MOZORRO FESTA

Azalpen laburra

2002. urtetik, eta Inauteriak antolatzen zituen Jai Batzordeak horrela eskatuta, gaztetxoei zuzendutako ekitaldia antolatu genuen. 

Eskerrik asko Jai Batzordeko kideei, udaleko kultur zinegotzi (Bea eta Idurre, bereziki) eta langileei,  eta orohar, ekimena aurrera ateratzea posible egin zuenjende guztiari

Ideia sinplea zen, gazteei baliabide teknikoak eskura jarri euren behar artistikoak kaleratu zitzaten. Ez genuen ekitaldi "ikusgarria" antolatu nahi non gazteak ikusle hutsak izango ziren, eurek protagonismo osoa izatea bilatzen zen. Ez zegoen mugarik ez adierazpen artistikoari dagokionez ezta parte hartzaileen adin edo kopuruari zegozkionak ere.

Azkenean, praktikan, ikastetxe desberdinetako gaztetxo koadrilak (neskak gehien bat, 8-14 urte artean) ziren parte hartzen zutenak; aukeratutako kantu baten gainean (garaian garaiko kantu komertzial ezagunekin :-) koreografia bat prestatuta. Ekitaldia ahalik eta txukunen atera zedin, eta lehen urteetan parte hartzen zuten gazte kopuru handia kontutan izanda, inauteriak baino hilabete lehenago hasita ensaioak egiten genituen Biteri kultur etxeko areto nagusian. Ederra zen ikustea gaztetxoek zuten ilusioa eta azkenean nola ikastetxe desberdinetako gazteen artean harremana sortzen zen eta talde mixtoak egiten zituzten. Mozorroa eta kantua aukeratu, koreografia entsaiatu, besteek egiten zutena ikusi eta komentatu, gurasoen begiradak areto kanpotik, etab. Azpimarratzeakoa da ensaio hauetan Jaifun eta Marta Urban13 dantzari finek egindako irakasle/aholkulari lana, gazteei koreografia egokia aukeratzeko garaian. Gazteak, artixta modura ekiteaz gain, ekitaldiaren aurkezle lanetan ere jartzen genituen, gidoia eta guztia...Ederra izan zen esperientzia... 

2012tik 2016 urte bitartean, ekimenak aurrera jarraitu zuen naiz eta gu ez ginen dagoeneko kordinatzen aritu. Urban 13ko Marta arduratu zen ekimenaz. Eskerrik asko Marta :-) 

Inauteri jaien barruan Mozorro festaz gain, break dantza erakustaldia egiten genuen. Argazkian ezkerretik, Txino eta Naked breakerrak, Zigor DZ eta Marta Urban 13, gazteez inguratuta :-)


BREAK DANTZA ERAKUSTALDIA 
Inauterien barruan, eta jendearen artean zuen harrera ona ikusita, break dantzarien erakustaldiak ere antolatu izan genituen. Inauterietako astelehen arratsaldeetan egin genituen eta eguraldiak asko laguntzen ez bazuen ere, break dantzarien energiak ekitaldi gunea bero eta goxo mantentzen zuen. Eskerrik asko parte hartu zuten guztiei... 

Txino breakerra bere txiribueltekin gaztetxoak txunditzen :-)

Oharra: Antolaketak suposatzen zigun lanarekin ez genuen argazkirik ateratzeko aukerarik eta faltan botatzen ditugu. Norbaitek edukiko balitu (seguru gurasoek ehunka dituztela), gure helbidera bidaltzea eskertuko genuke.