AZALPENA
2001. URTEAN IRRATIKO TXOSNARA MUNDUKO DISKO JARTZAILE BILATUENAK (ETA ARRISKUTSUENAK MUSIKA KOMERTZIALETIK BEGIRA :-) EKARRI GENITUEN. ONDORIOAK LATZAK IZAN ZIREN...
2002. URTERAKO, PLANTEAMENDU DESBERDUINA EGIN GENUEN ETA TXOSNAKO EGITARAUA, GORPUTZAK ETA ARIMAK OSATZEKO TERAPIA BEZELA PLANTEATU GENUEN. MUSIKA BOTIKA MODURA PLANTEATUTA :-)
Biptiko dotorea atera genuen (Mikel Barreiroren marrazkiekin).
Hauxe emaitza:
MOLOTOFF IRRATIA-HERNANIKO AHOTSA-GURUTZE BELTZA OSASUN ETXEAK AURKEZTEN DU:
MOLOTOFF IRRATIA DANTZA TERAPIA INTENTSIBOA
Mediku txostena
Arrisku larrian gaude! Musika estilo bakarraren izurritea Euskal Herrian barna abiadura osoz zabaltzen ari da. Egoera oso larria da. Gure herrietako zonalde asko bereganatu ditu dagoeneko; komunikabideak, dantzalekuak, tabernak...Ezin gara besoak gurutzatuta geratu. Belarrietako sentikortasun osoa galdu aurretik mugitu behar gara.
"Hobe gor geratu P.M.B. (Pentsamendu Musikal Bakarraren) gaixotasunaren menpe bukatu baino" lelopean Molotoff Irratia-Hernaniko Ahotsa-Gurutze Beltza Pentsamendu Bakarraren Izurriteen Kontrako Goi Mailako Osasun Zentroan (M.I.H.A.G.B.P.B.I.K.G.M.O.Z.) urteak daramatzate izurrite honen aurkako borrokan. Horretarako "mundu mailako aditu profesional kualifikatu talde ospetsu batek" eguneko 24 orduak ematen ditu izurrite latz honen kontrako sendabide posibleak aztertzen.
Urtean zehar 99.2 fm-ko uhinen bidez bidalitako emisioei esker izurritearen eragina gutxitzea lortu dute neurri batean, baina ez da nahikoa. Beraz, aurten ere, ekainaren 21etik 27ra Molotoff Dantza Terapia Intentsiboa izeneko kanpaina jarriko dugu martxan.
Zure belarriek galdutako duintasuna berreskuratu nahi baduzu jarri zaitez gure aditu taldearen eskuetan. Ez zara damutuko.
Molotoff txosna do(k)torearen terapiak :-) (Marrazkia: Mikel Barreiro)
TERAPIA PAUSOZ PAUSO
Oharra: Argazki gehienen egilea: Juan Kosmik/Kaltta sound.
Ekainak 21, Ostirala. (23:00-06:00)
Lehen gaua da. Ez zaitez urduri jarri. Zure belarri-burmuinak duen musika kutsadura maila gorenean dago baina lasai, ez dago dena galdua eta. Txoke terapia behar duzu eta horretarako SELEKTAH SOUND SYSTEM sendabelarra miragarria da. Sustraiak Afrika sakonean dituen musikaz osatua oinarrian gaur egun dauden teknologi berrienekin aberastua dago. Bi dira prozesuaren fase garrantzitsuenak:
1- Ahots terapia. DADDY JEFF, BLACK JICKO eta MIKEL MC -ren hitz jarioak izpiritu gaiztoak uxatuko dituzte. Arima garbiketa.
2- Dardar erasoa. DZ eta ARITZ SOUND SYSTEM-ek bidalitako base erritmikoen bibrazioek zure belarrietako kutsadura astinduko dute.
Botikaren osagaiak: RAP, REGGAE, FUNK, SOUL, JAZZ, BREAKBEAT, HOUSE...BOTERE BELTZA. 
Zigor DZ musika aukeraketan eta Mikel Mc, erritmoekin gozatzen :-)
Ekainak 22, Larunbata. (23:00-07:00)
Zorabiatuta zaude. Gau latza izan da atzokoa. Hartutako botikak dantzan eduki zaitu gau osoan eta orain nekea nabari duzu. Lasai, normala da eta. Gorde itzazu indarrak gaurkoa ere ez dalako edonolakoa izango. Gaurko botika atzokoa baino gogorragoa da eta gainera inguruan baldintzak latzak izango dira; itolarria sentituko duzu, kiratsaren lehen aztarnak eta beroa. Ahaztu musikarekiko zenituen aurreritziak.
Espezialistak: Botika osagaiak:
1- SYR Rap, Breakbeat, Funk.

Syr eta DZ, hip-hop massive...
2- Mr. SNOID Techno-pop. 
Alain Mr. Snoid, gentleman DJ :-)
3- NERON Techno 
Neron, dena ematen...
4- DADDY JEFF Rap-Funk-House 
Daddy Jeff, mikroan zein biniloetan maixu...
5- SONNY Break-Funk-House
Ekainak 23, Igandea. (23:00-07:00)
Bezperan jasandakoarekin amore emateko zorian izan zara? Gaixotasunaren une gogorrenak gainditu dituzu eta sendatzeko bidean zaude. Bizitako esperientziekin edozein ohian musikalean murgiltzeko gai zara orain. Gaurko botika xuabeagoa prestatu dizugu.
