: Abuztuak 15
ORDUA: Arratsaldeko 18:00
LEKUA: Laudioko Txosna gunea
AURREKONTUA: XXX� + EDARIAK + AFARIA
EKIPOA: Zuen esku ( badaukagu monitore, mikroak ta klabeatua )
Hau da printzipioz hitzeginda daukaguna, ta aurrera jarraituz gero abisatu kartelean jarri beharrekoa, taldea gehi nahi zenuketena.
Besterik gabe, agurtzea ta jarraituko dugulakoan arreman onekin.
(BITARTEAN NIK GURE TALDEA ANTOLATZEN SAIATZEN. dEI MORDOA ETA PAZIENTZIA GEHIAGO :-)
06-EMAILA
Aupa Aritz:
Badakit honelakorik ez zenutela esperoko, baina arazoak izan ditugu ta ezinezkoa dugu zuek abuztuak 15 hemen egotea.
Bai eskeini al dizuegu etortzea abuztuak 27, eta egun horretan bai izango litzateke gaueko 22H gutxi gorabehera.
Sentitzen dut hau kontatzea ze badakit jendea mugitzen zabiltzala, ez dakit baina egun aldaketak igual ondo datorkizue.
Kontatuko didazu, agur bero bat
07-EMAILA
Aupa Aritz:
Orain dela aste batzuk galdetu egin nizun ez zela posiblea abuztuak 15 kontzertua izatea ta, proposatu nizun eguna abuztuak 26 arratsaldeko 20h inguruan. Ea hemndik egun batzuetara zure berri dudan.
08-EMAILA
Kaixo XXX! Zer moduz?
Jendearen erantzunaren zai nago. Ez da erraza hainbat jende koordinatzea eta astebururo (+aste barruko egun batzuetan) saioak daudenean gutxiago (epe luzeagokoak badira bereziki).
Dena den, aldaketaren mezuan beste data bat esan zenidan:
Aupa Aritz:
Badakit honelakorik ez zenutela esperoko, baina arazoak izan ditugu ta ezinezkoa dugu zuek abuztuak 15 hemen egotea.
Bai eskeini al dizuegu etortzea gutxi gorabehera.
Sentitzen dut hau kontatzea ze badakit jendea mugitzen zabiltzala, ez dakit baina egun aldaketak igual ondo datorkizue.
Kontatuko didazu, agur bero bat
AZKENEAN ZEIN EGUNETAN ETA ORDUTAN LITZATEKE?
Niretzako kriston lana da jasotzen ditugun proposamen guztiak antolatzea (azken hilabeteetan gauza asko egiten ari gara eta udararako proposamen piloa jasotzen ari gara eta gainera batzuetan egun eta baldintza aldaketak ematen dira) eta ondo eramatea. Ulertuko duzu nahi dudan bezain pronto ezin erantzutea askotan. Gainera badakizu ez garela honetaz bizi eta saltsa askotan sartuta gaudela.
Beno argituko didazu egunarena eta orduarena eta ekitaldiari buruzko baldintzak gogoratu iezazkidazu, mesedez.
ONDO IZAN
09-EMAILA
Data hau izango litzateke ez dugulako egun gehiagorik, bakarrik ez badu zuentzako lan askorik azteazkena izatea.
abuztuak 26, eta litzateke gaueko 20H
Zerbait dakizunean abizatu, inongo konpromizurik gabe
10-EMAILA (antolatzailearen azkena)
Aupa:
Badakit gauzak horrela ez direla horrela egiten eta gutxiago hainbete buelta eman. Murriztu egin gaituzte jaietako aurrekotea eta ez gara heltzen hainbat gauza egitera eta hauetatik zuen kontzertua.
Sentitzen dut ze, badakit lan handia zebiltzala egiten eta jadanik zerbait lotuta eukiko zenuela. Hala ere, badakigu hortxe zaudetela eta beste baterako gustatuko litzaiguke zuekin kontatzea ta zerbait montatzea.
Besterik gabe, eta beste bat harte.
Proposamena apirila amaiera jaso genuen eta hainbat gauza zehazten aritu eta gero, ekainaren amaieran (festak abuztuan dira) saioa ezingo zela adierazi ziguten. Tira, horrelakoak ere gertatzen ziren, gutxitan zorionez. Gehienetan saioak aurrera ateratzen ziren zailtasunak zailtasun. Azpimarratu nahi dugu, bai kasu honetan eta orokorrean, egin genituen emanaldi guztietan antolatzaileek euren onena eskeini zigutela beti eta horregatik oso eskertuta gaudela guztiekin. MILA ESKER GUZTIOI!










