ONATI HIP-HOP EGUNA 2006

AZALPENA

2006. urtean, Baikara elkartearekin elkarlanean (eskerrik asko Imanol eta Esther-i, bereziki) Euskal Eskola publikoaren festan gune propioa antolatzeko aukera izan genuen. Elkarlan horrek emnaitza gehiago emango zituen ondorengo urteetan, herri desberdinetan antiolatutako festetan ere gunea jarriaz. Gune horietan Hip-Hop Egunak antolatu genituen; hau da, hip-hop mugimendua ezagutarazteko tailerrak eta erakustaldiak antolatu genituen. Goiz partean tailerrak eta arratsaldez erakustaldiak. 


Argazkirik ez dugu ordea eta eguneko martxaren nondik norakoak ere, gure memoriaren txokoren batean galdu dira, nonbait. Zuen aportazioak ongi etorriak dira, beraz :-)

egitaraua

HIP-HOP EGUNA EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN FESTAN 
EUSKAL HERRIKO ABESLARI GAZTEEN, SCRATCH, GRAFITI ETA BREAK DANTZARIEN EGUNA 


Kartelaren egilea: Mik Dirty Vinyl.


SARRERA 
Euskal Herrian geroz eta gehiago dira Hip-Hop kulturagatik erakarrita sentitzen diren gazteak. Hip-Hopa 80. hamarkadan AEB-etako auzo txiroetan sortutako mugimendua da, espresiobidea. Ideiak eta sentimenduak adierazteko modua da Hip-Hopa, eta horretarako, idei eta sentimendu horiek adierazteko, baliabide desberdinak erabiltzen ditu: 
Rap musikak, doinu eta letren bitartez, ahozko espresioa adierazten du, kantatzeko eta musika egiteko modu berezia (scratcharen teknikak lagunduta). 
Break dantzak gorputzaren espresioa ahalbideratzen du. Gorputza, lurrarekin harreman estuan eta musikaren laguntzaz, mugimendu ikusgarrien bidez, espresio tresna bilakatzen da. 
Grafitiarekin, idei eta sentimenduak, irudi bihurtzen dira. Espraiaren teknikaz baliatuz panel edo paretak orri zuriaren papera jokatzen dute. 
Hip-Hop mugimenduaren espresio desberdin hauek Euskal Eskola Publikoaren festan erakutsi nahiko genituzke HIP-HOP EGUNA ren bidez. 

EKITALDIA 

Lekua: Oñati (Portukale plaza) 
Data: 2006 -ko ekainak 04, igandea. 

Eguna bitan banatuko genuke: 

A- IKASI. 
Goizean zehar. Hip-Hop mugimendua ezagutzeko tailerrak. 

Gure argazkien faltan, festa hasierakoa aukeratu degu.

11:00-14:00 
Tarte horretan hainbat tailer egongo lirateke jendearen eskura. 

1- GRAFFITI TAILERRA. Jendeak graffitiaren teknikak ezagutu eta praktikan jartzeko aukera izan dezan. 12 panel egongo dira guztira eta horietako batzuk aurrez bananduta egongo dira, besteak momentuan gerturatzen den jendearen esku. 

2- SCRATCH ETA DJ TAILERRA. Musika pintxatzeko, nahasteko eta scratch-ak egiteko teknikak erakutsi. Monitore lanetan: Selektah kolektiboko partaidea den Zigor DZ. 

3- BREAK DANCE TAILERRA 
Gorputzaren espresioa musika eta dantzaren bidez lantzeko teknika. Monitore lanetan: Intxaurbreak taldeko Diego eta Marta. Break dantza irakasleak. 

14:30 
Bazkaria. 
Bazkaldu eta gero graffitiak margotzen jarraituko dute eta bitartean musika jarriko genuke. Iluntze parteko ekitaldirako eszenatokia teknikoki prestatzen da. 

B- GOZATU 

Gure argazkien faltan, festa hasierakoa aukeratu degu.

16:00 
Jaialdia.
 
Dzren musika + scratch erakustaldia + ekitaldiaren aurkezpena (Nor garen, zeintzuk parte hartuko dugun eta zer egingo dugun).

16:30 
Aritz Sound System eta Dzren musikarekin break dantza erakustaldia ( 4-5 dantzari). 

17:00 
ABESLARIEN TARTEA
 
Asko dira Euskal Herrian, rap musikaren bidetik abesten hasi diren gazteak. Gutxi dira ordea, jendearen aurrean eta baldintza egokietan, beraiek konposatutako kantuak aurkezteko dituzten aukerak. Jaialdi honetan gustura aritzeko aukera eman nahi diegu. 

Aritz Sound System eta Dz musika aukeraketan. 
Break dantzarien erakustaldia (II. Zatia)

Oharra: Ikusiko zenutenez egitarau orokorraren informazioa jarri degu. Oiñatin zehazki azkenean egin genuena eta zeintzuk parte hartu genuen izenekin zehazteko informazioa ez dugu gordeta, zoritxarrez. Argazkiak ere faltan.

Eskerrik asko antolatzaile, laguntzaile eta emanaldian parte haru zuten guztiei