Espezialistak Botika osagaiak
1- DJ PREST Friestail
2- TXEESE Jause
3- DOLXEVITTA Breaks, Brasil
Ekainak 24, Astelehena (23:00-05:00)
Inguruko tabernan entzundako bakailuak tentatzen zaitu oraindik? Gaixotasunaren azken arrastoak dira horiek baina lasai. Gaurko tratamendua eta gero ez zaizu berriro gertatuko. Maila gutxiko doinuek burukomina emango dizute hemendik aurrera eta ihes egingo diezu, sendatzen ari zarenaren seinale.
Espezialista Botika osagaiak
1- ARITZ SOUND SYSTEM "Beltza naiz eta arro nago" 
Txistulari inprobisatzailea, Black jiko eta Daddy Jeff. Selektah sound system power...
Ekainak 25, Asteartea. (23:00-05:00)
Terapiaren iraupena laburtzen doa baina ez intentsitatean. Sengai naturalak artuko ditugu orain; munduan zehar sakabanatuak dauden kultur eta herri zahar eta jakintsuek mendeetan zehar erabilitako botikak dira.
Espezialista Botika osagaiak
1- DJ TALO Etno-Tekno
Ekainak 26, Asteazkena (23:00-05:00)
Edozein izurrite edo gaixotasunari aurre egiteko oso baliagarria da bidaiatzea. Gaurko terapian Xaymaka bisitatuko dugu Baionako Kultcha Links Sound System-aren eskutik.
"KingofKings,LordofLords,ConqueringLionOfTheTribeOfJudah,HisImperialMajesticHaileSelassieITheFirst..." eta antzekoak entzungo badituzu ere ez zaitez izutu. Reggae musikarekin batera doazen zaratak besterik ez dira eta. Adi zentzuei eta gozatu terapiaz.
Espezialista taldea Botika osagaiak
KULCHA LINKS SOUND SYSTEM Reggae, Ragga. 
Iparraldetik etorri ziren Kultcha Links. Tony K mc eta selecta Rony, euren onena eskeiniaz.
Ekainak 27, Osteguna (23:00-05:00)
Bukatu da, bukatu da. Sendatuta zaude. Zure gorputzak ondo erantzun dio tratamenduari eta orain zure belarrien erresistentzi maila neurtuko dugu. Froga berezia gaurkoa. Ospe haundiko belarri zirujauak izan nahi duten gure ikasle aurreratuenek laborategiko xagu gisa erabiliko zaituzte. Aurrez anestesistari bisita egitea gomendatzen dizugu, badaezpada ere.
Ikasleak Botika osagaiak 
Sandra eta Jah B. Txosnako terapia jaso ondoren :-)
KONTUTAN HARTU BEHARREKOAK
1-Terapia honetan hartzen diren botikek adikzioa sor dezakete.
2- Nahiz eta botikak behar baino gehigotan hartu ezineskoa da gaindosia ematea.
3- Terapia iraunten duen denboran belarriko mina, aspergurea edota logurea sentituz gero zureak egin du. Ez duzu salbaziorik.
Testuak: Aritz Sound System.
---------
PRENTSARI BEGIRA HORRELA AURKEZTU GENUEN EGITARAUA
Kartel egileak: Mikel Barreiro eta Aritz.
MOLOTOFF IRRATIKO TXOZNA EGITARAUA
SAN JOAN JAIAK 2002 - HERNANI
E-21: ostirala (23:00-06:00)
SELEKTAH SOUND SYSTEM
DZ
DADDY JEFF
BLACK JICKO
MIKEL MC
ARITZ `SOUND SYSTEM
(Reggae-Rap-Breakbeat-Jazz-Funk-Soul-House) 
Txustulari anonimoa, Daddy Jeff, Mikel Mc eta Zigor DZ. Selektah sound power...
E-22:larunbata (23:00-07:00)
SYR
NERON
Mr. SNOID
DADDY JEFF
SONNY
(Rap-Techno-Beats-Funk-House)
E-23: igandea (23.00-07:00)
DJ PREST
TXEESE
DOLXEVITTA
RIKAR
(Friestail)
E-24: astelehena(23:00-05:00)
ARITZ `SOUND SYSTEM?
(Reggae-Rap-Funk-Soul-Jazz-Breakbeat-House)
E-25: asteartea(23:00-05:00)
DJ TALO
(Etno-Tekno)
E-26: asteazkena(23:00-05:00)
KULCHA LINKS SOUND SYSTEM
selecta RONI
Mc TONY K
&
lagunak
(Roots-Reggae-Ragga sesioa Baionatik)

Kultcha Linksekin gozatzen. Mikel Mc eta Rony K.
E-27: osteguna(23:00-05:00)
"NI ERE DJ FAMATUA IZAN NAHI DUT"
(Irratsaioetako sesioen txokoa)
AFONIA
AKURI JAUNA
RASSKLAt
...
Hauxe da Hernaniko Molotoff Irrati Libreak San Joan jaietarako prestatu duen dantza egitaraua. Dataren azpian dauden izen ponpoxoak musika jaarri behar dutenen izen artistikoak dira. Hesi artean dagoena berriz musika estiloak dira.
Ostiralean eta asteazkenean Sound Systemak izango ditugu. Ostiralean Selektah Kolektiboko lagunen sound systema izango dugu; hau da, base musikalen gainean mikrofonoa artu eta eta inprobisaketaan arituko dira abeslariak. Asteazkenean berriz Baionako reggae-ragga sound systema izango dugu, reggae baseen gainean abeslariak arituko dira.
Egitarau honen berri zuen agendan ematea asko eskertuko genuke. Edozein galdera, zalantza? argitzeko:
Aritz.
ONDO IZAN ETA MILA ESKER.




